Musika-tresnen gaia jorratzeko bideoklip bat sortuko duzue. Horretarako, hainbat aplikazio eskuragarri dituzue baina gaur egun erabilgarrienetariko bat CANVA izan daiteke.
Bideoaren osagaiak:
1. AZALA: Musika-tresnaren izena eta zure izen-abizena eta taldea.
2. Musika-tresnari buruzko 3 IRUDI (zaindu kalitatea)
3. Musika-tresnari buruzko BIDEO 1. Bideoan musika-tresna ikusi eta entzun behar da. 30 segunduko iraupenekoa (gehienez jota)
Youtubetik jaitsi dezakezu. Prozedura hori zelan egiten den jakiteko sartu hurrengo tutorialean: Save from net.
4. Musika-tresnaren ZURE AURKEZPENAREN BIDEOA:
Ikerketa lan egin beharko duzu eta prestatu gidoia ondoren irakurri ahal izateko.
Minutu bateko bideo batean musika-tresnaren ezaugarriak, jatorria, bitxikeriak... azaldu beharko dituzu. HORIZONTALEAN grabatu, mesedez!
Osagai guztiak prest dituzunean, CANVA aplikazioaren bidez muntaia egingo duzu.
Bideo osoaren iraupena: 2 minutu
Entregatzeko prozedura: DRIVEZ
Ebaluazio-irizpideak
- Eskatutako osagai guztiak erabiltzea
- Musika-tresnari buruzko aurkezpena zuzena eta era egokian aurkeztua izan (ahozkotasuna: abiadura lasaia, argia...)
- Irudien eta bideoaren zuzentasuna zaintzea
- IKT aplikazioen erabilera zuzena egitea
- Diseinua zaintzea (koloreak, testua, transizioak...)
Animo artistak!!!!