Tutorial honetan Kahoot-ak sortzen ikasiko duzue. Online aplikazio bat denez, kontua sortuko duzue Kahoot web orriko LOG IN atalean.
Zuen ikastetxeko Google kontua erabiliko duzue: xxx@laudioinstitutua.net
Kontua behin sortua has zaitezkete Kahoot-ak sortzen CREAR atalean:
Lehenik eta behin, Kahootaren ezaugarriak zehaztu beharko dituzue CONFIGURACIÓN atalean
Adibidez: "DBH3 Kantu gregoriarra" edo dagokizuen atalaren izena.
Nahi izanez gero, zein den jardueraren gaia zehaztu ahal da. Non gorde nahi duzuen ere hautatuko duzue.
OHAR GARRANTZITSUA: Konprobatu Kahoot-a publikoa dela.
Amaitzen duzuenean sakatu LISTO
Orain, galderak sortzeko momentua da. Eskuineko atalean hautatu zer galdera mota nahi duzuen:
1. Galderaren enuntziatua.
2. Galderarekin lotutako irudia (aukerakoa).
3. Zehaztapenak: erantzuteko denbora (10 segundu), puntuazioa (150 puntu) eta erantzun mota (Simple: erantzun bakarra hautatu ahal da)
4. Koloretako ikur bakoitzean erantzun posibleak idatzi, horien artean zuzena dena. Nahi (edo behar) izanez gero, erantzunari lotu irudia. Ondoren zein den erantzun zuzena markatu beharko duzue.
Prozesu berdina galdera guztietan jarratu beharko duzue. Ez ahaztu gordetzeko galdetegia!
Niri helarazteko: Sortutako Kahoot-ean partekatzeko ikonoa sakatu