}

2015/10/21

Audacity

Audacity soinua editatzeko programa bat da, ezagunena eta erabiltzeko errezena. Audacityk alda ditzake kanta baten ezaugarriak (abiadura, tonua...) edo nahas ditzake nahi dituzuen abestiak beste berri bat sortzeko. 

Audacity instalatzeko jarraibideak

- Sakatu zure ikastetxeko ordenagailuko mahaigainean dagoen "Portal de Empresa" ikonoan
- Bilatu Audacity ikonoa, klikatu eta instalatu

Lanaren egitura

1. Zelan igo kantak?
- Hautatu duzun musikaren historiako aroaren HIRU kanta (mp3 formatuan) banan banan kargatu beharko dituzu
- Ireki Audacity programa
Archivo / Importar / Audio eta aukeratu ordenagailuan gordetako lehenengo kanta bat.



Pantailan agertuko zaizu kantaren soinu-uhina. Edozein kanta aukeratzen dugunean gris ilun bihurtzen da eta kanta horretan lan egin dezakegu; bestela, gris argia izango da. Beste kanta bat aukeratzeko, sakatu uhinetik kanpo edo beste kantaren uhinean. 
Errepikatu prozedura beste biak kargatzeko.

2. Zein tresnak erabili beharko ditut edizioa egiteko?
  • Gorria (Kurtsorea): Uhinaren atal bat aukeratzeko.
  • Urdina (Lupa): Uhina handitzeko edo txikitzeko (lan oso zehatza, segunduka, egiteko). Erabilgarria da hiru kantak ondo lotzeko, hutsuneak gera ez daitezen.
  • Berdea (Gezia): Uhina denboran mugitzeko, hau da, kantak bata bestaren atzean kokatzeko. 
  • Arrosa (Artaziak): Uhinaren atal bat mozteko. Kontuan eduki, kanta bakoitzeko 30 segundu besterik ez duzuela erabili behar minutu t'erdiko soinu-banda sortzeko. Beraz, hiru kantak moztu beharko dituzue. Tresna gorriarekin aukeratu moztu nahi duzuen atala eta, ondoren, arrosa sakatu zatia mozteko.


Uhinaren gainean dago marra horizontal bat zenbakiduna. Denbora-marra da kantaren iraupena kontrolatzeko. Kontuan eduki soinu-uhina handitzen edo txikitzen baduzue (tresna urdina erabiltzean) denbora-marran ere aldatzen dira neurriak (segunduka, minutuka...). Kontuz kantak mozten dituzunean denbora-erreferentzia ez galtzeko!


Hiru kantak kargatzean hirurak bata bestearen gainean agertzen dira pantailan. PLAY sakatuz gero, hirurak entzungo dira aldi batera. Beraz, lehenik eta behin kantak moztuko ditugu eta gero mugituko ditugu kokatzeko leku egokian eta jarraian entzun daitezela.


3. Zelan moztu kantak?: Gogoratu bideorako kanta bakoitzaren iraupena 30 segundukoa dela, baina ez hautatu soilik 30 segundu, baizik eta 40, kanten arteko loturak egin ahal izateko. Aukeratu moztuko duzuen atala (tresna gorria), gris ilunagoa jartzen da eta sakatu Artaziak. Errepikatu prozesua beste birekin.


4. Zelan mugitu kantak eta lotu?: Behin kantak moztuta, kokatu bata bestearen atzean Gezi bikoitza sakatuz. Sakatu uhinaren gainean eta mugitu saguarekin. Errepikatu prozedura bigarren eta hirugarren kantekin.


Emaitza hurrengoa bezalakoa izango da; hiru zatitxo bata bestearen jarraian. Sakatu Play eta entzun emaitza.


5. Nola lotu abestiak?
Gerta daiteke kanten artean hutsuneak edota geldiune zorrotzak agertzea eta aldaketak bat-batean entzuten dira. 
Hori ez gertatzeko erabiliko dugu beste tresna bat: intentsitatea igoko dugu kantaren hasieran (Fade in) eta jaitsiko dugu amaieran (Fade out). Sakatu dagokion tresna (bi triangelu dauzkana) eta zoaz lehenengo kantaren amaierara. Hiru edo lau segundu kanta amaitu baino lehen, sakatu uhinaren puntu batean. Agertuko dira bi puntuntxu zuri.


Ondoren, sakatu beste puntu batean (erdian gutxi-gorabehera) eta mugitu beherantz sagua. Uhina murrizten da bolumena jaisten dugunean bezala, ia-ia uhina desagertu arte. 


Ondoren, sakatu uhinaren amaieran eta errepikatu prozedura. 


Orain, egingo duzue bigarren kantaren Fade out eta hirugarrenaren Fade in. Fade in egiteko, prozedura berdina da baina eskuinatik ezkerrerantz, kantaren bolumena igotzeko apurka-apurka. Fija zaitezte, fade out eta fade in aldi batera jarri ditudala, bi kanten arteko aldaketa polita eta apurka-apurka izateko. Amaitzen duzuenean, kanta osoa entzun konprobatzeko hutsunerik ez dagoela.


6. Egindako soinu-edizioa gordetzeko eta esportatzeko:

1. Archivo / Exportar / "Izena" (Archivo mp3)
2. Archivo / Guardar/ Audacity fitxategia ("Izena" jarri) aup formatuan. Bigarren prozedura oso grarrantzitsua da ondoren aldaketak egin ahal izateko.



Zorionak, baduzue zuen kanta!!


2015/10/20

Nire familiako musika

Proposatzen dizuet zuen familiei buruzko musika-ikerketa bat egiteko. Egin behar duzuen gauza bakarra da gurasoei, anaia-arrebei, neba-ahizpei, aitite-amonei, osaba-izekoei... galdetzea... Zein da zure musika-talderik gogokoena? edo Zein da zure musika-motarik gustokoena? 

Erantzunak jaso eta Interneten informazioa bilatu musika-taldeei edo estilo horiei buruz. Ondoren, sartu Emaze aplikazioan eta sortu aurkezpen multimedia bat zuen familiei buruz. Ez ahaztu zuek ere agertu behar zaretela aurkezpenean!!

Hurrengo estekan dituzue Emaze aplikazioa erabiltzeko jarraibideak eta lanaren azalpenaEmaze lanaren azalpena

Animo, ziur lan bikainak egingo dituzuela!

Glogster aplikazioa

Sartu http://www.glogster.com/#one web orrian eta aukeratu "Go to Edu Version"



Kontu berria sortzen dugunean sakatu "Get Started". Glogster kontua baldin badaukagu, sakatu "Log in".



Ondoren, aukeratu "Educator"



Eta hurrengo pantailan, segun eta nola agertzen den zuen pantailetan, bilatu behar duzue "Try out a paid licence with a 7 day free trial", kontu bat dohainik sortzeko baina 7 egun besterik irauten duela. Sakatu "TRY"



Email kontu bat sartu, eta asmatu Erabiltzaile izena eta Pasahitza. "Create my account"



Bete beharko dituzue datu batzuk erregistroa amaitzeko.



Behin hasierako pantailan egonda, sakatu "Create new Glog". 

Bi aukera dituzue:

- Aukeratu orri txuria eta txertatu datuak, diseinatu hasieratik... Horretarako sakatu "+" osagaiak gehitzeko nahi duzuen diseinuarekin.

- Aukeratu txantiloi bat eta aldatu diseinua, gehitu datuak...

Txantiloi bat aukeratua, Menu bat duzue osagaiak diseinatzeko:



TEXT: Izenburuak, paragrafoak... Aukeratu eta sakatu USE IT

IMAGE, AUDIO eta VIDEO: Irudiak, entzunaldiak eta bideoak igotzeko ordenagailutik edo zuzenean Internetetik. Lotura zuzena dago Googleko irudi bilatzailera eta Youtubera.







Behin amaituta, kopiatu behar duzue lanaren URLa eta bidali niri korreoz: arrigomusika@gmail.com

Mezuan jarri behar duzue zuen izena eta taldea eta itsatsi URL osoa.



Animo!

2015/09/22

Postala 2.0

Proiektu honetan postal multimedia egiten ikasiko duzue, hau da, sortutako irudian bideoak ikusgai izango ditugu. Hori egiteko bi prozesu daude:

1. Sortu argazki-collage nahi dugun gaiaren irudiekin.
- 8 irudi gutxienez erabili beharko dituzue.
- Bilatu Google-n eta jaitsi ordenagailuan gordetzeko.
- Zaindu irudien kalitatea eta zuzentasuna.
- Fotojet aplikazioarekin collagea egingo duzue.

2. Txertazeko bideoak egindako collagean BI aplikazio erabilgarri dituzue: Genial.ly eta Thinglink. Aurreko ikasturteetan Thinglink aplikazioak baldintza gehiago jarri ditu, beraz, gerta daiteke arazoak izatea lana egiteko.

Aurreko bi faseetan bi aplikazio erabiliko dituzue. Biak on-line dira, beraz, ez duzue ezer deskargatu behar.
1. Argazki collagea egiteko: Fotojet
2. Postal-txartela interaktiboa egiteko:
Genial.ly
ThingLink

FOTOJET online aplikazioa zelan erabili

1. Argazkiak bilatu eta deskargatu: Collagea egiteko irudiak Google-an bilatu eta deskargatu ordenagailuan geroago igotzeko.
2. Sartu Fotojet-en eta sortu kontua (Sign in). Erabili institutuko Google kontua.
Behin kontua sortua zuen izena goikaldean agertuko da
Collagea egiten hasteko sakatu COLLAGE. Txantiloi anitzak dituzue aukeratzeko. Gogoratu 8 hutsune gutxienez agertu behar direla argazkiak jartzeko.
Aukera duzue erregistratu barik egiteko, baina lana ez da gordeko, beraz, hasi eta amaitu egin beharko duzue saio berean.
3. Klikatu +  irudia igotzeko (aldez aurretik gorde dituzuenak). 
4. Diseinua alda dezakezue: testua jarri, fondoko kolorea, efektuak...
5. DATUAK IDATZI: Musika-tresnen familia eta musika-tresna bakoitzaren izena argazkian. KONTUZ: Ortografia zaindu, konprobatu arretaz gorde baino lehen!
5. Behin amaituta DOWNLOAD klikatu, izena jarri fitxategian eta jaitsi (Download for free now). Jpg irudi-formatuan ordenagailuan gordeko da.

GENIAL.LY online aplikazioa zelan erabili

1. Sartu https://www.genial.ly/es web orrian.
2. Sortu kontu bat (Registro). Institutuko kontua erabili (Google ikonoa sakatu). Sakatu beharko duzue "He leído y acepto las condiciones de uso política de privacidad de Genially." 
Behin kontua sortua zuen izena goikaldean agertuko da
3. "Crear Genially" / "Imagen interactiva" / "Crear imagen interactiva": Igo gordeta duzun collagea (Sube una imagen desde tu equipo / Aceptar).
4. Eskerreko menuan: "Elementos interactivos" / "Botones". Aukeratu nahi duzun estekaren ikonoa eta pantailan agertuko da. Mugitu nahi duzun irudira eta sakatu goian agertuko den hatzamarrean.
Fondoa eta diseinua ere alda ditzakezue.



5. Menuan "Ventana" aukeratu eta ondoren menu barran agertzen den bideokamara ikonoa. Hor itsatsiko duzue musika-tresnaren Youtubeko URL-a eta "Insertar"/"Guardar". Prozedura bera egin beste irudiekin. Aldaketak automatikoki gordetzen dira.


6. Behin amaituta sakatu "LISTO!". Eskerreko begi ikonoan ikus dezakezue zelan geratzen den lana argitaratu baino lehen. 

7. Listo sakatu ostean, leku berean "Compartir" aterako da. Bi aukera dituzue niri bidaltzeko:
Enlace: URL-a kopiatu eta bidali postaz.
Enviar: Idatzi nire posta elektronikoa zuzenean eta bidali.



THINGLINK online aplikazioa zelan erabili

1. Sartu Thinglink-en eta sortu kontua (Iniciar sesión). Sakatu Google ikonoan eta erabili zure institutuko Google kontua (Sing up for free)



3. Kontua behin sortua, igo beharko duzue egin duzuen irudia. 
4. Sakatu Create eta ondoren Upload image.

Sakatu "Añadir etiqueta" eta ondoren hautatu txertatu nahi duzun edukia etiketa horretan:

  • Añadir texto y multimedia: esaldiak, bideoak, argazkiak....
  • Añadir etiqueta de texto: testu luze bat gehitzeko
  • Añadir contenido desde sitio web: Youtubeko edo Vimeoko bideoen URLa txertatzeko



Behin lana amatituta, kliklatu "Hecho"


Lana partekatzeko sakatu "Share" eta ondoren "Share link"


Agertuko den URL-a kopiatu (Copy link) eta ondoren, ireki zuen posta elektronikoa eta behean dauden jarraibideak jarraitu:

  1. Redactar / Idatzi
  2. Nire posta elektronikoa idatzi
  3. Mezuaren izenburua (zure izen-abizena, adibidez)
  4. Mezuaren lauki handian URL-a itsatsi (saguaren eskuineko botoia kilkatu eta ondoren Itsatsi/Pegar/Paste...)







Baliabide erritmiko bereziak

1. unitatearen baliabide erritmiko berezien kontzeptu-mapa: 



Karibeko eta Hego-Amerikako musikan baliabide horiak oso ohikoak dira. Adibidez, lantzen ari garen "Rico Vacilón"cha-cha-chan. Kanta horri esker baliabide horiek guztiak landu ahal ditugu:



Jazz musikan ere mila adibide entzun ditzakegu. Horien artean, Louis Amstrong-en "Santuen martxa" ("When the Saints go marchin' in").



Eta beste moldaketa bat, nahiko bitxia...








2015/09/09

Musika-espresioa

Zer da musika-espresioa? Zergatik musikak hunkitzen gaitu? Zer dauka soinuak gu sentiarazteko emozio bat (beldurra, alaitasuna, tristura, bakea, urduritasuna...)? Kodigo finkoak daude soinu eta emozioen artean?
 
Zelan erabiltzen dira soinuaren parametroak (tonua, intentsitatea, iraupena eta tinbrea) musikak sentimenduak, ideiak edo kontzeptuak irudikatzeko? 

Baliabide aipagarrienak dira: intentsitate ñabardurak (DINAMIKA), abiadura-markak (tempo edo AGOGIKA) edota karaktere adierazpenak, jotzeko modua (artikulazioa)... eta nola ez, interprete bakoitzak ematen dion ekarpena. Zein da emaitza? Musikak gu emozionatzea. 

Zergatik musikak hunkitzen gaitu?


Unitatearen eskema:



ADIBIDEAK:

Dinamika aldaketak: Crescendo eta Diminuendo
Tempo aldaketa: Accelerando
Artikulazioa: Pikatua, ligatua eta azentua

"Jaws" filmaren soinu-banda (John Williams, 1975)


Dinamika aldaketak: Crescendo eta Diminuendo


Dinamika aldaketa: Crescendo


Dinamika aldaketak eta Karakterea


Tempo aldaketa: Accelerando


Tempo aldaketa: Ritardando


Artikulazioa: Azentua


Artikulazioa: Ligatua eta Pikatua



Tempo adierazpenak



BALIABIDE ERRITMIKO BEREZIAK


Kontradenborazko notak eta Sinkopa


Hirukotxoa









Soinua, zarata eta kutsadura akustikoa

Ikasturtea hasiko gara soinuaren inguruko edukiekin: zer den, zelan sortzen den, zeintuk diren bere ezaugarriak, non dagoen muga soinuaren eta zarataren artean... 

1. unitatearen kontzeptu-mapa zuei laguntzeko:

Soinuz inguratuta gaude, soinuak bizitzaren parte dira, baina, entzuten al ditugu benetan? Raimond Murray Schafer-rek esaten zuenez, inguruko soinuak edo zaratak kontuan hartu gabe bizitzen ikasi dugu. Horiei SOINU-PAISAIA deitzen zaie eta paisaia desberdinak egon daitezke.


Soinuaren munduan apurka-apurka sartzeko hemen duzue bideo oso interesgarria, nolakoa den soinua ikusi ahal izateko: 

Nigel Stanford-en "Cymatics. Science vs. Music"

 


SOINUAREN EZAUGARRIAK edo PARAMETROAK

Edozein soinu-uhin definitu / neurtu ahal dugu lau ezaugarri / parametro kontuan hartuta:




(National Geographic: "Giza makina sinesgaitza" dokumentala, 15:54-19:00)
 


Infrasoinuak eta ultrasoinuak: Saguzarrak, Sonar eta Ekografiak


EKOLOKAZIOA


Sakontzeko materialak: Soinuarekin lotutako gaurko teknologiak

SONAR


EKOGRAFIA


Bitxikeriak: Entzumenaren Test-ak


Soinuaren efektuak: Erreberberazioa, oihartzuna eta erresonantzia


Kutsadura akustikoa: Gaur egungo gaixotasunik zaratatsuena


Bideoa: https://vimeo.com/18270528