}

2018/10/25

Nire jolas-musikala: Incredibox

Proiektu honetan DJ-ak izango zarete eta musika kanta bat “konposatu” beharko duzue. Horretarako Incredibox online aplikazioa-jolasa erabiliko duzue.

App horri esker, rap edo hip-hop estiloetako kantak sortu ahalko dituzue agertzen diren osagai desberdinak konbinatuz, gehituz, kenduz... “Jolasten” zareten bitartean grabatu ahal duzue eta lagunekin partekatu edo deskargatu.
Dohainik da eta ez duzue erregistratu behar.

Aplikazioan sartzeko sakatu hemen: Incredibox


  • Sartu: TRY WEB VERSION

  • 8 ikono dituzue: GOIKO LAURAK erabilgarri daude, behekoak, aldiz, blokeatuta. Sartu goiko lauetan ikusteko eta entzuteko nolakoak diren.
  • Ondoren AUKERATU BAT eta sakatu PLAY ikonoan.
  • Musika-lana sortzeko PANTAILA agertuko da. 
  • Panpin bat agertzen da eta behekaldean, erabili ahal dituzuen osagaiak musika lana egiteko. Esploratu guztiak geroago aukeratzeko gustuko dituzunak. 
  • Nahi duzun osagaia klikatu eta irristatu panpinaren gainean. Beste berri bat agertuko da eta errepikatu beharko duzu prozedura. Bakoitzari osagai bat gehitu behako diozu.


  • 4 motatako osagai daude (ikonoak aldatzen dira bertsioaren arabera)
  1. Oinarri erritmikoak (Beat-box)
  2. Ahots/soinu efektuak (txistuak, esaldiak, zaratak...)
  3. Doinuak
  4. Koruak
  • Osagaia/k kentzeko: sakatu X.
  • Osagaia isiltzeko: sakatu bozgorailuan.

  • Behin osagaiak ezagututa, planifikatu beharko duzu musika-lanaren egitura edo estruktura.
  • Kontuan izan osagai bakoitzak 8 PULTSU (kolpe) irauten ditu, hori SERIE bat da. Osagai berri bat entzungo da aurrekoaren 8 pultsuak amaitu ostean eta gauza bera berri bat gehitzen duzun bakoitzean.
  • Planifikatzeko atalak:
  1. Zelan hasi eta amaitu kanta.
  2. Zer gehituko serie bakoitzean.
  3. Zer kendu osagai berri bat sartzeko. 
  • Oso lagungarria da paperean idaztea kantaren egitura. Hori da kantaren "ESKALETA" da eta horrek kantari koherentzia eta ordena emango dio. Horretarako, osagaiaren ikonoa kopiatu eta idatzi zenbat serietan (8 pultsuko multzoa) entzungo da. Adibidez:
    1.osagaia: 2 serie = 16 pultsu
    2. osagaia: serie 1 = 8 pultsu
    3. osagaia: 2 serie = 16 pultsu
  • Kantaren iraupena 1:30etik 2:00 minututara izan beharko da.
  • Egitura entsaiatu ondoren kanta GRABATU beharko duzu. Horretarako sakatu HIRU LERROKO goiko ikonoan:

  • Ondoren, REC botoian

  • Grabazioa gelditzeko zirkulu gorria sakatu

  • Automatikoki hurrengo leihoa zabalduko da: SAVE aukeratu
  • Hurrengo datuak idatzi: 
  1. Your DJ name: DJ+ZURE IZENA ETA ABIZENA (Adibidez: DJleiregonzalez). Bestela ez dut jakingo norena den kanta.
  2. Your mix title: Nahi baduzue, izenburua jarri kantari.
  3. Dedicated to: Nahi baduzue, dedikatu nahi duzun bati.
  • Kanta gordeko da eta orain PARTEKATU duzu nirekin. Sakatu SHARE
  • MAILez bidaliko didazue
  • Idatzi nire posta elektronikoa @ ikonoaren ondoan eta ondoren tik ikonoarena.



2018/06/18

Smore

Smore aplikazioan sartu: SMORE

Erregistratzeko: SIGN UP / Continue with Google

Institutuko GOOGLE kontua erabili behar duzue: xxxx@laudioinstitutua.net


START A NEW FLYER / START FROM BLANK lanaren osagaiak gure erara egituratzeko.

Lanaren DISEINUA egituratzeko (letra mota, koloreak...), eskuineko menuan aukera anitzak dituzue.

Posterrean jar daitezkeen OSAGAIAK:
  • TEXT: Atal baterako izenburua eta informazioa.
  • PICTURE: Argazki handi bat edo argazki bilduma. Aldez aurretik irudiak deskargatu beharko dituzue
  • EVENT: Ekitaldi baterako informazioa (lekua, data...)
  • AUDIO: entzunaldi baten esteka (URLa)
  • EMBED LINK: web orri bateko, Youtubeko edo Vimeoko estekak 
  • FORM: Google galdetegia
  • TITLE: Beste izenburu bat
  • GALLERY: Argazki bilduma izenburuekin eta informazioarekin
  • BIO: Pertsona baten datuak (helbidea, profilak...)
  • VIDEO: Youtube edo Vimeoko bideoak 
  • BUTTON: Botoi interaktiboa (izena eta esteka batera)
Diseinua aldatzeko, osagaiak mugikorrak dira. Klikatu horren gainean eta mugitu.
Informazioa automatikoki gordetzen da, baina lana amaitu ostean argitaratu beharko duzue (Done Publishing). 
Ondorengo aldaketak egiteko eta gordetzeko: "Edit your newsletter" eta "Publish changes"

Bidaltzeko prozedura: Kopiatu goiko URLa (https://www.smore.com....) eta bidali zuen Gmail postatik nire postara

2018/06/06

Kontzertua 2017


2017ko ekainaren 21ean: Ikasturte amaierako musika-emanaldia

DBH 1B: "Scarborough fair"


DBH 1D: "Edelweiss"


Txistu bikotea: "Txoriak txori"


DBH 1. mailako ikasleak: "We all stand together"


DBH 2B: "Mamma mia"


DBH 2D: "Chim chim cheree"


DBH 2F: "Old Hammer"


DBH 3. mailako ikasleak: "Pozik"



2018/02/26

Musika eta teknologia berriak

1. Soinu-grabazioa eta ekoizpena. Historia eta teknikak: Fonografoa, gramofonoa eta grabazio digitala

(La leyenda del pianista en el océano)


Nueva Yorkeko Metropolitan opera antzerkiaren opera abeslariak




Historian grabatutako lehenengo ahotsak


Grabazio digitala



SAKONTZEKO MATERIALAK:
Soinu grabazioaren historia (ingelesez)
1,2,3... Grabatu!! (Grabaketa prozesuaren historia. Oso interesgarria!)

Teknologia berrien eragina gure bizimoduan... MOBY taldearen bideoklipa



2. Musika-tresna elektronikoak

Theremin (1919)


Maternot uhinak (1928)


Sintetizadorea (1950-60)


Gitarra elektrikoa (1935)


Harpa laserra (1981)


Launchpad (2007) 


3. Informatika musikala



MIDI sistema

4. Musika Interneten. Musika lortzeko eta partekatzeko arauak. Egile eskubideak




Musika Creative Commons





2018/01/28

Padlet

Padlet aplikazioak poster multimedia egiteko aukera ematen digu. Horretan testuak, irudiak, bideoak... sar ditzakegu eta egituratu nahi dugun eraran.

Aplikazioan sartzeko: Padlet

1. Erregistratu


Horretarako, institutuko kontua erabiliko duzue "Registrarse con Google". Sartu zuen datuak:


2. Mahaigaina

Crear un Padlet


Agertuko zaizkizue txantiloi desberdinak; aukeratu "Muro" zuek nahi duzuen diseinua sortzeko:



Izenburua eman (Título), zuen izen eta abizena idatzi (Descripción) eta nahi baduzue aldatu diseinua (fondoa...) eta sakatu Siguiente "Start posting" agertu arte.


"Nire aste musikala" osatzeko postak

Astegun bakoitzeko BI post sortuko dituzue.

Lehenengoan hurrengo datuak agertuko dira:
1. Astegunaren izena.
2. Egun horretan duzun sentsazioa edo emozioaren izena.
3. Emozio edo sentzasio hori deskribatzen duen irudia.

Bigarren postan emozio horrekin lotutako kantaren bideoa jarriko duzue

Emaitza-eredua



3. Post berriak sortu

Sakatu +




4. Goikoaldeko menua


Gurpila: Fondoko irudia aldatzeko.
... : Menu orokorra (partekatzeko, aldatzeko...)
Argazkia: zuen profilaren ezaugarriak

5. Zelan entregatu lana

Sakatu "Compartir". Ondoren, "Compatir/Exportar..." eta aukeratu "Copiar el enlace a este padlet". Horrela, lanaren URLa (helbide digitala) kopiatzen da.

Sartu zuen institutuko posta elektronikoan eta itsatsi testuan. Bidali nire posta elektronikora.