Jardueraren izenburua "Nire bizitzako 10 abesti esangusatsu" da, eta abestiak esanahiaren arabera hausnartzean eta hautatzean datza, eguneroko zer unetan entzuten ditugun edo zer pertsona gogorarazten dizkiguten kontuan hartuta.
Ikasleak abestiak aukeratzen dituenean, Youtuben bilatuko ditu eta, ondoren, txantiloiarekin egingo du lana Genial.ly. aplikazioan. Horretarako, txantiloiko ikono bakoitzean leiho bat gehituko da, URL-a kodea itsasteko. Horrela, ikonoan klik egiten denean, berriro irekiko da leiho hori, bideo musikalarekin batera.
Hauek dira lanean sartu beharreko 10 abesti nagusiak:
- Ikasteko abestirik onena
- Dantzarako abestirik onena
- Bidaiatzeko abestirik onena
- Abestirik alaiena
- Abestirik tristeena
- Abesteko abestirik onena
- Kanturik erromantikoena
- Lagunak gogorarazten dizkidan abestia
- Familia gogorarazten didan abestia
- Nire soinu-banda gogokoena
No hay comentarios :
Publicar un comentario