}

2025/05/14

Musika bideojokoetan

Ikus-entzunezko teknologia denez, informatikan eta Interneten musika ere inzidentala da. Adibidez, programa/aplikazio bat abiaraztean, mezuak jasotzean, akatsak adieraztean… soinu desberdinek ohartarazten gaituzte.

image 86 73

Bideojokoen munduan soinuaren erabilera bereziki garrantzitsua da eta hiru osagai nagusi ditu:

  1. Soinu-efektuak: jokoaren prozedurak adierazteko edota gertakizunen soinuak. 

  2. Musika: 

Errepikakorra: doinu motz eta errezagoa, loop moduan jarrita, byte gutxi okupatzeko.

Aldakorra (Soinu-banda): jokuaren erritmoari eta estetikari egokitzen da, konplexuagoa da, jokalaria gehiago murgiltzeko.

  1. Ahotsa: pertsonai(ar)en soinuak (arnasketa, oihuak, jauziak, pausuak, kolpeak…), jolasaren narratzailea… 


Bideojokoen denbora-lerroa:

  • 1970-1980’s: soinua txip sintetikoen bidez sortzen zen (chiptune), “Pong” bideojokoan bezala. Apurka musika gero eta biziagoa izango da eta bideojokoetan ohiko bihurtu zen. 

  • 1990’s: Audio prozesadoreak garatzen dira eta soinu-bandak garatuagoak izango dira. Techno estiloa (“The Revenge of Shinobi”) zabaltzen da eta lehenengo doinu ospetsu eta errepikakorrak konposatzen dira (“Super Mario Bros”). Koji Kondo konposagilea erreferente bihurtuko da. Beste adibideak: “Final Fantasy”

  • 2000’s: Kontsoletan Dolby Digital software sartuta, soinu-bandak konplexuagoak izango dira eta jokalarien esperientzia kalitatezkoa izango da (“Halo Infinite”, adibidez). Artelan bihurtu dira bideojokoak eta gaur egun industria oso potentea da. Horregatik, zinemako musikaren konposagileek ere arlo honetan parte hartzen dute; adibidez “Call of Duty” (Hans Zimmer, “Gladiator” filmaren musikagilea) jokoan. 

Beste jolas batzuek, adibidez "FIFA" edo "GTA", musika-talde ospetsuen plataforma bihurtu dira (Imagine Dragons). Estatu Batuetan musikariei emandako Grammy sarietan, jokoetarako musikak ere kategoria propioa dauka.


Bideojoko-musikaren emakume konposagileak:

Michiru Yamane: Castlevania

Sarah Schachner: Call of Duty 3, Assassin's Creed IV

Kumi TaniokaFinal fantasy

Pinar Tropak: Fornite


Ariketa: Bideojokoen soinu-bandaren elementuak: “The Legend of Zelda” (Koji Kondo)

Entzun eta idatzi zeintzuk diren soinu-elementuak jolasa girotzeko. Zertarako erabiltzen dira?


Entzunaldi praktikoa: “Minecraft”

Konposagilea: Lena Raine. Bilatu musikagile honen biografiaren daturik inportanteenak

Musika-aztertu:

  1. Erritmoa: erregularra ala irregularra?

  2. Musika-tresna elektronikoak edo analogikoak? 

  3. Zenbat tinbre desberdin bereizten dituzu? Zeintzuk dira?