}

2020/03/21

Abeslariak hodeian

Giza ahotsaren gaiarekin lotutako proiektu bat proposatzen dizuet, eta haren protagonistak, abeslariak. 

Hitz hodei bat sortuko duzue edozein estilotako kantari ospetsuekin
Baldintza da haien ahotsak mota berekoak izatea klasean landu dugun sailkapenaren barruan: sopranoa, mezzosopranoa, altua, tenorra, baritonoa eta baxua
Emaitzaren adibide bat izango zen:




Jarraibideak:
  • Aukeratu ahots-mota bat: sopranoa, mezzosopranoa, altua, tenorra, baritonoa edo baxua
  • Bilatu interneten 20 abeslari (gutxienez, gehiago nahi badituzue, aurrera!).
  • Idatzi haien abizenak edo haien izen ospetsua (adibidez, Beyonce edo Adele) Word edo GoogleDocs dokumentu batean, zerrenda bat sortzen.
  • 20 abeslari horietatik gutxienez 5 izan behar dira euskaldunak
  • Gogoratu edozein estiloko abeslariak izan daitezkeela (opera, rock, pop, folk...).
Sartu hurrengo aplikazioan: WordItOut

Funtzionamendua oso erraza da:

a) Abeslarien abizenen zerrenda testu-koadroan kopiatzen duzue.


b) Sakatu Generate eta hitz-hodeia sortuko da.



c) Letra-mota, koloreak, antolamendua, letra-tamaina … alda ditzakezue. Izan kreatiboak!



d) Aplikazio honekin lan egiteko ez duzue erregistratu behar, baina deskargatzeko zuen posta elektronikoa beharrezkoa izango da. 

Horretarako sakatu Save, idatzi izenburua (Title) (derrigorrez: zuen izena eta abizena) eta behekaldean idatzi zuen institutuko posta elektronikoa (xxxxx@laudioinstitutua.net).  



e) Sakatu berriro Save eta ireki zuen posta elektronikoa. Han topatuko duzue zuen lanaren URLa aktibatzeko. Sakatu lehenengo linka.

f) Konfirmatu ondoren, deskargatu irudia eskuineko "Download" sakatuz.


g) Bidali deskargatutako irudia posta elektronikoz nire postara. 

Animo artistak!!!

No hay comentarios :

Publicar un comentario