Web orrian sartzeko esteka: Emaze.
Lanak sortzeko eta gordetzeko kontu bat edo profila sortu beharko duzue. Institutuko Google kontua erabili.
Emaze aplikazioaren azalpena:
1. Emaze web orriaren hasierako pantaila eta erregistratzeko prozedura:
2. Behin profila/kontua sortua CREATE sakatu:
3. Aurkezpen berri bat sortzeko, beste bi aukera dituzue:
a) Choose a template: Plantilla bat aukeratu, aldez aurretik diseinatua eta gaika sailkatuta (All categories). Aukeratu bat eta CHOOSE sakatu. Plantilla horietan osagai guztiak aldagaiak dira (kendu, mugitu, aldatu...).
b) Blank emaze: Diapositiba huts batean osagaiak banan-banan sartu.
Aukeratu nahi duzuen prozedura.
Aplikazioaren MENUAn aukera lagungarriak:
1. Aa (Text): Izenburuak, testuak... gehitzeko.
2. Image: Irudiak txertatzeko (ordenagailutik edo Internetetik)
3. Media: Bideoak txertatzeko.
4. Save: Lanan egindako aldaketak gordetzeko.
5. Share: Lana partekatzeko.
6. Play: Lan osoa ikusteko.
Lanaren jarraibideak
1. Azala: NIRE FAMILIAKO MUSIKA (Zuen izen/abizenak eta gelako taldea).
2. Familiakide bakoitzeko diapositiba bat ondorengo datuekin:
Familiakidea zein den: aita, ama, neba-arrebak, aitite-amonak... eta ZUK ere bai
Musika-taldearen edo abeslariaren izena
Informazioa
Argazkia
Bideoa.
3. Diseinuaren aldetik askatasun osoa duzue
Irudiak eta bideoak txertatzeko prozedura bera egin beharko duzue:
Entregatzeko prozedura:
- Sakatu SHARE
- Idatzi nire posta elektronikoa: leiregonz@laudioinstitutua.net
- Sakatu SEND
No hay comentarios :
Publicar un comentario