Gure musika ikasturtean soinuari buruzko edukiak lantzen hasi garenez, gure lehenengo proiektua gai honi buruzkoa izango da. Eduki horien artean gai oso garrantzitsu bat jorratu dugu, kutsadura akustikoa.
Poster multimedia bat sortuko duzue zuen etxeko soinu-giroa edo "paisaia" nolakoa den deskribatzeko. Ondoren, aztertuko duzue ea etxean kutsadura akustikoa jasaten duzuen ala ez eta zein proposamenak plazaratuko zenituzkete arazo hori murrizteko edo konpontzeko.
Proiektuko jarraibideak:
1. Zer egin behar da? Idatzi 10 lerroko idazlana musika-txostenean dagoen gunean. Zaindu hiztegia eta ortografia, emaitzan kontuan hartuko ditudalako.
2. Idazlanean zer idatzi?:
Deskribatu zeintzuk diren etxe barruan eta etxetik kanpo entzuten dituzun soinuak edo zaratak. Informazio horrekin ahalik eta idazketa zehatzena egingo duzue, eta inguruan dituzuen ohiko soinuak deskribatu beharko dituzue. Soinu horietako asko arazorik gabe deskriba ditzakezue, baina gomendatzen dizuet denbora eman dezazuela entzuten, leihora, balkoira edo kalera irten zaitezten eta zuen inguruaren soinua entzun dezazuen, sukaldean eseri pixka bat bazkaltzeko edo afaltzeko orduan, eguneroko bizitzako soinu guztiak arretaz entzuteko, entzun nola aldatzen diren soinuak egunaren eta asteko egunaren arabera, etab.
Aztertu eguneko momentu desberdinetan: goizez, arratsaldez eta gauez, lanegunetan eta asteburuetan. Amaitzeko, baloratu ea zure eguneroko bizitzan kutsadura akustikoa sortzen edo jasaten duzun eta konponbideak proposatu.
Poster multimedia egiteko jarraibideak: CANVA aplikazioa
Online aplikazio honen bidez poster bat sortuko duzue hurrengo osagaiekin:
- Zuzandutako idazlana
- Material multimedia: kutsadura akustikoarekin lotutako bideo bat, prentsako artikulu bat eta soinuarekin lotutako argazki bat. Material guztiek soinuaren gaiarekin lotuta egon behar dira.
Hona hemen aplikazioan sartzeko esteka: CANVA
CANVA aplikazioa erabiltzeko eta lana bidaltzeko jarraibideak: Canva tutoriala
Animo artistak!
No hay comentarios :
Publicar un comentario