Zelan izango zen ikusten duzun pelikula bat musika barik?
Zer da soinu-banda bat eta zelan konposatzen da?
Ezagutzen al duzu zinemarako musika konposagileren bat?
1. Musika zelan agertzen da eszenetan?
a) Diegetikoa: soinu-iturria irudian agertzen da (musika-taldea, irratia, musika-ekipoa...)
Filma: Back to the Future (Robert Zemeckis, 1985. AEB)
Kanta: "Johny B.Goode" (Chuck Berry, 1959. Rock and Roll)
b) Inzidentala: soinu-iturria ez da agertzen (fondoan entzuten da) eta eragin narratiboa edo emozionala dauka akzioan.
ARIKETA: Aztertu zein den musikaren eta pertsonaien mugimenduaren arteko lotura.
Indiana Jones-ek "bere doinua" dauka. Zelan agertzen da eszenan? Noiz entzuten da osorik?
Musika: John Williams
2. "Sinbolismoak" zinemako musikan
Musika-genero eta estilo desberdinetan hainbat "topiko" errepikatzen dira eta gure emozioen inpaktu zehatza dute. Topiko horiek soinuaren ezaugarriekin (parametroekin) bat datoz.
1. Erritmoaren topikoak
- Erritmo / tempo biziak: akziozko eszenak, gudak, mugimendu arinak (makinak...). Intentsitate gogorrarekin lotuak.
- Erritmo / tempo geldoak: amodiozko eszenak, tristura, mugimendu geldoak. Intentsitate leunarekin lotuak.
2. Intentsitatearen topikoak
- "Decrescendo": erritmo bat moteltzen denean bolumena ere jaisten da, emozioak edo bizitza-mugimenduak gelditzen ari direla adierazteko.
- "Crescendo": emozio gero eta energetikoak adierazteko (alaitasuna, haserrea...). "Accelerando" efektuari lotuta joan daiteke.
- Bat-bateko bolumen aldaketa: gogorretik ahulenera (edo isiltasuna) tentsio eza, tristura... Ahulenetik gogorrera izutzeko erabiltzen da.
3. Doinuaren topikoak
- Goranzko doinuak edo soinu garaiak: alaitasuna, pertsonaia "onak"... amodiozko eszenak edo "zerukoak". Tentsioa ere adierazi ahal dute ("Psicosis" filma). Mugimendu fisikoak ere adierazten ditu (eskailerak igo, esaterako) edo emozioen aldaketa (alai egotetik haserre egotera)
- Beheranzko doinuak edo soinu grabeak: mugimendu fisikoa (jauziak), pertsonaia "gaiztoak", ilunak, "infernua"
- Goranzko-beheranzko doinuak: ura, haizea... emozio aldakorrak.
4. Tinbrearen topikoak
- Denborarekin musika-tresna batzuei esanahi zehatza "esleitu" diegu:
Amodiozko eszenak: harizko eta haize-zurazko tresnak
Akziozko eszenak: haize-metalak eta perkusiozkoak
Ametsak, oroimenak: harpa (arpegioak)
Etorkizunezko filmak, fikziozkoak: elektrofonoak
Filma historikoak: aro horretako tresnak
Paisaia edo leku zehatzak adierazteko: kantu-estiloa edo tresna tipikoak
3. Musika zertarako? Funtzioak:
1. Funtzio espresiboa: musikak "kutsu" emozionala irudiari ematen dio... gu ikusle bezala emozio horretan sartzeko (aurreko topikoak gogoratu)
Hurrengo bideoan, musikak daukan gaitasuna sentimenduak edo ideiak deskribatzeko:
Filma: "La leyenda del pianista en el océano" (1998)
Musika: Ennio Morricone
Eszena hau berdin ulertu edo sentituko genuke musika barik egongo balitz?
Filma: "Karibeko piratak" (2003)
Musika: Alan Silvestri
Filma: "Lehoi erregea" (1994)
Musika: Tim Rice / Elton John
Ikusi hurrengo hiru eszena musika barik. Ondoren musikak entzun eta dagokion eszenari lotu. Zergatik lotura horiek egin dituzu? Sinbolismoak identifikatu dituzu? Zeintzuk?
Audio 1 Eszena 1
Audio 2 Eszena 2
Audio 3 Eszena 3
Zine musikalean musikak akzioa egituratzen du eta pertsonaiak deskribatzen ditu. Genero hau 1940-1960 garaian oso ospetsua izan zen eta gaur egun ere film oso nabaria daude (Disney animaziozko filmak esaterako). Abestiak eta dantzak pelikularen ildo nagusiak dira; hurak kenduta zaila da istoria osotasunean ulertzea.
Filma: "Euripean abestuz" (Singin' in the rain, 1952)
Musika: Lennie Hayton
Musika: Justin Hurwitz
- Testuingurua emateko (lekua, aroa...)
- Gaia edo historia girotzeko (hasierako izenburuak...)
- Pertsonaiak deskribitzeko (leitmotiv)
- Akzioan parte hartu (beldurrezko pelikuletan...)
- Pelikula egituratzeko (elipsiak: eszena laburrean denbora luzeko gertakizunak laburbiltzen dira)
Testuingurua sortzeko
Filma: "Shakespeare in love" (1998)
Testuingurua: Ingalaterra, XVII. mendea
Musika: Stephen Warbeck
Hasierako izenburuak: pelikula girotzeko
Filma: "Catch me if you can" (Steven Spielberg, 2002)
Musika: John Williams
Pertsonaiak definitzeko: Leitmotiv (doinua)
Pertsonaia agertzen denean edo pertsonaiarekin lotutako ideia identifikatzeko.
Filma: Star Wars (Darth Vader doinua)
Musika: John Williams
Sakontzeko materialak: Adibideak
"Interestelar" (Jaime Altozano)
Zinemarako musikaren musikagilerik aipagarrienak
Ennio Morricone: "La Misión", "Cinema Paradiso"
Bernard Hermann: "Psicosis"
Hans Zimmer: "Rey León", "Gladiator"
Henri Mancini: "Pantera rosa"
James Horner: "Alien", "Avatar", "Titanic"
Thomas Newman: "Forrest Gump", "Wall-E"
Danny Elfman: "The Simpsons", Tim Burton zuzendariaren filmak
Emakume konposagileak:
Anne Dudley: "Full Monty", "American History X"
Rachel Portman: "Chocolat"
Deborah Lurie: "Charlie y la fabrica de chocolate"
Pinar Tropak: "Fortnite" bideojokoa
4. Zine soinudunaren historia
1. Zine mutua (1894-1927): irudiak (zuri/beltz) + testuak (ikusleei laguntzeko) + musika zuzenean (ez du loturarik filmarekin)
Historiaren 1. pelikula (1888)
Aktoreak: Buster Keaton. Charles Chaplin, Harold Lloyd...
Buster Keaton (AEB, 1895-1966)
2. 1920. hamarkadan: lehenego saiakerak soinua txertatzeko eta sinkronizatzeko pelikuletan. Historian lehenengo pelikula soinuduna: "The Jazz Singer" (Alan Crosland, 1927)
Al Jolson "Mammy"
3. Lehenengo zailtasunak zine soinudunari egokitzeko: Zuzendari eta aktore guztiek ez zuten berrikuntzarik onartu edo gainditu. Adibidez, Buster Keatonen karrera amaitu zen ezin zelako egokitu ahoz interpretatzera.
Charles Chaplinek filma soinudunak egin zituen baina bere interpretazioak "mutuan" izango balitz bezala izango dira. Hitz egingo duen lehenengo filma "The Great Dictator" (1940) da.
Filme askotan lehehengo pelikula soinudunen historia kontatzen da. Horien artean, Singin' in the rain pelikulan (1952), fondoko historia da lehenengo pelikula soinudunek izan zituzten arazo teknikoak eta interpretatiboak: non kokatu mikrofonoak, ahotsaren jasoera, aktoreen ahozkotasuna eta emozioen adierazpena...
a) Soinu-banda bat zelan sortzen da?
b) Eszena baterako musika konposatzen eta sinkronizatzen
"Modern Times" (Charles Chaplin,1936)
Singin' in the rain (Gene Kelly / Stanley Donen, 1952)
Musika: Lennie Hayton
5. Musika eta irudiaren arteko lotura: prozesu teknikoa
b) Eszena baterako musika konposatzen eta sinkronizatzen
c) Euskal-Herriko soinu-banda konposagileak
Alberto Iglesias
Carmelo Bernaola
Fernando Velázquez "Lo imposible", "Patria"...
Angel Illarramendi (konposagilea): Zelan konposatu soinu-banda
6. Soinu-efektuak: "Foley artist"
Ondorengo puntuak ez dituzu orden zehatzean jarraitu behar, gida bat soilik da hasierako ideiak ateratzeko. Behin eginda, antolatu eta idatzi estiloa zainduz (Gomendioa: hasi datu orokorrak edo errepikatzen direnak kokatzen eta gero datu zehatzak, iritziak...)
1. Testuingurua
- Pelikularen izenburua, zuzendaria, urtea, herrialdea, generoa.
- Musika originala, maileguzkoa edo moldatua.
- Musikaren konposagilea/k.
- Musikagile horrek parte hartu duen beste filmak.
- Beste datu aipagarriak (gertakizunak grabazioan...)
2. Musika zelan agertzen den eszenan: diegetikoa edota inzidentala. Argudiatu.
3. Deskribatu musikaren eta istoriaren arteko lotura. Musikaren funtzioak:
- Espresiboa: eszenaren emozioan sartzen laguntzen gaitu.
- Pertsonaiaren nortasunaren deskripzioa da (leitmotiv).
- Mugimenduak edo soinuak indartzen ditu.
- Uneak edo eszenak lotzen ditu (flashback, denbora luzean gertatutako egoerak...)
- Narratiboa: testuingurua ematen dio eszenari (lekua, aroa...)
Carmelo Bernaola
Fernando Velázquez "Lo imposible", "Patria"...
Angel Illarramendi (konposagilea): Zelan konposatu soinu-banda
6. Soinu-efektuak: "Foley artist"
GLADIATOR
STAR WARS pelikularen soinu-efektuak
7. Zelan aztertu pelikula baten musika?
Ondorengo puntuak ez dituzu orden zehatzean jarraitu behar, gida bat soilik da hasierako ideiak ateratzeko. Behin eginda, antolatu eta idatzi estiloa zainduz (Gomendioa: hasi datu orokorrak edo errepikatzen direnak kokatzen eta gero datu zehatzak, iritziak...)
1. Testuingurua
- Pelikularen izenburua, zuzendaria, urtea, herrialdea, generoa.
- Musika originala, maileguzkoa edo moldatua.
- Musikaren konposagilea/k.
- Musikagile horrek parte hartu duen beste filmak.
- Beste datu aipagarriak (gertakizunak grabazioan...)
2. Musika zelan agertzen den eszenan: diegetikoa edota inzidentala. Argudiatu.
3. Deskribatu musikaren eta istoriaren arteko lotura. Musikaren funtzioak:
- Espresiboa: eszenaren emozioan sartzen laguntzen gaitu.
- Pertsonaiaren nortasunaren deskripzioa da (leitmotiv).
- Mugimenduak edo soinuak indartzen ditu.
- Uneak edo eszenak lotzen ditu (flashback, denbora luzean gertatutako egoerak...)
- Narratiboa: testuingurua ematen dio eszenari (lekua, aroa...)
- Sinbolismoak aztertu
4. Balorazio pertsonala:
- Gustuko ditugun osagaien kalitatea baloratu.
- Eszenaren osagairik bitxienak
- Iritziek azalpena egoki ixten dute
4. Balorazio pertsonala:
- Gustuko ditugun osagaien kalitatea baloratu.
- Eszenaren osagairik bitxienak
- Iritziek azalpena egoki ixten dute
Birpasarako eta sakontzeko materialak
Musika zineman. Kontzeptu-mapa (Clase de Música 2.0. Mª Jesús Caminok egina)
Zine mutua eta soinuduna (Popplet. Elizaldemusika blogakoa)
Musika eta zinema informazioa
Zine mutua eta soinuduna (Popplet. Elizaldemusika blogakoa)
Musika eta zinema informazioa
No hay comentarios :
Publicar un comentario