}
Mostrando entradas con la etiqueta Smore. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Smore. Mostrar todas las entradas

2018/06/18

Smore

Smore aplikazioan sartu: SMORE

Erregistratzeko: SIGN UP / Continue with Google

Institutuko GOOGLE kontua erabili behar duzue: xxxx@laudioinstitutua.net


START A NEW FLYER / START FROM BLANK lanaren osagaiak gure erara egituratzeko.

Lanaren DISEINUA egituratzeko (letra mota, koloreak...), eskuineko menuan aukera anitzak dituzue.

Posterrean jar daitezkeen OSAGAIAK:
  • TEXT: Atal baterako izenburua eta informazioa.
  • PICTURE: Argazki handi bat edo argazki bilduma. Aldez aurretik irudiak deskargatu beharko dituzue
  • EVENT: Ekitaldi baterako informazioa (lekua, data...)
  • AUDIO: entzunaldi baten esteka (URLa)
  • EMBED LINK: web orri bateko, Youtubeko edo Vimeoko estekak 
  • FORM: Google galdetegia
  • TITLE: Beste izenburu bat
  • GALLERY: Argazki bilduma izenburuekin eta informazioarekin
  • BIO: Pertsona baten datuak (helbidea, profilak...)
  • VIDEO: Youtube edo Vimeoko bideoak 
  • BUTTON: Botoi interaktiboa (izena eta esteka batera)
Diseinua aldatzeko, osagaiak mugikorrak dira. Klikatu horren gainean eta mugitu.
Informazioa automatikoki gordetzen da, baina lana amaitu ostean argitaratu beharko duzue (Done Publishing). 
Ondorengo aldaketak egiteko eta gordetzeko: "Edit your newsletter" eta "Publish changes"

Bidaltzeko prozedura: Kopiatu goiko URLa (https://www.smore.com....) eta bidali zuen Gmail postatik nire postara

2016/05/12

Musika-tresnak 2.0 (Smore)

Helburua: Proiektu honetan poster multimedia bat egiten ikasiko duzue. Multimedia denez, postalean argazkiak, bideoak, estekak... agertuko dira. Horretarako, on-line aplikazio berri bat erabiliko dugu: Smore

Gaia: Munduko musika-tresnak. Aukeratu beharko duzue beste kulturako musika-tresna bat postala egin musika-tresna horretako informazioa aurkeztuz. Ez da gure orkestrako musika-tresna bat izan behar.

Smore aplikazioa erabiltzeko jarraibideak: esteka SMORE



Institutuko kontua erabili behar duzue: xxxx@laudioinstitutua.net


Ondoren, START A NEW FLYER sakatu eta START FROM BLANK lanaren osagaiak gure erara egituratzeko.




Lanaren diseinua egituratzeko, eskuineko menuan aukera anitzak dituzue.

Posterrean jar daitezkeen osagaiak:
  • TEXT: Atal baterako izenburua eta informazioa.
  • PICTURE: Argazki handi bat edo argazki bilduma.
  • EVENT: Ekitaldi baterako informazioa (lekua, data...)
  • AUDIO: entzunaldi baten esteka (URLa)
  • EMBED LINK: web orri bateko, Youtubeko edo Vimeoko estekak 
  • FORM: Google galdetegia
  • TITLE: Beste izenburu bat
  • GALLERY: Argazki bilduma izenburuekin eta informazioarekin
  • BIO: Pertsona baten datuak (helbidea, profilak...)
  • VIDEO: Youtube edo Vimeoko bideoak 
  • BUTTON: Botoi interaktiboa (izena eta esteka batera)

Diseinua aldatzeko, osagaiak mugikorrak dira. Klikatu horren gainean eta mugitu.
Informazioa automatikoki gordetzen da!

Lanaren atalak:

- Musika-tresnaren izena
- Herrialdea 
- Sailkapen orokorra
- Historia
- Ezaugarriak
- Argazkiak (3 gutxienez)
- Bideoak (2 gutxienez)

Eredua

Bidaltzeko prozedura: Kopiatu goiko URLa eta bidali nire posta helbidera.

Ebaluazio irizpideak

- Musika-tresnari buruzko informazioa egokia eta zuzena da.
- Ortografia zuzena da.
- Diseinu landua eta mota anitzeko materialak aurkezten ditu.
- Izena, abizena eta taldea idatzita dago.


2016/03/22

Nire etxeko soinu-paisaia

    Gure musika ikasturtean soinuari buruzko edukiak lantzen hasi garenez, gure lehenengo proiektua gai honi buruzkoa izango da. Eduki horien artean gai oso garrantzitsu bat jorratu dugu, kutsadura akustikoa. 
    
Poster multimedia bat sortuko duzue zuen etxeko soinu-giroa edo "paisaia" nolakoa den deskribatzeko. Ondoren, aztertuko duzue ea etxean kutsadura akustikoa jasaten duzuen ala ez eta zein proposamenak plazaratuko zenituzkete arazo hori murrizteko edo konpontzeko. 

Proiektuko jarraibideak:

1. Zer egin behar da? Idatzi 10 lerroko idazlana musika-txostenean dagoen gunean. Zaindu hiztegia eta ortografia, emaitzan kontuan hartuko ditudalako.

2. Idazlanean zer idatzi?
Deskribatu zeintzuk diren etxe barruan eta etxetik kanpo entzuten dituzun soinuak edo zaratak. Informazio horrekin ahalik eta idazketa zehatzena egingo duzue, eta inguruan dituzuen ohiko soinuak deskribatu beharko dituzue. Soinu horietako asko arazorik gabe deskriba ditzakezue, baina gomendatzen dizuet denbora eman dezazuela entzuten, leihora, balkoira edo kalera irten zaitezten eta zuen inguruaren soinua entzun dezazuen, sukaldean eseri pixka bat bazkaltzeko edo afaltzeko orduan, eguneroko bizitzako soinu guztiak arretaz entzuteko, entzun nola aldatzen diren soinuak egunaren eta asteko egunaren arabera, etab. 
Aztertu eguneko momentu desberdinetan: goizez, arratsaldez eta gauez, lanegunetan eta asteburuetan. Amaitzeko, baloratu ea zure eguneroko bizitzan kutsadura akustikoa sortzen edo jasaten duzun eta konponbideak proposatu.

Poster multimedia egiteko jarraibideak: CANVA aplikazioa

Online aplikazio honen bidez poster bat sortuko duzue hurrengo osagaiekin:
- Zuzandutako idazlana
- Material multimedia: kutsadura akustikoarekin lotutako bideo bat, prentsako artikulu bat eta soinuarekin lotutako argazki bat. Material guztiek soinuaren gaiarekin lotuta egon behar dira.
 
Hona hemen aplikazioan sartzeko esteka: CANVA

CANVA aplikazioa erabiltzeko eta lana bidaltzeko jarraibideak: Canva tutoriala 

Animo artistak!