}

2017/09/20

Photopeach

Photopeach web-orria: Photopeach

Erregistratu beharko duzue: "Sign up for free"

Menua: 
  • HOME eta MY SHOWS (zuek egindako aurkezpenak)
  • EXPLORE (besteek egindakoak)
  • CREATORS (beste egileak)
  • Aurkezpen berria sortzeko sakatu "Upload photos"
  • Behin argazkiak igota, sakatu NEXT:


Ondoren idatzi IZENBURUA eta aukeratu BIDEOA. Aukera duzue Youtubetik igotzeko musika-lanaren bideoa (gogoratu aukeratu duzuena)
 


Emaitza ikusi ahalko duzue eta gainetik sagua pasatzean partekatzeko aukerak agertuko zaizkizue. Partekatu nire posta elektrinkora bidaliz.


2017/09/14

Irudiak musikatzen. Musika irudikatzen

Aurtengo lehenengo proiektuan helburua da irudimen musikala eta artisikoa garatzea, bi mundu horiek elkartuz. Lanak bi atal ditu:
1. Musikak bilatu mota anitzeko irudiek sortatazten zaizkizuen ideiak, oroimenak, ideiak... irudikatzeko.
2. Irudiak bilatu musika zehatz batek sortatazten zaizkizuen ideiak, oroimenak, ideiak... irudikatzeko.

Lana egiteko jarraibideak:
1. ATALA
a) Ikusi hurrengo 6 irudiak eta Youtuben bilatu irudi bakoitzeko zure ustez musika aproposa irudi hori irudikatzeko. Musikaren hautaketa guztiz askea da, baina zaindu generoak eta irudiak daukaten harremana egokia izan behar dela.
IRUDIAK: Irudi1, Irudi2, Irudi3, Irudi4, Irudi5 e Irudi6

b) PPT aurkezpen bat egin. Diapositiba bakoitzean (6 guztira) jarri beharko dituzue: irudia, titulua, azalpena eta musikaren bideoa. Deskribatu zer iradokitzen dizun argazkiak, izenburua jarri eta arrazoitu zergatik aukeratu duzun musika hori.


c) Bidali PPT aurkezpena posta elektornikoz: leiregonz@laudioinstitutua.net
OHARRA: Zuen izena, abizena eta taldea adierazi bai fitxategian bai aurkezpenaren 1. diapositiban.

2. ATALA:

Lanaren bigarren atalean 10 argazki/irudi bilatu eta bildu beharko dituzue musika-lan bat irudikatzeko. Irudiak edo argazkiak ez dira guztiaz derrigorrez musikalak izan behar, zuei musikak iradokitzen zaizuenarekin bat etorri behar dira.

Bi konposizio dituzue aukeratzeko. Entzun biak eta aukeratu bat: 


Claude Debussy "Arabesque 1.zb"


Igor Stravisnky: "Rite of Spring"


Irudi bilaketa zuei errazteko hurrengo web-orrietan irudi interesgarriak topa ditzakezue: Ilustradores, tableros de ilustraciones en Pinterest, Pinzellades al monAnna Llenas, Valentín Gubianas, Francesca Quatraro, Christian Inaraja, Juan Caminador, Cuaderno de retazos eta lotura gehiago ondorengo blogean Educació i les TIC.

Ondoren, PHOTOPEACH aplikazioa erabiliz, musika eta irudiak nahastuko dituzue, aurkezpena sortzeko. 10 irudiak igoko dituzue, ondoren musikaren bideoa txertatu eta azkenik izenburua jarri. Aplikazioak idatzizko oharrak onartzen ditu, beraz, komentatu irudia edo historia bat sor dezakezue.... Behin amaituta, aplikaziotik bidali lanaren helbidea nire posta elektronikora: leiregonz@laudioinstitutua.net

PHOTOPEACH erabiltzeko laguntza