}
Mostrando entradas con la etiqueta Emakumea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Emakumea. Mostrar todas las entradas

2016/11/21

Emakumeen aurkako indarkeriarik EZ (2016)

"Beti-bezperako koplak" Laburmetraia (2016)
Bertsolaria: Maialen Lujanbio (Hernani, 1976-)
Zuzendaria/Koordinatzailea: Begoña Vicandio

"Santa Ageda bezperako ospakizuna abiapuntutzat hartuz —non jendea eta bertsolariak etxez etxe joaten diren festa giroan, koplak kantatzen makilek ezarritako erritmoan—, Maialen Lujanbio bertsolariak genero idarkeriaren salaketa gordina egiten du. Bertsoz bertso, indarkeria matxistaren agerpen ezberdinak salatzen dira, bai eta hura gainditzeko gure ezintasuna ere. Kopla hauek aitzaki hartuta, hogei euskal artista gaztek sortze-lan kolektibo bat zuzentzen dute animazio teknika ezberdinak erabiliz" (Kimuak) 

Laburmetraia: Beti-bezperako koplak

Santa Ageda eguna,
beti bezpera duguna.
Ohitura batzuei ez zaie inoiz
iristen biharamuna.

Ezetza jaso zuen arrak,
gizonak, jainko lurtarrak.
Eta Ageda gure martiriari
moztu zizkion bularrak.

Aterik ate kantari gatoz,
makil eta ahots ozen gu.
Etxe honetako nagusi jaunak
etxeko andrea jotzen du.

Kolpe eta kolpe aldaba,
hotsa mututuz ahal bada.
Baserri honetako osaba zaharrak
erabiltzen du alaba.

Kalean jator zeharo,
etxean dena birao.
Senar onaren labanak zeuzkan
odol gorrizko bi aho.

Leihotik bota du haurra,
kolpez hausten da intxaurra.
Boterea ez da hainbeste aldatu
hogei mendetatik gaurra.

Aurrera goaz dena aldatzen da,
denbora pasa heinean.
Dena aldatzen da aldatzen ez den
oinarri baten gainean.

Beste zulo bat kiroldegian,
aldagela ohi den gizondegian.
Zulo bat berriz kiroldegian,
aldagela bat den andrategian.
Begi nini bat zulo erdian,
iltze zorrotz baten punta begian.

Labana zorrotz aortan,
garrasi min bat ahotan.
Zuhaitzak gizon bihurtzen dira
pasadizo itzal horretan.

Talde erasoan hiena,
pizti bakarrak nahiena.
Territorioa markatu nahia
Coloniako haiena.

Kalashnikov, bonba, makil,
bizitza merkeegi dabil.
Gerran gizonak hiltzen dituzte
andreak bortxatu eta hil.

Atseden bat eskopetak,
botak kendu eta apretak.
Neska gazte bat mereziko du
gudariaren apetak.

Adios orain esaten diot,
Santa honekin batean.
Beti bezperan bizi gaitezen
zorionez eta bakean.


2016/03/07

Emakumeak musikan

Martxoaren 8a ospatzeko, 2.DBHko talde batzuek (2.B, 2.D eta 2.F) erakusketa oso interesgarria prestatu zuten: 

Emakumeak musikan historian zehar 

Erakusketan ikusi eta ezagutu ahalko dituzue Historiaurretik gaur egun arte bizi izan diren hainbat emakume musikagile. Musika liburuek gehienetan ez dituzte aipatzen, arte horren protagonista "isilak" izan dira. Artista oso garrantzitsuak izan dira eta musikaren garapenerako, ezinbestekoak: abeslariak, konposagileak, tresna-joleak... 
Gaur egun ere, emakumeak funtsezkoak dira soinudun arterako baina ez daude guztiz agerian. Musika-estilo guztietan ikusi ahal ditugu (klasikoan, zinerako musikan, gaurko estiloetan...) eta jarduera anitzetan: abesten, konposatzen, musika ekoizten, jotzen, zuzentzen, irakasten...


2015/03/05

Konplize ditut eta (maite ditut denak)

Martxoaren 8an Emakumearen Eguna ospatzen dugu. Hurrengo kantak mota guztietako emakumeak goraipatzen ditu, emakume guztiok bereziak eta harrigarriak garelako. 
Uxue Alberdik, idazlea eta bertsolaria, hitza sortu du. Musika-moldaketa, berriz, Mikel Markezek eta Aire Ahizpak konpondu dute.



Karaoke bertsioa ere daukagu, Gabi de la Mazari esker, noski!!