}

2017/10/25

Konposagileen bila...

1. "Musikagilea bilatzen da" kartelak

- Musikagilearen argazkia izango duzuen datu bakarra da.

- Interneten bilatu nori dagokio argazkia (Laguntza: "Google Irudietan" hurrengo formulak erabili: compositor de música clásica, compositores españoles, compositores del Barroco, mujeresc ompositoras, compositoras del Renacimiento...) hitz bakar batekin guztiak ezingo dituzue topatu.

2. Musikagilearen fitxa egin

Konposagile bakoitzaren fitxa osatu beharko da hurrengo datuak jasoz:
- Jaiotze eta hiltze datak.
- Jaioterria.
- Zein herrialdetan bizi izan zen edo lanbidea garatu zuen.
- Musika-estilo nagusia: ahozkoa, polifonia, sinfonikoa, pianorako...
- Bizitzaren edo lanaren datu apagarriren bat.
- Youtuben bilatu musika-lan baten bideoa edo SoundCloud-en audio fitxategia.

3. CHECKTHIS orria eta QR kodigoa sortu

- Sortu Checkthis-en orri bat aurreko datuekin (informazioa eta bideoa/audioa) 
- Checkthis orri bakoitzeko QR kodigoa sortuko duzue UNITAG aplikazioa erabiliz.
- QR kodigoa inprimatuko duzue eta konposagilearen izen-deiturak idatziko duzue.

4. Konposagileen denbora-lerroa sortu

Ikastetxean denbora-lerro erraldoia sortuko dugu. Han musikagileen kartelak QR kodigoarekin eskeigiko dira. 

Timeline (Dohainik)

Tiki-toki (3Dko itxura) (Erregistroa behar du)

2017/09/20

Photopeach

Photopeach web-orria: Photopeach

Erregistratu beharko duzue: "Sign up for free"

Menua: 
  • HOME eta MY SHOWS (zuek egindako aurkezpenak)
  • EXPLORE (besteek egindakoak)
  • CREATORS (beste egileak)
  • Aurkezpen berria sortzeko sakatu "Upload photos"
  • Behin argazkiak igota, sakatu NEXT:


Ondoren idatzi IZENBURUA eta aukeratu BIDEOA. Aukera duzue Youtubetik igotzeko musika-lanaren bideoa (gogoratu aukeratu duzuena)
 


Emaitza ikusi ahalko duzue eta gainetik sagua pasatzean partekatzeko aukerak agertuko zaizkizue. Partekatu nire posta elektrinkora bidaliz.


2017/09/14

Irudiak musikatzen. Musika irudikatzen

Aurtengo lehenengo proiektuan helburua da irudimen musikala eta artisikoa garatzea, bi mundu horiek elkartuz. Lanak bi atal ditu:
1. Musikak bilatu mota anitzeko irudiek sortatazten zaizkizuen ideiak, oroimenak, ideiak... irudikatzeko.
2. Irudiak bilatu musika zehatz batek sortatazten zaizkizuen ideiak, oroimenak, ideiak... irudikatzeko.

Lana egiteko jarraibideak:
1. ATALA
a) Ikusi hurrengo 6 irudiak eta Youtuben bilatu irudi bakoitzeko zure ustez musika aproposa irudi hori irudikatzeko. Musikaren hautaketa guztiz askea da, baina zaindu generoak eta irudiak daukaten harremana egokia izan behar dela.
IRUDIAK: Irudi1, Irudi2, Irudi3, Irudi4, Irudi5 e Irudi6

b) PPT aurkezpen bat egin. Diapositiba bakoitzean (6 guztira) jarri beharko dituzue: irudia, titulua, azalpena eta musikaren bideoa. Deskribatu zer iradokitzen dizun argazkiak, izenburua jarri eta arrazoitu zergatik aukeratu duzun musika hori.


c) Bidali PPT aurkezpena posta elektornikoz: leiregonz@laudioinstitutua.net
OHARRA: Zuen izena, abizena eta taldea adierazi bai fitxategian bai aurkezpenaren 1. diapositiban.

2. ATALA:

Lanaren bigarren atalean 10 argazki/irudi bilatu eta bildu beharko dituzue musika-lan bat irudikatzeko. Irudiak edo argazkiak ez dira guztiaz derrigorrez musikalak izan behar, zuei musikak iradokitzen zaizuenarekin bat etorri behar dira.

Bi konposizio dituzue aukeratzeko. Entzun biak eta aukeratu bat: 


Claude Debussy "Arabesque 1.zb"


Igor Stravisnky: "Rite of Spring"


Irudi bilaketa zuei errazteko hurrengo web-orrietan irudi interesgarriak topa ditzakezue: Ilustradores, tableros de ilustraciones en Pinterest, Pinzellades al monAnna Llenas, Valentín Gubianas, Francesca Quatraro, Christian Inaraja, Juan Caminador, Cuaderno de retazos eta lotura gehiago ondorengo blogean Educació i les TIC.

Ondoren, PHOTOPEACH aplikazioa erabiliz, musika eta irudiak nahastuko dituzue, aurkezpena sortzeko. 10 irudiak igoko dituzue, ondoren musikaren bideoa txertatu eta azkenik izenburua jarri. Aplikazioak idatzizko oharrak onartzen ditu, beraz, komentatu irudia edo historia bat sor dezakezue.... Behin amaituta, aplikaziotik bidali lanaren helbidea nire posta elektronikora: leiregonz@laudioinstitutua.net

PHOTOPEACH erabiltzeko laguntza

2017/02/21

Musika eta teknologia berriak

Musika-tresna elektronikoak

Theremin (1919)

Maternot Uhinak (1928)

Gitarra elektrikoa (1935)

Laser harpa (1981)

Reactable (2003)

Aplikazioak musika sortzeko


App Android Sistemarako
MusicMaker Jam
Edijing
Groovemixer
Instrumental Rap Beats







2017/01/16

Garaikideko entzunaldiak

I. Iraganekin puskaketa

InpresionismoaClaude Debussy: “Fauno baten biaoaren preludioa” (Poema sinfonikoa, 1894)

Maurice Ravel: “Bolero”

Erik Satie: “Gnosienne”

Atonalismoa eta Dodecafonismoa: Arnold Schoeberg. "Pierrot Lunaire: Nacht"



Neoklasizismoa: Stravinsky "Pulcinella"


"Udaberriaren Sagaratzea" (1913)



Beste abangoardiak
Futurismoa: Luigi Russolo: "La Pioggia" (soprano, piano eta intonarumori)



Nazionalismoa: Manuel de Falla: "El amor brujo" (1915)



Isaac Albéniz: "Triana" (Suite Iberia)


II. Esperimentazioa: 1945tik aurrera

Musika "Zehatza": Pierre Schaeffer & Pierre Henry: Orphée 53 (1953)



Musika Elektronikoa: K. Stockhausen: "Nerabeen kantua"



Serialismo Integrala: P. Boulez: "Incises" (1993)



Ausazko musika: John Cage: 4'33"



Minimalismoa: Philip Glass: "Morning Passages"



51eko Belaunaldia: Carmelo Bernaola: "Heterofonías" (1967)



III. Jarraipena: Erromantizismo Berria


Garaikideko Musika

MuseScore



MuseScore partiturak editatzeko eta partekatzeko programa bat da. Dohainik deskargatu eta instalatu ahal dugu ordenagailuan. Sarrera honetan pausoz-pauso azaltzen zelan egiten partitura sinple bat.

1. Partitura diseinatu

Laguntzaile baten bidez partituraren ezaugarriak zehaztuko ditugu: Archivo/Nuevo. Izenburua eta konposagilea.


Partituraren egitura: pentagrama bakarrekoa, bikotea, taldeak... nahi ditugun ikurrekin eta musika-tresnekin.


Armadura: kantaren alterazio propioak (pentagramaren hasieran kokatzen direnak)


Konpas-neurria eta kopurua: goiko atalean diseinatu ahal dugu gure konpas-neurria (pultsu kopurua eta erreferentziazko irudia) eta behekoan kantaren konpas-kopurua.


2. Musika idatzi

N itxurazko aukera sakatu behar dugu notak sartu ahal izateko. Bi sistema daude: bata, goian agertzen diren irudiak aukeratuz eta pentagraman kokatuz. Bestea, arinagoa da. Horretarako zenbaki-tekladua erabiltzen da. Irudi bakoitzak bere zenbakia dauka. Sagua kokatu behar dugu pentagraman nahi dugun notaren altueran eta dagokion zenbakia sakatu. Automatikoki nota idatziko da. 


Akordeak idazteko, lehenengo notaren gainean edo azpian prozedura bera errepikatu behar dugu. 


Edozein momentutan entzun ahal dugu egindako lana.


Lana gordetzeko: Archivo / Guardar como. MuseScore formatuan edo PDF formatuan errezago inprimatzeko edo partekatzeko.



2017/01/07

Musika-tresnen entzunaldiak

Hari igurtziak
Biolina eta Biola

Biolontxelo

Kontrabaxua

Hari pultsatuak
LAUTEA

GITARRA

HARPA

Hari tekladunak
Hari kolpatua: PIANO

Hari zimikatua: KLABEZINA

Haize-zura
PICCOLOA

ZEHARKAKO TXIRULA

TXIRULA ZUZENA

OBOEA

KLARINETEA

FAGOT

SAXOFOIA

Haize-metala
TRONPETA

TRONPA

TRONBOIA

TUBA

Haize-metala tekladuna: Elizako ORGANOA

Perkusioa
Idiofono afinatuak

XILOFONOA (egurra) / METALOFONOA (metala)

ZELESTA (tekladuna)

TUTU KANPAIAK

Idiofono afinatugabeak

TRIANGELUA, MARAKAK, KLABEAK, GÜIROA, GONG, KRISKITINAK...

Menbranofono afinatuak

ORKESTRAKO TINBALA

Menbranofono afinatugabeak

DUNBALA, DANBORRA, DANBOLINA, PANDEROA, BONGOAK, KONGAK...