}

2016/02/15

Historiaklipa

1. Proiektuaren helburuak: 
- Musikaren historiako aro baten bideoklipa sortzea da. Aurkezpenean, diapositibak eta fondoko musika automatikoki eta jarraian agertzen eta entzuten dira.
- Audacity programa ezagutzea eta erabiltzea soinu fitxategiak editatzeko.
- Internetetik material multimedia egoki bilatzea kalitatezko aurkezpena sortzeko.

2. Jarraibideak:

Proiektua bi fasetan egingo duzue:
1. atala: PowerPoint aurkezpena sortu
- Erdi Aroko musikarekin lotutako irudiak bilatu Interneten eta deskargatu: konposagileen irudiak, aro horretako musika-tresnak, musika-partiturak, ikonografia (margolanak, eskulturak...) KONTUZ: irudi guztiek musikarekiko lotura izan behar dute. 
- Bilatu kalitate handiko irudiak ondoren diapositibak proiektatzean oso pixelatuta ez agertzearren (Zelan egin?: Google / Irudiak / Tresnak / Tamaina / Handia)

- Aurkezpenaren egitura: 
1. diapositiba AZALA izango da. Aroaren izena eta zuen izen-abizena eta taldea jarri beharko dituzue.
20 diapositiba (gutxienez): irudiak / izenburuak / fondoko musika
Zaindu egituratransizio anitzak erabili, argazkien egitura...

2. atala: Soinu-banda sortu
- Bigarren fase honetan, egindako aurkezpenari soinu-banda jarriko diozue Erdi Aroko musikarekin. 
- Bilatu Interneten Erdi Aroaren HIRU kanta desberdin. Gelako txostenean aro horretako estiloak eta generoak dituzue, konposagileen eta musika-lanen izenak... langugarriak izan daitezke kantak aukeratzeko.
- Deskargatu kantak eta gorde ordenagailuan Mp3 formatuan
- Youtubetik mp3 formatuan 
musika jaisteko bi esteka

Audacity programa erabiliz hiru fitxategiekin soinu-banda sortuko duzue
Programa hori deskargatzeko eta erabiltzeko jarraibideak:
http://laudiobhimusikabloga.blogspot.com.es/2015/10/audacity.html

3. atala: Txertatu soinu-banda PowerPointeko aurkezpenean


Aurkezpenaren iraupena izan beharko da soinu-bandarena, hau da, 1:30 minutukoa. Hori egituratzeko bi gauza kontuan hartu beharko dituzue:
- Diapositiba kopurua (azala barne) 
- Zenbat denbora dagoen diapositiba pantailan
- Zenbat denbora irauten duen diapositiba aldaketak

Jarraian azalduta duzue zelan txertatzen eta egituratzen den audio bat PowerPoint programaren 2010eko bertsioan. Duzuena zaharragoa edo berriagoa bada, prozedura oso antzekoa izango da. 

a) Ireki aurkezpena eta kokatu lanaren azalean. Goiko Menuan: Txertatu-Audioa-Fitxategiko AudioaAukeratu gordeta duzuen zuen mp3 fitxategia.

     
b) Bozgoirailu baten ikonoa pantailan agertuko zaizue.

 
c) Ondoren, soinua zelan entzuten aurkezpenean egituratu beharko duzue. Horretarako, HIRU ezaugarri zehaztu beharko dituzue:
     c.1: Diapositibak automatikoki pasatzen dira. 
     c.2: Aurkezpena hasten denean musika ere automatikoki hasten da.
     c.3: Aurkezpen osoan zehar musika entzuten da.

       c.1. Menuan: Transizioa - Hurrengo diapositiba (eskuinaldean) zenbat segunduro aldatuko den aukeratu kronometroan ("Ondoren" ondoan dago). Sakatu Gorde.


     c.2 / c.3. Menuan: Animazioak - Animazio pertsonalizatua - Audio fitxategiaren ondoko gezia sakatu - Efektuen aukerak.




     Menu horretan bi gauza aukeratu behar dituzue:
           1.Hasi erreproduzitzen - Hasieratik
          2. Gelditu erreprodukzioa - Honen ondoren: Hor idatzi behar duzue zuen aurkezpenaren diapositiba-kopurua. Horrek zehazten du diapositiba guztiak pasatu arte musika ez dela geldituko. Sakatu Ados eta gero Gorde.
 

Badago!! Klikatu aurkezpena hasieratik konprobatzeko ea musika denbora osoan entzuten den, diapositibak automatikoki pasatzen diren eta aurkezpena eta musika aldi batera amaitzen diren.

LANA ENTREGATZEKO PROZEDURA

Posta elektronikoz nire helbidera
KONTUZ: FITXATEGI BIAK BIDALI
1. PowerPoint-a musikarekin
2. Audacity-n sortutako Mp3 fitxategia 

OSO GARRANTZITSUA: Fitxategi guztietan zuen izena eta abizena agertu beharko dira, bestela, EZ DUT LANA ZUZENDUKO. 
Adibidez: "Leire Aurkezpena.ppt" / "Leire Audioa.mp3"

No hay comentarios :

Publicar un comentario