Hitz hodei bat sortuko duzue edozein estilotako kantari ospetsuekin.
Baldintza da haien ahotsak mota berekoak izatea klasean landu dugun sailkapenaren barruan: sopranoa, mezzosopranoa, altua, tenorra, baritonoa eta baxua.
Emaitzaren adibide bat izango zen:
Jarraibideak:
Baldintza da haien ahotsak mota berekoak izatea klasean landu dugun sailkapenaren barruan: sopranoa, mezzosopranoa, altua, tenorra, baritonoa eta baxua.
Emaitzaren adibide bat izango zen:
Jarraibideak:
- Aukeratu ahots-mota bat: sopranoa, mezzosopranoa, altua, tenorra, baritonoa edo baxua.
- Bilatu interneten 20 abeslari (gutxienez, gehiago nahi badituzue, aurrera!).
- Idatzi haien abizenak edo haien izen ospetsua (adibidez, Beyonce edo Adele) Word edo GoogleDocs dokumentu batean, zerrenda bat sortzen.
- 20 abeslari horietatik gutxienez 5 izan behar dira euskaldunak.
- Gogoratu edozein estiloko abeslariak izan daitezkeela (opera, rock, pop, folk...).
Funtzionamendua oso erraza da:
a) Abeslarien abizenen zerrenda testu-koadroan kopiatzen duzue.
b) Sakatu Generate eta hitz-hodeia sortuko da.
c) Letra-mota, koloreak, antolamendua, letra-tamaina … alda ditzakezue. Izan kreatiboak!
d) Aplikazio honekin lan egiteko ez duzue erregistratu behar, baina deskargatzeko zuen posta elektronikoa beharrezkoa izango da.
Horretarako sakatu Save, idatzi izenburua (Title) (derrigorrez: zuen izena eta abizena) eta behekaldean idatzi zuen institutuko posta elektronikoa (xxxxx@laudioinstitutua.net).
e) Sakatu berriro Save eta ireki zuen posta elektronikoa. Han topatuko duzue zuen lanaren URLa aktibatzeko. Sakatu lehenengo linka.
Animo artistak!!!