Gaia: Munduko musika-tresnak. Aukeratu beharko duzue beste kulturako musika-tresna bat postala egin musika-tresna horretako informazioa aurkeztuz. Ez da gure orkestrako musika-tresna bat izan behar.
Smore aplikazioa erabiltzeko jarraibideak: esteka SMORE
Institutuko kontua erabili behar duzue: xxxx@laudioinstitutua.net
Ondoren, START A NEW FLYER sakatu eta START FROM BLANK lanaren osagaiak gure erara egituratzeko.
Lanaren diseinua egituratzeko, eskuineko menuan aukera anitzak dituzue.
Posterrean jar daitezkeen osagaiak:
- TEXT: Atal baterako izenburua eta informazioa.
- PICTURE: Argazki handi bat edo argazki bilduma.
- EVENT: Ekitaldi baterako informazioa (lekua, data...)
- AUDIO: entzunaldi baten esteka (URLa)
- EMBED LINK: web orri bateko, Youtubeko edo Vimeoko estekak
- FORM: Google galdetegia
- TITLE: Beste izenburu bat
- GALLERY: Argazki bilduma izenburuekin eta informazioarekin
- BIO: Pertsona baten datuak (helbidea, profilak...)
- VIDEO: Youtube edo Vimeoko bideoak
- BUTTON: Botoi interaktiboa (izena eta esteka batera)
Diseinua aldatzeko, osagaiak mugikorrak dira. Klikatu horren gainean eta mugitu.
Informazioa automatikoki gordetzen da!
Lanaren atalak:
- Musika-tresnaren izena
- Herrialdea
- Sailkapen orokorra
- Historia
- Ezaugarriak
- Argazkiak (3 gutxienez)
- Bideoak (2 gutxienez)
Eredua
Bidaltzeko prozedura: Kopiatu goiko URLa eta bidali nire posta helbidera.
Ebaluazio irizpideak
- Musika-tresnari buruzko informazioa egokia eta zuzena da.
- Ortografia zuzena da.
- Diseinu landua eta mota anitzeko materialak aurkezten ditu.
- Izena, abizena eta taldea idatzita dago.
No hay comentarios :
Publicar un comentario