Musika-tresnen gaia jorratzeko bideoklip bat sortuko duzue. Horretarako, hainbat aplikazio eskuragarri dituzue baina gaur egun erabilgarrienetariko bat CANVA izan daiteke.
Hautatu gustuko duzun musika-tresna bat (orkestrakoa edo Euskal Musikan erabilia izan daiteke) eta horren inguruan bideo bat sortuko duzu.
Canvan eginez gero, "Video" hautatu eta eskatutako osagaiak gehitu:
Bideoaren osagaiak:
1. AZALA: Musika-tresnaren izena eta zure izen-abizena eta taldea.
2. Musika-tresnari buruzko 3 IRUDI (zaindu kalitatea)
3. Musika-tresnari buruzko BIDEOA: bideoan musika-tresna ikusi eta entzun behar da. Youtubeko bilatzailea Canvan kargatu daiteke ("Apps" ezkerreko menuan / Youtubeko ikonoa bilatu, sakatu eta bilatzailea gehituko da.)
4. Musika-tresnaren ZURE AURKEZPENAREN BIDEOA:
- Ikerketa lan egin beharko duzu eta prestatu gidoia ondoren irakurri ahal izateko.
- Minutu bateko bideo batean musika-tresnaren ezaugarriak, jatorria, bitxikeriak... azaldu beharko dituzu. Gidoia irakur dezakezu, baina ahozkotasuna eta azaltzeko era oso garrantzitsuak izango dira, beraz ONDO ENTSAIATU grabatu baino lehen.
- CANVAN bertan grabatu ahal duzu: Subidos [ezkerreko menuan] / Grabarme / Onartu kamararen eta mikrofonoaren erabilera. Behin grabatuta "Guardar y salir" sakatu eta bideoa zuen proiektuan kargatuko da.
Bideo osoaren iraupena: 1:30 minutu inguru
Entregatzeko prozedura: Canvatik zuzenean nirekin partekatu [Compartir / Eman baimena ikusle bezala "Ver"]
PROIEKTUAREN ADIBIDEA: "Ukelelea"
Ebaluazio-irizpideak
- Eskatutako osagai guztiak erabiltzea.
- Musika-tresnari buruzko aurkezpena zuzena eta era egokian aurkeztua izan da (ahozkotasuna: abiadura lasaia, argia...)
- Irudien eta bideoaren zuzentasuna zaintzea.
- IKT aplikazioen erabilera zuzena egitea.
- Diseinua zaintzea (koloreak, testua, transizioak...).
Animo artistak!!!!
No hay comentarios :
Publicar un comentario