}
Mostrando entradas con la etiqueta Musika-tresnak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Musika-tresnak. Mostrar todas las entradas

2021/01/14

MusikTuberra naiz

Musika-tresnen gaia jorratzeko bideoklip bat sortuko duzue. Horretarako, hainbat aplikazio eskuragarri dituzue baina gaur egun erabilgarrienetariko bat CANVA izan daiteke.

Hautatu gustuko duzun musika-tresna bat (orkestrakoa edo Euskal Musikan erabilia izan daiteke) eta horren inguruan bideo bat sortuko duzu.

Canvan eginez gero, "Video" hautatu eta eskatutako osagaiak gehitu:

Bideoaren osagaiak:

1. AZALA: Musika-tresnaren izena eta zure izen-abizena eta taldea.

2. Musika-tresnari buruzko 3 IRUDI (zaindu kalitatea)

3. Musika-tresnari buruzko BIDEOA: bideoan musika-tresna ikusi eta entzun behar da. Youtubeko bilatzailea Canvan kargatu daiteke ("Apps" ezkerreko menuan / Youtubeko ikonoa bilatu, sakatu eta bilatzailea gehituko da.)

4. Musika-tresnaren ZURE AURKEZPENAREN BIDEOA: 

- Ikerketa lan egin beharko duzu eta prestatu gidoia ondoren irakurri ahal izateko. 

Minutu bateko bideo batean musika-tresnaren ezaugarriak, jatorria, bitxikeriak... azaldu beharko dituzu. Gidoia irakur dezakezu, baina ahozkotasuna eta azaltzeko era oso garrantzitsuak izango dira, beraz ONDO ENTSAIATU grabatu baino lehen.

- CANVAN bertan grabatu ahal duzu: Subidos [ezkerreko menuan] / Grabarme / Onartu kamararen eta mikrofonoaren erabilera. Behin grabatuta "Guardar y salir" sakatu eta bideoa zuen proiektuan kargatuko da.

Bideo osoaren iraupena: 1:30 minutu inguru 

Entregatzeko prozedura: Canvatik zuzenean nirekin partekatu [Compartir / Eman baimena ikusle bezala "Ver"]

PROIEKTUAREN ADIBIDEA: "Ukelelea"

Ebaluazio-irizpideak

- Eskatutako osagai guztiak erabiltzea.

- Musika-tresnari buruzko aurkezpena zuzena eta era egokian aurkeztua izan da (ahozkotasuna: abiadura lasaia, argia...)

- Irudien eta bideoaren zuzentasuna zaintzea.

- IKT aplikazioen erabilera zuzena egitea.

- Diseinua zaintzea (koloreak, testua, transizioak...).

Animo artistak!!!!



2018/02/26

Musika eta teknologia berriak

1. Soinu-grabazioa eta ekoizpena. Historia eta teknikak: Fonografoa, gramofonoa eta grabazio digitala

(La leyenda del pianista en el océano)


Nueva Yorkeko Metropolitan opera antzerkiaren opera abeslariak




Historian grabatutako lehenengo ahotsak


Grabazio digitala



SAKONTZEKO MATERIALAK:
Soinu grabazioaren historia (ingelesez)
1,2,3... Grabatu!! (Grabaketa prozesuaren historia. Oso interesgarria!)

Teknologia berrien eragina gure bizimoduan... MOBY taldearen bideoklipa



2. Musika-tresna elektronikoak

Theremin (1919)


Maternot uhinak (1928)


Sintetizadorea (1950-60)


Gitarra elektrikoa (1935)


Harpa laserra (1981)


Launchpad (2007) 


3. Informatika musikala



MIDI sistema

4. Musika Interneten. Musika lortzeko eta partekatzeko arauak. Egile eskubideak




Musika Creative Commons





2017/01/07

Musika-tresnen entzunaldiak

Hari igurtziak
Biolina eta Biola

Biolontxelo

Kontrabaxua

Hari pultsatuak
LAUTEA

GITARRA

HARPA

Hari tekladunak
Hari kolpatua: PIANO

Hari zimikatua: KLABEZINA

Haize-zura
PICCOLOA

ZEHARKAKO TXIRULA

TXIRULA ZUZENA

OBOEA

KLARINETEA

FAGOT

SAXOFOIA

Haize-metala
TRONPETA

TRONPA

TRONBOIA

TUBA

Haize-metala tekladuna: Elizako ORGANOA

Perkusioa
Idiofono afinatuak

XILOFONOA (egurra) / METALOFONOA (metala)

ZELESTA (tekladuna)

TUTU KANPAIAK

Idiofono afinatugabeak

TRIANGELUA, MARAKAK, KLABEAK, GÜIROA, GONG, KRISKITINAK...

Menbranofono afinatuak

ORKESTRAKO TINBALA

Menbranofono afinatugabeak

DUNBALA, DANBORRA, DANBOLINA, PANDEROA, BONGOAK, KONGAK...

2016/11/11

Ikonografia musikala


Hona hemen Interneten eskura duzue informazio-iturri oso interesgarria. 16. mendetik 19.mendera arte dauden irudiak musikarekin lotuak: musika-tresnak, orkestrak, abeslariak, musika-interpretazioa... Kalitate handiko irudiak dira eta dohainik jaitsi ahal dituzue.

2016/05/12

Musika-tresnak 2.0 (Smore)

Helburua: Proiektu honetan poster multimedia bat egiten ikasiko duzue. Multimedia denez, postalean argazkiak, bideoak, estekak... agertuko dira. Horretarako, on-line aplikazio berri bat erabiliko dugu: Smore

Gaia: Munduko musika-tresnak. Aukeratu beharko duzue beste kulturako musika-tresna bat postala egin musika-tresna horretako informazioa aurkeztuz. Ez da gure orkestrako musika-tresna bat izan behar.

Smore aplikazioa erabiltzeko jarraibideak: esteka SMORE



Institutuko kontua erabili behar duzue: xxxx@laudioinstitutua.net


Ondoren, START A NEW FLYER sakatu eta START FROM BLANK lanaren osagaiak gure erara egituratzeko.




Lanaren diseinua egituratzeko, eskuineko menuan aukera anitzak dituzue.

Posterrean jar daitezkeen osagaiak:
  • TEXT: Atal baterako izenburua eta informazioa.
  • PICTURE: Argazki handi bat edo argazki bilduma.
  • EVENT: Ekitaldi baterako informazioa (lekua, data...)
  • AUDIO: entzunaldi baten esteka (URLa)
  • EMBED LINK: web orri bateko, Youtubeko edo Vimeoko estekak 
  • FORM: Google galdetegia
  • TITLE: Beste izenburu bat
  • GALLERY: Argazki bilduma izenburuekin eta informazioarekin
  • BIO: Pertsona baten datuak (helbidea, profilak...)
  • VIDEO: Youtube edo Vimeoko bideoak 
  • BUTTON: Botoi interaktiboa (izena eta esteka batera)

Diseinua aldatzeko, osagaiak mugikorrak dira. Klikatu horren gainean eta mugitu.
Informazioa automatikoki gordetzen da!

Lanaren atalak:

- Musika-tresnaren izena
- Herrialdea 
- Sailkapen orokorra
- Historia
- Ezaugarriak
- Argazkiak (3 gutxienez)
- Bideoak (2 gutxienez)

Eredua

Bidaltzeko prozedura: Kopiatu goiko URLa eta bidali nire posta helbidera.

Ebaluazio irizpideak

- Musika-tresnari buruzko informazioa egokia eta zuzena da.
- Ortografia zuzena da.
- Diseinu landua eta mota anitzeko materialak aurkezten ditu.
- Izena, abizena eta taldea idatzita dago.


2013/03/21

Musika-tresnen sailkapena


Orkestra, musika-tresnak eta tresna bakoitzeko soinua



Musika-tresnari buruzko Kontzeptuzko Mapa (Mª Jesús Camino)




Zenbat dakizu orkestrako musika-tresnei buruz? Anima zaitez hurrengo test interaktiboa egitera. 



Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren web orrian hainbat jolas-interaktiboak topatuko dituzu. Oso interesgarriak dira!


Juega con la Orquesta y sus instrumentos
http://www.euskadikoorkestra.es/es/aula_haur_txokoa.asp

Musika-tresnei buruzko gurutzegramak (Mª Jesús Camino)