}

2016/03/22

Nire etxeko soinu-paisaia

    Gure musika ikasturtean soinuari buruzko edukiak lantzen hasi garenez, gure lehenengo proiektua gai honi buruzkoa izango da. Eduki horien artean gai oso garrantzitsu bat jorratu dugu, kutsadura akustikoa. 
    
Poster multimedia bat sortuko duzue zuen etxeko soinu-giroa edo "paisaia" nolakoa den deskribatzeko. Ondoren, aztertuko duzue ea etxean kutsadura akustikoa jasaten duzuen ala ez eta zein proposamenak plazaratuko zenituzkete arazo hori murrizteko edo konpontzeko. 

Proiektuko jarraibideak:

1. Zer egin behar da? Idatzi 10 lerroko idazlana musika-txostenean dagoen gunean. Zaindu hiztegia eta ortografia, emaitzan kontuan hartuko ditudalako.

2. Idazlanean zer idatzi?
Deskribatu zeintzuk diren etxe barruan eta etxetik kanpo entzuten dituzun soinuak edo zaratak. Informazio horrekin ahalik eta idazketa zehatzena egingo duzue, eta inguruan dituzuen ohiko soinuak deskribatu beharko dituzue. Soinu horietako asko arazorik gabe deskriba ditzakezue, baina gomendatzen dizuet denbora eman dezazuela entzuten, leihora, balkoira edo kalera irten zaitezten eta zuen inguruaren soinua entzun dezazuen, sukaldean eseri pixka bat bazkaltzeko edo afaltzeko orduan, eguneroko bizitzako soinu guztiak arretaz entzuteko, entzun nola aldatzen diren soinuak egunaren eta asteko egunaren arabera, etab. 
Aztertu eguneko momentu desberdinetan: goizez, arratsaldez eta gauez, lanegunetan eta asteburuetan. Amaitzeko, baloratu ea zure eguneroko bizitzan kutsadura akustikoa sortzen edo jasaten duzun eta konponbideak proposatu.

Poster multimedia egiteko jarraibideak: CANVA aplikazioa

Online aplikazio honen bidez poster bat sortuko duzue hurrengo osagaiekin:
- Zuzandutako idazlana
- Material multimedia: kutsadura akustikoarekin lotutako bideo bat, prentsako artikulu bat eta soinuarekin lotutako argazki bat. Material guztiek soinuaren gaiarekin lotuta egon behar dira.
 
Hona hemen aplikazioan sartzeko esteka: CANVA

CANVA aplikazioa erabiltzeko eta lana bidaltzeko jarraibideak: Canva tutoriala 

Animo artistak!




2016/03/21

Emaze

Emaze on-line aurkezpenak sortzeko aplikazio bat da, PowerPoint modukoak. 
Web orrian sartzeko esteka: Emaze 
Lanak sortzeko eta gordetzeko kontu bat edo profila sortu beharko duzue. Institutuko Google kontua erabili.

Emaze aplikazioaren azalpena:

1. Emaze web orriaren hasierako pantaila eta erregistratzeko prozedura:







2. Behin profila/kontua sortua CREATE sakatu:


3. Aurkezpen berri bat sortzeko, beste bi aukera dituzue:
a) Choose a template: Plantilla bat aukeratualdez aurretik diseinatua eta gaika sailkatuta (All categories). Aukeratu bat eta CHOOSE sakatu. Plantilla horietan osagai guztiak aldagaiak dira (kendu, mugitu, aldatu...).
b) Blank emaze: Diapositiba huts batean osagaiak banan-banan sartu
Aukeratu nahi duzuen prozedura.


Aplikazioaren MENUAn aukera lagungarriak:
1. Aa (Text): Izenburuak, testuak... gehitzeko.
2. Image: Irudiak txertatzeko (ordenagailutik edo Internetetik)
3. Media: Bideoak txertatzeko.
4. Save: Lanan egindako aldaketak gordetzeko.
5. Share: Lana partekatzeko.
6. Play: Lan osoa ikusteko.


Lanaren jarraibideak

1. Azala: NIRE FAMILIAKO MUSIKA (Zuen izen/abizenak eta gelako taldea).

2. Familiakide bakoitzeko diapositiba bat ondorengo datuekin:  
Familiakidea zein den: aita, ama, neba-arrebak, aitite-amonak... eta ZUK ere bai
Musika-taldearen edo abeslariaren izena
Informazioa
Argazkia
Bideoa

3. Diseinuaren aldetik askatasun osoa duzue


Irudiak eta bideoak txertatzeko prozedura bera egin beharko duzue:

Entregatzeko prozedura: 
- Sakatu SHARE
- Idatzi nire posta elektronikoa: leiregonz@laudioinstitutua.net
- Sakatu SEND





2016/03/07

Emakumeak musikan

Martxoaren 8a ospatzeko, 2.DBHko talde batzuek (2.B, 2.D eta 2.F) erakusketa oso interesgarria prestatu zuten: 

Emakumeak musikan historian zehar 

Erakusketan ikusi eta ezagutu ahalko dituzue Historiaurretik gaur egun arte bizi izan diren hainbat emakume musikagile. Musika liburuek gehienetan ez dituzte aipatzen, arte horren protagonista "isilak" izan dira. Artista oso garrantzitsuak izan dira eta musikaren garapenerako, ezinbestekoak: abeslariak, konposagileak, tresna-joleak... 
Gaur egun ere, emakumeak funtsezkoak dira soinudun arterako baina ez daude guztiz agerian. Musika-estilo guztietan ikusi ahal ditugu (klasikoan, zinerako musikan, gaurko estiloetan...) eta jarduera anitzetan: abesten, konposatzen, musika ekoizten, jotzen, zuzentzen, irakasten...