}

2017/10/25

Konposagileen bila...

1. "Musikagilea bilatzen da" kartelak

- Musikagilearen argazkia izango duzuen datu bakarra da.

- Interneten bilatu nori dagokio argazkia (Laguntza: "Google Irudietan" hurrengo formulak erabili: compositor de música clásica, compositores españoles, compositores del Barroco, mujeresc ompositoras, compositoras del Renacimiento...) hitz bakar batekin guztiak ezingo dituzue topatu.

2. Musikagilearen fitxa egin

Konposagile bakoitzaren fitxa osatu beharko da hurrengo datuak jasoz:
- Jaiotze eta hiltze datak.
- Jaioterria.
- Zein herrialdetan bizi izan zen edo lanbidea garatu zuen.
- Musika-estilo nagusia: ahozkoa, polifonia, sinfonikoa, pianorako...
- Bizitzaren edo lanaren datu apagarriren bat.
- Youtuben bilatu musika-lan baten bideoa edo SoundCloud-en audio fitxategia.

3. CHECKTHIS orria eta QR kodigoa sortu

- Sortu Checkthis-en orri bat aurreko datuekin (informazioa eta bideoa/audioa) 
- Checkthis orri bakoitzeko QR kodigoa sortuko duzue UNITAG aplikazioa erabiliz.
- QR kodigoa inprimatuko duzue eta konposagilearen izen-deiturak idatziko duzue.

4. Konposagileen denbora-lerroa sortu

Ikastetxean denbora-lerro erraldoia sortuko dugu. Han musikagileen kartelak QR kodigoarekin eskeigiko dira. 

Timeline (Dohainik)

Tiki-toki (3Dko itxura) (Erregistroa behar du)