}

2020/01/30

Amodioa Musikan


Bilatzen ditugu... Amodioari buruz hitz egiten duten kantek, Amodioa musikaren bidez adierazita.

Musikak eta Amodioak harreman estua dute, batez ere, abestietan. Amodioa gai oso erabilia da kantetan, edozein estilokoak. Ziurrenik mota anitzeko amodiozko kantak ezagutzen dituzuela: ezinezkoa, apasionatua, errefusa... Guk 9 Amodio mota "erabiliko" ditugu ondoren bilaketa musikala egiteko.

Lana egiteko jarraibideak:

1. Definitu (zuen hitzetan) 9 Amodio mota. Idatzi mota bakoitzak sortzen zaituen sentimenduak, emozioak...

2. Interneten bilatu 9 irudi (argazkiak, marrazkiak, ikonoak...) emozio bana irudikatzeko.

3.  Lotu beharko dituzue emozioak eta musika-mota edo abesti zehatz batekin (Youtuben, SoundCloud-en bilatu ditzakezue)

4. Ondoren 9 irudiekin sortu collagea Pizap-en eta Thinglink aplikazioan lotu bideoak. Gogoratzeko zelan erabili bi aplikazioak kontsultatu hurrengo esteka

5. Bidali Thinglink aplikazioaren URLa nire posta elektronikora: leiregonz@laudioinstitutua.net

No hay comentarios :

Publicar un comentario