}

2023/09/11

This is Opera

This is Opera (literalki "Hau opera da") Ramón Generrek 2015ean sortu eta zuzendutako musika dibulgaziozko telebista programa bat da. Opera modu ez-konbentzionaletan arakatzea da helburua, arte honetan interesa duten pertsonentzat ez ezik, baizik eta ez-ohituek operaren alderdi guztiez kontzientziatzeko eta maitemintzeko prestasuna izan dezaten ere.

Aurkezleak ikuslea opera-lan bakoitzaren jatorrizko lekuetara gidatzen du, eta kultura, historia eta egungo joera modernoak aztertzen ditu, baita arte klasiko baina aldi berean moderno honi nola aplikatzen zaizkion ere.

3. mailan proposamen hain interesgarri honen bi kapitulu ikusiko ditugu. Lehenengoa operaren historiako lanak ezagutuko ditugu eta harekin lotutako bizitzako emozioak eta esperientziak:

2022/01/19

Abesbatza baten onurak


"Los chicos del coro" filma ikusi ondoren, hauek dira koru batean abesten lantzen diren balioak...

Haiei esker zenbat ikasten dudan...


2021/09/29

Kahoot

Tutorial honetan Kahoot-ak sortzen ikasiko duzue. Online aplikazio bat denez, kontua sortuko duzue Kahoot web orriko LOG IN atalean.


Zuen ikastetxeko Google kontua erabiliko duzue: xxx@laudioinstitutua.net



Kontua behin sortua has zaitezkete Kahoot-ak sortzen CREAR atalean:




Lehenik eta behin, Kahootaren ezaugarriak zehaztu beharko dituzue CONFIGURACIÓN atalean


IZENBURUA eta AZALERAKO IRUDIA gehituko dituzue. Izenburua ahalik eta zehatzen, hobeto, besteei laguntzeko Kahoot konkretuen bila baldin badaude.
Adibidez: "DBH3 Kantu gregoriarra" edo dagokizuen atalaren izena.
 
Nahi izanez gero, zein den jardueraren gaia zehaztu ahal da. Non gorde nahi duzuen ere hautatuko duzue. 
OHAR GARRANTZITSUA: Konprobatu Kahoot-a publikoa dela.


Amaitzen duzuenean sakatu LISTO

Orain, galderak sortzeko momentua da. Eskuineko atalean hautatu zer galdera mota nahi duzuen:


Osatu behar diren datuak:

1. Galderaren enuntziatua.
2. Galderarekin lotutako irudia (aukerakoa).
3. Zehaztapenak: erantzuteko denbora (10 segundu), puntuazioa (150 puntu) eta erantzun mota (Simple: erantzun bakarra hautatu ahal da)
4. Koloretako ikur bakoitzean erantzun posibleak idatzi, horien artean zuzena dena. Nahi (edo behar) izanez gero, erantzunari lotu irudia. Ondoren zein den erantzun zuzena markatu beharko duzue.

Prozesu berdina galdera guztietan jarratu beharko duzue. Ez ahaztu gordetzeko galdetegia!


Niri helarazteko: Sortutako Kahoot-ean partekatzeko ikonoa sakatu


Ondoren, kopiatu behekaldean agertzen den esteka eta bidali nire postara:













2021/02/02

Kantu-idazleak

Martxoaren 8an, "Emakumearen eguna" da eta gure musika klasetik omenaldia egingo diogu "idazle" oso bereziek (emakume kantautoreek edo kantariek) betidanik egin duten ahaleginari.

Kantautoreek beren abestiak konposatu eta interpretatzen dituzte. Konpositoreak, poetak, idazleak, abeslariak, instrumentistak... dira, baina, batez ere, mundu ikuskera transmititzeko eta musika kultura aberasteko gogor lan egiten duten emakume konprometituak dira.

Kantautoreen abestiak entzutea eta haien letrei buruz hausnartzea etengabe ikastea da, horregatik identifikatzen gara haiekin eta asko gozatzen dugu haiek entzuten.

Zer egingo dugu?

Proposamena euskal kantautore abestien letren zati txikiak edo esaldi esanguratsuak aukeratzean datza, aukeratu ditugunak edo ezagutzen dituzuenak izan daitezkeenak. Gogoeta eragiten diguten mezuak bilatzen ditugu, esanahi handiko mezuak, ikasten ditugun mezuak, bizitza-lezioak diren mezuak, gustuko ditugun esaldiak, identifikatzeko erabiltzen ditugun esaldiak, etab.

Non topatu kantautoreak?

Badok web orritik has zaitezkete edo jarraian duzuen zerrendatik:


Interneten egile horren kanta baten letra bilatu, irakurri eta hautatu haren zati bat.

Zer egingo dugu esaldi eta mezuekin?

Diseinu libreko dokumentu edo irudi batean aurkeztuko ditugu, honako datu hauekin:

  • Aukeratutako esaldia. 
  • Dagokion abestiaren izenburua.
  • Kantautorea.

Aurreko adibidea PIZAP online aplikazioarekin eginda dago.

Formatua digitala edo paperezkoa izan daiteke, erakusketa birtual bat sortzeko mezu guztiak bildu eta gelan aurkeztuko dira.

Bukatzeko, abesti idazle diren emakume zoragarri hauen zenbait abesti entzungo ditugu.



2021/02/01

Nire bizitzako 10 kanta esanguratsu

Kaixo guztioi, Genial.ly-rekin, hezkuntza-edukia sortzeko unean dagoen tresnarik interesgarriena, asko gustatu zitzaidan "diseinu interaktiboen" txantiloi bat, eta ikasleen gustu musikalez, haien bizitzako abesti esanguratsuenez eta haien eguneroko musikaz hitz egiteko jarduera txulo bat bururatu zitzaidan.

Jardueraren izenburua "Nire bizitzako 10 abesti esangusatsu" da, eta abestiak esanahiaren arabera hausnartzean eta hautatzean datza, eguneroko zer unetan entzuten ditugun edo zer pertsona gogorarazten dizkiguten kontuan hartuta. 

Ikasleak abestiak aukeratzen dituenean, Youtuben bilatuko ditu eta, ondoren, txantiloiarekin egingo du lana Genial.ly. aplikazioan. Horretarako, txantiloiko ikono bakoitzean leiho bat gehituko da, URL-a kodea itsasteko. Horrela, ikonoan klik egiten denean, berriro irekiko da leiho hori, bideo musikalarekin batera. 

Hauek dira lanean sartu beharreko 10 abesti nagusiak:
  • Ikasteko abestirik onena
  • Dantzarako abestirik onena
  • Bidaiatzeko abestirik onena
  • Abestirik alaiena
  • Abestirik tristeena
  • Abesteko abestirik onena
  • Kanturik erromantikoena
  • Lagunak gogorarazten dizkidan abestia
  • Familia gogorarazten didan abestia
  • Nire soinu-banda gogokoena


Oroitzapenezko txartelak eta kartelak

Musikagile baten urteurrena denean, 2.0 jarduera txiki bat proposatu nahi dizuet, musikagile horren munduan murgiltzeko eta, bide batez, 2.0 tresna batzuen erabilerarekin gaitasun digitala lantzen hasteko. Musikagile hori hobeto ezagutuz (bizitza, musika-lanak, irudiak...) musika ondarea gehiago baloratuko dugu.

Ikasleek Pizap tresnarekin collage bat sortuko dute. Gogoan izan Pizap bikaina dela argazkiak online editatzeko eta collageak, Facebookeko edo Twitterreko denboralerroak, etab. sortzeko. 


Pizap online aplikazioaren web orria: PIZAP

ADIBIDEA: Beethoven



2021/01/14

MusikTuberra naiz

Musika-tresnen gaia jorratzeko bideoklip bat sortuko duzue. Horretarako, hainbat aplikazio eskuragarri dituzue baina gaur egun erabilgarrienetariko bat CANVA izan daiteke.

Bideoaren osagaiak:

1. AZALA: Musika-tresnaren izena eta zure izen-abizena eta taldea.

2. Musika-tresnari buruzko 3 IRUDI (zaindu kalitatea)

3. Musika-tresnari buruzko BIDEO 1Bideoan musika-tresna ikusi eta entzun behar da. 30 segunduko iraupenekoa (gehienez jota)

Youtubetik jaitsi dezakezu. Prozedura hori zelan egiten den jakiteko sartu hurrengo tutorialean: Save from net

4. Musika-tresnaren ZURE AURKEZPENAREN BIDEOA: 

Ikerketa lan egin beharko duzu eta prestatu gidoia ondoren irakurri ahal izateko. 

Minutu bateko bideo batean musika-tresnaren ezaugarriak, jatorria, bitxikeriak... azaldu beharko dituzu. HORIZONTALEAN grabatu, mesedez!

Osagai guztiak prest dituzunean, CANVA aplikazioaren bidez muntaia egingo duzu.

Bideo osoaren iraupena: 2 minutu 

Entregatzeko prozedura: DRIVEZ

Ebaluazio-irizpideak

- Eskatutako osagai guztiak erabiltzea

- Musika-tresnari buruzko aurkezpena zuzena eta era egokian aurkeztua izan (ahozkotasuna: abiadura lasaia, argia...)

- Irudien eta bideoaren zuzentasuna zaintzea

- IKT aplikazioen erabilera zuzena egitea

- Diseinua zaintzea (koloreak, testua, transizioak...)

Animo artistak!!!!



2020/11/12

Canva

Canva aplikazioa baliabide multimedia sortzeko erabili ahal dugu, bideoak, argazkiak, estekak... txertatu ditzakegu.

CANVA aplikazioan sartzeko 

Canvan aritzeko oinarrizko jarraibideak:

1. Kontua sortu. Horretarako, klikatu SIGN UP (REGISTRAR) eta zure institutuko Gmail kontua erabili.



2. "Poster" aukera hautatu

3. Ezkerreko menuaren baliabideak aztertu:

  • Plantillas (Templates): Posterreko egitura hautatzeko. Hutsik ere has zaitezkete eta ondoren osagaiak gehitu.
  • Subir (Upload): ordenagailura deskargatutako irudiak igotzeko. SUBIR ARCHIVOS eta ondoren DISPOSITIVO hautatu ordenagailuko karpetan sartzeko.
  • Elementos: Stickerrak eta beste apaingarriak gehitzeko.
  • Texto (Text): Izenburua, azpititulua eta idazlana gehitzeko.
  • ... Mas: Youtubeko bilatzailea gehitzeko, estekak gehitu ahal izateko...

Youtubeko bilatzailea gehitzeko sakatu ikonoan eta ondoren "CONECTAR"

Estekak (URL-ak) gehitzeko sakatu INSERTAR ikonoan eta ondoren itsatsi web orriaren URL-a (adibidez: http://www.euskonews.eus/zbk/536/gaiak-kutsadura-akustikoa/ar-0536020006E/) eta AGREGAR AL DISEÑO




4. NIRE ETXEKO SOINU-PAISAIA proiektua:
  • Izenburua, zure izen-abizena eta taldea
  • Egindako idazlana kopiatu posterrean
  • Kutsadura akustikoarekin lotutako BIDEO bat
  • Kutsadura akustikoarekin edo idazlanaren gai batekin lotutako IRUDI bat
  • Kutsadura akustikoarekin lotutako WEB ORRI bat (egunkari baten berria, gaiari buruzko testu edo ikerketa bat)

5. Zelan bidali lana?

Goikaldeko COMPARTIR (Share) aukeran sakatu eta ondoren idatzi nire posta elektronikoa (Musika txostenaren portadan duzue).