Giza-ahotsa
Ahotsa da daukagun musika tresnarik garrantzitsuena, berarekin jaio garelako eta, askotan, guretzat ezezagunena da. Ezagutza faltagatik edo gure gizartean dauden ohiturengatik, oso "gaizki tratatzen dugu" gure ahotsa. Eta are okerrago, ez gara konturatzen erabilera desegoki batek sekuelak edo kalteak eragin ditzakeela berarengan betiko.
Ahotsa haize instrumentu bat da. Oso tresna berezia da, ez baitaude bi berdinak; izan ere, gutako bakoitzak ahots tinbre indibiduala dugu, errepikaezina. Inoiz galdetu al diozu zeure buruari zergatik den horrela? Non eta nola sortzen da gure ahotsa? Nola erabili eta zaindu dezakegu hobeto? Nola erabiltzen dute euren ahotsa kantariek? Zenbat ahots-mota daude? Mutila bazara, zer gertatuko zaio zure ahotsari nerabezaroan? Galdera interesgarri askori erantzungo diegu unitate honetan.
Unitatearen eskema:
A) Giza-ahotsaren sistema
Hasiko gara ahotsaren anatomia eta fisiologia ezagutzen. Nolakoa den gure musika-tresna jakinda, ziur aski hobeto erabiliko dugu.
Hasiko gara ahotsaren anatomia eta fisiologia ezagutzen. Nolakoa den gure musika-tresna jakinda, ziur aski hobeto erabiliko dugu.
Ahotsaren sorkuntzan hiru aparatuk batera parte hartzen dute:
1. Arnas-aparatua: Airea emateko gure musika-tresnari. Diafragma, birikak eta trakea atalik inportanteenak dira.
1. Arnas-aparatua: Airea emateko gure musika-tresnari. Diafragma, birikak eta trakea atalik inportanteenak dira.
2. Fonazio-aparatua: Ahotsa sortzeko. Horretarako, laringea, glotisa eta ahots-kordak dira gure baliabideak.
Bideo-bitxikeria: Giza-ahotsa eskanerrean
3. Erresonazio aparatua: Ahotsa kanpoan entzuteko eta hobeto zabaltzeko dauden atalak dira, hau da, ERRESONATZAILEAK gure bozgorailu naturalak dira. Garezur eta aurpegiko sinuak, sudurra, ahoa, faringea eta toraxa.
B) Zelan sortzen da ahotsa?
Fonazioa: giza-ahotsa laringean sortzen da, atal oso zehatz batean, glotisean. Biriketatik arnasketarekin batera irteten den airea (arnasbeheran), glotisean zehar pasatzen da eta ahots-kordak bibrarazten ditu.
Ahots-kordak bi menbrana oso delikatuak dira. Erlaxatuta daudenean (ezkerreko irudian), irekita daude eta airea, jakiak, edariak... pasatu ahal dira. Ixten direnean (eskuineko irudia), aireak ateratzeko bidean ahots-korden oztopoa topatzen du eta, ondorioz, korda horiek bibrarazten ditu giza-ahotsa sortzen. Mugimendu hori automatikoa da, ezin dugu kontrolatu.
Erresonazioa: Ahotsaren uhina bururaino heltzen denean, garezurran dauden hutsuneetan (ahoa, sudurra, sinuak...) sartzen da. Prozesu horrek uhina handitzen eta modifikatzen du eta guk kontrolatu ahal dugu kantu-teknika ikasten. Horri esker, gure ahotsaren bolumena eta tinbrearen ezaugarriak alda ditzakegu. Aldaketa horri ahotsaren "kokapena" edo inpostazioa deitzen diogu eta edoizein estiloko abeslariek zein aktoreek ikasten dute.
Giza-ahotsaren funtzionamendua (BIDEOA)
(National Geographic: "Giza makina sinesgaitza" dokumentala 19:00-27:00)
Hitz egiten edo abesten dugunean gure ahost-aparatuaren erabilera guztiz desberdina da.
Ahots mintzatua:
- Aire kopuru gutxiago (goiko arnasketa) behar dugu eta arnasketa automatikoa da.
- Erresonazio-aparatua soilik erabiltzen da ahotsa inpostatzeko beharra dagoenenan (aktoreak, hizlariak...)
Ahots abestua:
- Aire kopuru handiagoa (arnasketa saihets-diafragmatikoa) behar dugu eta arnasketa bideratua da ahotsaren uhinari proiekzioa eta bolumena emateko.
- Erresonazio-aparatua guztiz erabiltzen da ahotsa kokatzeko, bokalak ondo emititzeko eta ahotsaren bolumena handitzeko (abeslari lirikoak, edozein estiloko abeslariak...)
D) Abesteko arnasketa motak
Goikoa: Birikien goikaldetik soilik betetzen dugu. Ez da egokia kanturako, gorputza blokeatzen dugulako eta hartzen dugun aire kopurua ez da nahikoa ondo abesteko. Era natural batean erabiltzen dugu bizirauteko eta ahots mintzatuan.
Saihets-diafragmatikoa:
- Kanturako arnasketarik egokiena da.
- Birikiak osorik betetzen ditugu. Horren ondorioz, diafragma jaisten da eta saihetsak zabaltzen dira.
- Ikasi behar dugu zelan kontrolatzen diafragmaren indarra gure ahotsaren emisioa ona izateko (airea jarraian bota, indar berarekin denbora osoan...)
Arnasketa diafragmatikoa
Arnasketa on baten garrantzia
E) Giza-ahots abestuen sailkapena
Modu erraz batean existitzen diren ahots-motak sailkatzeko, hiru kontzeptu kontuan hartu behar ditugu:
- Generoa: Emakumea edo gizona. Umeak (neskak zein mutilak) beste talde batean sartzen ditugu.
- Tonua: Garaia, ertaina edo baxua.
- Tinbrea: Lirikoa, dramatikoa, metalikoa, distiratsua, iluna...
Emakumezkoen ahotsak
Garaia: Sopranoa (Diana Damrau)
Ertaina: Mezzosopranoa (Cecilia Bartoli)
Baxua: Kontraltoa edo Altoa
Gizonezkoen ahotsak
Garaia: Tenorea (Luciano Pavarotti)
Ertaina: Baritonoa (Dietrich Fischer-Dieskau)
Baxua: Baxua (Kurt Moll)
Umeen ahotsa: Ahots "zuria"
Nerabezarora heldu arte, mutilen eta nesken ahotsak oso antzekoak dira, orokorrean nahiko garaiak. Horregatik, ez dira banatzen generoaren arabera eta guztiak "zuria" izenarekin sailkatzen ditugu. Ahots-mota honetako taldeak "eskolania" du izena.
Kotratenore ahotsa gizon-ahots mota da eta haien ahots mintzatua tenor edo baritono batena da. Teknika zehatza ikasi ondoren kontralto ahotsa sor dezake.
Barroko musika-garaiaren kantak abesten dituzte, batez ere.
Barroko musika-garaiaren kantak abesten dituzte, batez ere.
Kontratenorea (Philippe Jarousky) eta Kontralto (Natalie Stutzmann)
Carlos Mena (Gasteiz, 1971-) eta Iñaki Alberdi (eskusoinua)
BITXIKERIAK: Munduko ahotsarik garaiena eta baxuena
Blob opera esperimentua
Ahots-kopuruaren arabera:
- Talde txikia: Bikote, hirukote, laukote, bostkote...
- Ganbara taldea: 10-20 abeslari
- Abesbatza/Korua: 21-60 abeslari
- Orfeoia: 60-80 ahots inguru
Ahots-motaren arabera
a) Mistoa: Emakumeak (Soprano eta Alto) + Gizonak (Tenorea eta Baxua)
b) Ahots grabeen taldea: Gizonak
c) Ahots zurien taldea: Emakumeak edo Umeak
G) Ahotsaren aldaketa nerabezaroan
Nerabezaroan aldaketa hormonalak direla eta, daukaten eragina ahotsan ere nabaritzen da. Mutiletan azkoz gehiago neskeetan baino:
H) Ahots osasuntsua edukitzeko aholkuak
1.- Ez egin garrazi. Ahots-kordeetan gaixotasunak ekiditeko (noduloak, polipoak...)
2.- Saia zaitez beti sudurretik airea hartzen. Horrela, berotzen eta garbitzen da eta ez die hainbeste kalte egiten ahots-kordeei.
3.- Katarroarekin zaudenean, ez fortzatu ahotsa. Ahots-kordak minduta daude eta ez dugu kalde hori handitu behar. Ahots barik bazaude, erabateko isiltasuna eta edan likidoak.
F) Ahots-eraketak / taldeak
Ahots-kopuruaren arabera:
- Talde txikia: Bikote, hirukote, laukote, bostkote...
- Ganbara taldea: 10-20 abeslari
- Abesbatza/Korua: 21-60 abeslari
Ahots-motaren arabera
a) Mistoa: Emakumeak (Soprano eta Alto) + Gizonak (Tenorea eta Baxua)
b) Ahots grabeen taldea: Gizonak
c) Ahots zurien taldea: Emakumeak edo Umeak
G) Ahotsaren aldaketa nerabezaroan
Nerabezaroan aldaketa hormonalak direla eta, daukaten eragina ahotsan ere nabaritzen da. Mutiletan azkoz gehiago neskeetan baino:
- Laringearen gorgoila hazten da eta ahots-kordak luzatzen eta loditzen dira.
- Ahotsaren tonua 8duna jaisten da orokorrean. Gerta daiteke mutil batzuei beste batzuei baino gehiago jaisten zaiola ahotsa. Horregatik, tenoreak, baritonoak edo baxuak izango ditugu.
Neskeetan aldaketa horiek "ahulegiak" izango dira. Horregatik, emakumezkoen ahots-moten artean desberdintasunak ez dira hain nabariak (soprano eta mezzosoprano) gizonezkoetan bezala. Egia esan, benetazko kontralto oso gutxi daude.
H) Ahots osasuntsua edukitzeko aholkuak
1.- Ez egin garrazi. Ahots-kordeetan gaixotasunak ekiditeko (noduloak, polipoak...)
2.- Saia zaitez beti sudurretik airea hartzen. Horrela, berotzen eta garbitzen da eta ez die hainbeste kalte egiten ahots-kordeei.
3.- Katarroarekin zaudenean, ez fortzatu ahotsa. Ahots-kordak minduta daude eta ez dugu kalde hori handitu behar. Ahots barik bazaude, erabateko isiltasuna eta edan likidoak.
Gogoratu gure ahotsa betiko daukagun bakarra dela, etengabe erabiltzen dugula eta bizitza osoan osasuntsu iraundu behar zaigula. Zelan izango zen zuen bizitza ahots barik? Zaindu ezazue!!
SAKONTZEKO MATERIALAK:
http://grups.blanquerna.url.edu/m26/veu/
http://www.edu365.cat/eso/muds/musica/veu/index.htm
SAKONTZEKO MATERIALAK:
http://grups.blanquerna.url.edu/m26/veu/
http://www.edu365.cat/eso/muds/musica/veu/index.htm