Partitura bat osatzen duten notak pintore baten paletaren koloreak bezalakoak dira. Musikariek nahi dituzten notak aukeratu ditzakete eta horrela eskala osatu. Horregatik, eskala asko daude: diatonikoa, kromatikoa, pentatonikoa....
3. Tonalitatea eta modalitatea
Musika guztiak soinu-sistemaantolatu batean oinarritzen dira. Soinu horiek eskalatan ordenatuta ageri dira eta eskalak tono nagusitik (tonika) hasten dira. Ziur asko, noizbait entzun izango duzu, “obra hau Sol M-en dago” edo “Mi m-eko kortzertua da”. Erreferentzia horiek tonalitateak dira, eta “kolore musikalak” dira. Tonu batez (eskalaren 12 notako bat) eta modu batez osatuta daude (maiorra edo minorra)
Modua: eskala bateko tonuen eta tonuerdien banaketaren araberakoa da eskalaren modua. Gaur egun bi modu bakarrik erabiltzen ditugu: maiorra eta minorra. Eskala maiorren ereduaDO eskala da, eta minorrena, berriz, LA eskala
DO M(aiorra)
La m(inorra)
4. Tonua eta tonuerdia
Eskala "tenperatuan" (12 notatan banatuta dago eta 12ak distantzia berean daude, hau da, pianoaren tekladuan ikusten duguna) elkarren segidako bi noten arteko distantziarik handiena da TONUA. Tekladu batean erraz bereiz ditzakegu bi tekla zurien artean beltza badago, hor tonua dugu.
TONUERDIA distantziarik txikiena da, eta tonu baten erdia da. Tonuerdia Mi-Fa noten eta Si-Do noten artean dago
5. Alterazioak
Alterazio propioak (armadura): obraren hasieran kokatzen dira (batetik zazpira izan daitezke, bemolak edo sostenituak). Tonalitatea adierazten dute eta adierazitako notetan eragina dute kanta osoan zehar.
Alterazio behin-behikekoak: une zehatzetan erabiltzen dira nota bat modifikatzeko. Haien eragina konpasak amaitu arte irauten du.
6. Akordeak
7. Gradu tonalak
Gradu esaten diegu eskala baten noten ordenari, eta zenbaki erromatarrak izendatzen zaizkie tonalitate edo eskala baten barruan identifikatzeko. Akordea esaten diogu aldi berean entzuten ditugun bi nota edo gehiagok osatutako multzoari. Hiru notek osatua dagoenean, triada esaten zaio.
Eskalan berberan, gradu garrantzitsuagoak daude, beste batzuen gainetik gailentzen direnak. Nagusienak hauek dira:
I. gradua:Tonika deitzen zaio eta ardatz tonala da. Melodiak nota horren inguruan biltzen dira normalean, hor aurkitzen baitute geldialdia edo atsedenaldia. Gainera, izena ematen dio eskalari eta amaiera seinalatzen du beti.
V. gradua:Dominantea deitzen zaio eta lerro melodikoa gidatzen du.
IV. gradua: Dominanteordea, dominantearen azpitik dago eta aniztasun harmonikoa sortzeko erabiltzen da. IV. graduaren funtzioa ere betetzen duten graduak badira: II.a eta VI.a
Hiru gradu horiek kanta baten "eskeleto harmonikoa" osaten dute, esaldiak, atalak, kadentziak...
Hurrengo kantaren graduen analisia egingo dugu. Lau akorde desberdin agertzen dira: Fa-Do-Re-Sib. Kantaren amaieran zein den Tonika (I) jakin dezakegu. Kasu honetan FA akordea da. Beraz, beste akordeen posizioa FA akordearekiko badira: DO (V), RE (VI) eta Sib (IV). Kanta honen egitura harmonikoan hiru gradu tonaletan oinarritzen da.