}

2016/02/15

Historiaklipa

1. Proiektuaren helburuak: 
- Musikaren historiako aro baten bideoklipa sortzea da. Aurkezpenean, diapositibak eta fondoko musika automatikoki eta jarraian agertzen eta entzuten dira.
- Audacity programa ezagutzea eta erabiltzea soinu fitxategiak editatzeko.
- Internetetik material multimedia egoki bilatzea kalitatezko aurkezpena sortzeko.

2. Jarraibideak:

Proiektua bi fasetan egingo duzue:
1. atala: PowerPoint aurkezpena sortu
- Erdi Aroko musikarekin lotutako irudiak bilatu Interneten eta deskargatu: konposagileen irudiak, aro horretako musika-tresnak, musika-partiturak, ikonografia (margolanak, eskulturak...) KONTUZ: irudi guztiek musikarekiko lotura izan behar dute. 
- Bilatu kalitate handiko irudiak ondoren diapositibak proiektatzean oso pixelatuta ez agertzearren (Zelan egin?: Google / Irudiak / Tresnak / Tamaina / Handia)

- Aurkezpenaren egitura: 
1. diapositiba AZALA izango da. Aroaren izena eta zuen izen-abizena eta taldea jarri beharko dituzue.
20 diapositiba (gutxienez): irudiak / izenburuak / fondoko musika
Zaindu egituratransizio anitzak erabili, argazkien egitura...

2. atala: Soinu-banda sortu
- Bigarren fase honetan, egindako aurkezpenari soinu-banda jarriko diozue Erdi Aroko musikarekin. 
- Bilatu Interneten Erdi Aroaren HIRU kanta desberdin. Gelako txostenean aro horretako estiloak eta generoak dituzue, konposagileen eta musika-lanen izenak... langugarriak izan daitezke kantak aukeratzeko.
- Deskargatu kantak eta gorde ordenagailuan Mp3 formatuan
- Youtubetik mp3 formatuan 
musika jaisteko bi esteka

Audacity programa erabiliz hiru fitxategiekin soinu-banda sortuko duzue
Programa hori deskargatzeko eta erabiltzeko jarraibideak:
http://laudiobhimusikabloga.blogspot.com.es/2015/10/audacity.html

3. atala: Txertatu soinu-banda PowerPointeko aurkezpenean


Aurkezpenaren iraupena izan beharko da soinu-bandarena, hau da, 1:30 minutukoa. Hori egituratzeko bi gauza kontuan hartu beharko dituzue:
- Diapositiba kopurua (azala barne) 
- Zenbat denbora dagoen diapositiba pantailan
- Zenbat denbora irauten duen diapositiba aldaketak

Jarraian azalduta duzue zelan txertatzen eta egituratzen den audio bat PowerPoint programaren 2010eko bertsioan. Duzuena zaharragoa edo berriagoa bada, prozedura oso antzekoa izango da. 

a) Ireki aurkezpena eta kokatu lanaren azalean. Goiko Menuan: Txertatu-Audioa-Fitxategiko AudioaAukeratu gordeta duzuen zuen mp3 fitxategia.

     
b) Bozgoirailu baten ikonoa pantailan agertuko zaizue.

 
c) Ondoren, soinua zelan entzuten aurkezpenean egituratu beharko duzue. Horretarako, HIRU ezaugarri zehaztu beharko dituzue:
     c.1: Diapositibak automatikoki pasatzen dira. 
     c.2: Aurkezpena hasten denean musika ere automatikoki hasten da.
     c.3: Aurkezpen osoan zehar musika entzuten da.

       c.1. Menuan: Transizioa - Hurrengo diapositiba (eskuinaldean) zenbat segunduro aldatuko den aukeratu kronometroan ("Ondoren" ondoan dago). Sakatu Gorde.


     c.2 / c.3. Menuan: Animazioak - Animazio pertsonalizatua - Audio fitxategiaren ondoko gezia sakatu - Efektuen aukerak.




     Menu horretan bi gauza aukeratu behar dituzue:
           1.Hasi erreproduzitzen - Hasieratik
          2. Gelditu erreprodukzioa - Honen ondoren: Hor idatzi behar duzue zuen aurkezpenaren diapositiba-kopurua. Horrek zehazten du diapositiba guztiak pasatu arte musika ez dela geldituko. Sakatu Ados eta gero Gorde.
 

Badago!! Klikatu aurkezpena hasieratik konprobatzeko ea musika denbora osoan entzuten den, diapositibak automatikoki pasatzen diren eta aurkezpena eta musika aldi batera amaitzen diren.

LANA ENTREGATZEKO PROZEDURA

Posta elektronikoz nire helbidera
KONTUZ: FITXATEGI BIAK BIDALI
1. PowerPoint-a musikarekin
2. Audacity-n sortutako Mp3 fitxategia 

OSO GARRANTZITSUA: Fitxategi guztietan zuen izena eta abizena agertu beharko dira, bestela, EZ DUT LANA ZUZENDUKO. 
Adibidez: "Leire Aurkezpena.ppt" / "Leire Audioa.mp3"

MOS Jarduerak. Antzinaroa eta Erdi Aroa

Antzinaroko eta Erdi Aroko musikari buruzko bi abentura proposatzen dizkizuet bi aro horiek beste era batean ezagutzeko eta edukiak indartzeko.


Jarduera interaktiboak dira, beraz, ikerlari baten lana egin beharko duzue misioa betetzeko. Denboraren makina batean bidaiatzen Erdi Aroko monasterio batera heldu zara. Hango enigma argitzeko lau hitz topatu beharko dituzu monasterioko lau gunetan: Elizako gela, klaustroa eta scriptoriuma, eta kanpoko tailerra. Hitzak lortzeko aro horri buruzko galdetegi batzuei ondo erantzun beharko diezu. Gaiak Antzinaroko musika eta Kantu Gregoriarra dira.
Lau hitzak lortu ondoren, azken enigma bati erantzun zuzena eman beharko diozu. 

Behe Erdi Aroa (XI-XIV m)

Aro honetan, herrixka batera heldu zarete eta beste misio bat lortu beharko duzue gaztelu, taberna eta monasterio batean sartzen. Gaiak polifoniaren sorrera eta musika profanoa eta instrumentala izango dira.


2016/02/05

Agate Deuna 2016

Aurten animatu gara Euskal Herriko jai polit eta maitau hori berrezkuratzera. Primeran pasatu dugu eta espero dugu datorren ikasturtean irakasle eta ikasle askoz gehiago parte hartzea. Mila esker parte hartu duzuen guztiei!!



2016/01/26

Kontzertua 2016



Urtarrilaren 26an Musika ikasgaiaren 1. txandako DBHko ikasleek ikasturte amaierako kontzertuan parte hartu dute. Lauhilabete osoan zehar lan itzela egin ondoren, hona hemen emaitza... Batzuentzat esperientzia berria izan da eta ohiko urduriak "sufritu" dituzte. Dena dela, guztiek maila ona erakutsi dute eta beste ikaskideen txalo handiak jaso dituzte.

Mila esker parte hartu duzuen guztiei! 

DBH 2C: "Every breath you take" (The Police)



DBH 2E: "He's a Pirate" (Karibeko Piratak filmaren soinu-banda)



DBH 2A eta Gela Egonkorra: "Santuen Martxa" (Egile ezezaguna. Jazz)


1. Zikloko Abesbatza. "Oye" (Jim Papoulis)



DBH 3Ako ikasle-taldea. "That's all folks" (Fuzeu Bilduma)



DBH 3Cko ikasle-taldea. "Let her go" (Passenger)




2016/01/11

Musika zineman

Dokumentala: "Musika Zineman (BBC)" (V.O.S.E.)

1. Musika zelan agertzen da eszenetan?

a) Diegetikoa: soinu-iturria irudian agertzen da (musika-taldea, irratia, musika-ekipoa...) eta pertsonaiek eszena entzun dezakete.


Filma: Back to the Future (Robert Zemeckis, 1985. AEB)
Kanta: "Johny B.Goode" (Chuck Berry, 1959. Rock and Roll)

b) Inzidentala: soinu-iturria ez da agertzen (fondoan entzuten da) eta akzioan eragin narratiboa edo emozionala dauka.

ARIKETA: 
1. Entzun "Indiana Jones" doinua (leitmotiv)
2. Ikusi eszena eta aztertu zein den musikaren eta pertsonaien mugimenduaren arteko lotura. 
3. Indiana Jones-en doinua eszenan zehar entzuten da? Noiz entzuten da osorik?


Filma: Indiana Jones and the Raiders of the lost Ark (Steven Spielberg, 1981. AEB)
Musika: John Williams 

2. "Sinbolismoak" zinemako musikan

Marrazki bizidunak: Wile E. Coyote and the Road Runner (Warner Brothers, 1949)

ARIKETA: Musikak pertsonaien mugimendua, akzioa deskribatzen du? Adibideak eman.

Filma: Jaws (Steven Spielberg, 1981. AEB)
Musika: John Williams 

ARIKETA: Musika eszena osoan agertzen da? Zergatik?  Musika zein egoerari lotuta entzuten da? Nolakoa da musika (tempoa, altuera...)?

Musika-genero eta estilo desberdinetan hainbat "topiko" errepikatzen dira eta gure emozioen inpaktu zehatza dute. Topiko horiek soinuaren ezaugarriekin (parametroekin) bat datoz.

1. Erritmo/Tempoaren topikoak
  • Erritmo / tempo biziak: akziozko eszenak, gudak, mugimendu arinak (makinak...). Intentsitate gogorrarekin lotuak.
  • Erritmo / tempo geldoak: amodiozko eszenak, tristura, mugimendu geldoak. Intentsitate leunarekin lotuak.
2. Intentsitate/Bolumenaren topikoak
  • "Decrescendo": erritmo bat moteltzen denean bolumena ere jaisten da, emozioak edo bizitza-mugimenduak gelditzen ari direla adierazteko.
  • "Crescendo": emozio gero eta energetikoak adierazteko (alaitasuna, haserrea...). "Accelerando" efektuari lotuta joan daiteke.
  • Bat-bateko bolumen aldaketa: gogorretik ahulenera (edo isiltasuna) tentsio eza, tristura... Ahulenetik gogorrera izutzeko erabiltzen da.
3. Doinuaren norabidearen topikoak
  • Goranzko doinuak edo soinu garaiak: alaitasuna, pertsonaia "onak"... amodiozko eszenak edo "zerukoak". Tentsioa ere adierazi ahal dute ("Psicosis" filma). Mugimendu fisikoak ere adierazten ditu (eskailerak igo, esaterako) edo emozioen aldaketa (alai egotetik haserre egotera)
  • Beheranzko doinuak edo soinu grabeak: mugimendu fisikoa (jauziak), pertsonaia "gaiztoak", ilunak, "infernua"
  • Goranzko-beheranzko doinuak: ura, haizea... emozio aldakorrak.
4. Tinbrearen topikoak 

Denborarekin musika-tresna batzuei esanahi zehatza "esleitu" diegu:
  1. Amodiozko eszenak: harizko eta haize-zurazko tresnak
  2. Akziozko eszenak: haize-metalak eta perkusiozkoak
  3. Ametsak, oroimenak: harpa (arpegioak)
  4. Etorkizunezko filmak, fikziozkoak: elektrofonoak
  5. Filma historikoak: aro horretako tresnak
  6. Paisaia edo leku zehatzak adierazteko: kantu-estiloa edo tresna tipikoak

3. Musika zertarako? Funtzioak:

1. Funtzio espresiboa: musikak "kutsu" emozionala irudiari ematen dio... gu ikusle bezala emozio horretan sartzeko (aurreko topikoak gogoratu)

Hurrengo bideoan, musikak daukan gaitasuna sentimenduak edo ideiak deskribatzeko: 

Filma: "La leyenda del pianista en el océano" (1998)
Musika: Ennio Morricone

ARIKETA: Eszena hau berdin ulertu edo sentituko genuke musika barik egongo balitz?

    Segun eta zein musika mota jartzen diozun eszena bati, gure pertzepzioa, ulermena edo emozioa alda daitezke.

Filma: "Karibeko piratak" (2003)
Musika: Alan Silvestri

Filma: "Lehoi erregea" (1994)
Musika: Tim Rice / Elton John

Zine musikalean musikak akzioa egituratzen du eta pertsonaiak deskribatzen ditu. Genero hau 1940-1960 garaian oso ospetsua izan zen eta gaur egun ere film oso nabaria daude (Disney animaziozko filmak esaterako). Abestiak eta dantzak pelikularen ildo nagusiak dira; hurak kenduta zaila da istoria osotasunean ulertzea.

Filma: "Euripean abestuz" (Singin' in the rain, 1952)
Musika: Lennie Hayton

Filma: "La La Land"  (2016)
Musika: Justin Hurwitz

2. Funtzio narratiboa: musika informazioa gehitzen dio irudiari.
- Testuingurua emateko (lekua, aroa...)
- Gaia edo historia girotzeko (hasierako izenburuak...)
- Pertsonaiak deskribitzeko (leitmotiv)
- Akzioan parte hartu (beldurrezko pelikuletan...)
- Pelikula egituratzeko (elipsiak: eszena laburrean denbora luzeko gertakizunak laburbiltzen dira)

Testuingurua sortzeko
Filma: "Shakespeare in love" (1998)
Testuingurua: Ingalaterra, XVII. mendea
Musika: Stephen Warbeck

Hasierako izenburuak: pelikula girotzeko
Filma: "Catch me if you can" (Steven Spielberg, 2002)
Musika: John Williams

Pertsonaiak definitzeko: Leitmotiv (doinua)
          Pertsonaia agertzen denean edo pertsonaiarekin lotutako ideia identifikatzeko.

Filma: Star Wars (Darth Vader doinua)
Musika: John Williams

Sakontzeko materialak: Adibideak

"Interestelar" (Jaime Altozano)

Zinemarako musikaren musikagile aipagarriak

Ennio Morricone: "La Misión", "Cinema Paradiso"
Bernard Hermann: "Psicosis"
Hans Zimmer: "Rey León", "Gladiator"
Henri Mancini: "Pantera rosa"
James Horner: "Alien", "Avatar", "Titanic"
Thomas Newman: "Forrest Gump", "Wall-E"
Danny Elfman: "The Simpsons", Tim Burton zuzendariaren filmak
Emakume konposagileak:
Anne Dudley: "Full Monty", "American History X"
Rachel Portman: "Chocolat"
Deborah Lurie: "Charlie y la fabrica de chocolate"
Pinar Tropak: "Fortnite" bideojokoa

4. Zine soinudunaren historia

1. Zine mutua (1894-1927): irudiak (zuri/beltz) + testuak (ikusleei laguntzeko) + musika zuzenean (ez du loturarik filmarekin)

Historiaren 1. pelikula (1888)

Aktoreak: Buster Keaton. Charles Chaplin, Harold Lloyd...

Buster Keaton (AEB, 1895-1966)

2. 1920. hamarkadan: lehenego saiakerak soinua txertatzeko eta sinkronizatzeko pelikuletan. Historian lehenengo pelikula soinuduna: "The Jazz Singer" (Alan Crosland, 1927)

Al Jolson "Mammy"

3. Lehenengo zailtasunak zine soinudunari egokitzeko: Zuzendari eta aktore guztiek ez zuten berrikuntzarik onartu edo gainditu. Adibidez, Buster Keatonen karrera amaitu zen ezin zelako egokitu ahoz interpretatzera.
Charles Chaplinek filma soinudunak egin zituen baina bere interpretazioak "mutuan" izango balitz bezala izango dira. Hitz egingo duen lehenengo filma "The Great Dictator" (1940) da.

"Modern Times" (Charles Chaplin,1936)


Filme askotan lehehengo pelikula soinudunen historia kontatzen da. Horien artean, 
Singin' in the rain pelikulan (1952), fondoko historia da lehenengo pelikula soinudunek izan zituzten arazo teknikoak eta interpretatiboak: non kokatu mikrofonoak, ahotsaren jasoera, aktoreen ahozkotasuna eta emozioen adierazpena...

"Singin' in the rain" (Gene Kelly / Stanley Donen, 1952)
Musika: Lennie Hayton

5. Musika eta irudiaren arteko lotura: prozesu teknikoa

a) Soinu-banda bat zelan sortzen da?


b) Eszena baterako musika konposatzen eta sinkronizatzen

c) Euskal-Herriko soinu-banda konposagileak

Alberto Iglesias
Carmelo Bernaola
Fernando Velázquez "Lo imposible", "Patria"...
Angel Illarramendi (konposagilea): Zelan konposatu soinu-banda

6. Soinu-efektuak: "Foley artist"

GLADIATOR

STAR WARS pelikularen soinu-efektuak



7. Zelan aztertu pelikula baten musika?

Ondorengo puntuak ez dituzu orden zehatzean jarraitu behar, gida bat soilik da hasierako ideiak ateratzeko. Behin eginda, antolatu eta idatzi estiloa zainduz (Gomendioa: hasi datu orokorrak edo errepikatzen direnak kokatzen eta gero datu zehatzak, iritziak...)

1. Testuingurua
- Pelikularen izenburua, zuzendaria, urtea, herrialdea, generoa.
- Musika originala, maileguzkoa edo moldatua.
- Musikaren konposagilea/k.
- Musikagile horrek parte hartu duen beste filmak.
- Beste datu aipagarriak (gertakizunak grabazioan...)

2. Musika zelan agertzen den eszenan: diegetikoa edota inzidentala. Argudiatu.

3. Deskribatu musikaren eta istoriaren arteko lotura. Musikaren funtzioak:
- Espresiboa: eszenaren emozioan sartzen laguntzen gaitu.
- Pertsonaiaren nortasunaren deskripzioa da (leitmotiv).
- Mugimenduak edo soinuak indartzen ditu.
- Uneak edo eszenak lotzen ditu (flashback, denbora luzean gertatutako egoerak...)
- Narratiboa: testuingurua ematen dio eszenari (lekua, aroa...)
- Sinbolismoak aztertu

4. Balorazio pertsonala:
- Gustuko ditugun osagaien kalitatea baloratu.
- Eszenaren osagairik bitxienak
- Iritziek azalpena egoki ixten dute

Birpasarako eta sakontzeko materialak

Musika publizitatean

Egunero iragarki asko ikusten edo entzuten dituzu telebistan, irratian, interneten... Ia-ia guztietan musika anitzak entzun ditzakegu, nahiz eta gehienetan ez gara konturatzen. 

Pentsatu duzue zelan edo zergatik aukeratzen den musika bat eta ez beste bat produktu bat aurkezteko?
Zelan egituratzen dira musika eta irudia iragarki batean? 
Behin pentsatu duzue musika bat iragarki batean agertu izanak zer eragina daukan abesti baten ospean? Alderantzizko kasuren bat ezagutzen duzue?

Sarrera moduan, hurrengo materiala aztertuko dugu: Musika publizitatean Clase de Música 2.0 aterata. MªJesús Caminok egina)

1. Musika iragarkietan

- Spot (iragarkia) grabatu ostean musika aukeratzen eta koordinatzen da baina planifikazioa lehenago egiten du enpresak. Zaindu behar duten atala da.
- Derrigorrez ez da musika erabili behar baina %90an egiten dute. Marka batzuek "isiltasuna" erabiltzen dute arreta deitzeko.


- Publizitate inkesten arabera, marka baten ezagutzaren arrazoietan, %90a musikari esker da.

Musikaren oinarrizko funtzioak

1. Edukia indartzeko. Emozioak edo sentsazioak sentiarazteko eta produktuari lotzeko.
2. Produktua edo mezua gogoarazteko.
3. Iragarkia egituratzeko (une garrantzitsuak markatu, jarraipena eman...)
4. Iragarkiaren publiko egokira errezago edo zuzenago heltzeko, bezeroak "aukeratu"
5. Arreta deitzeko eta interesa piztu


2. Musika motak iragarkietan

1. Originala: Espresuki konposatuta iragarkirako.

Jingle: abesti labur (5-60 segundu) eta itsaskorra, gogoraerraza.



Abestia: Jinglea baino luzeagoa.


Musika orokorra (Instrumentala): produktuarekin identifikatzen da.



Soinu-banda: bigarren planoan dagoen musika, ez dauka hainbeste protagonismorik. Hala ere, oso lotuta dago irudiekin. Pelikulen teknikak erabiltzen dira; izan ere, iragarki batzuk "mini-pelikulak" dira.

2. Maileguzko musika
Aldez aurretik existitzen da. Autore eskubideak ordaindu behar dira, baldin ez badago Creative Commons lizentziapean.

Cover: Moldaketa, beste talde batek egina.


 (Nissan Juke kotxea. Fredrika Stahal, "Tinkle, tinkle little star")

Moldaketa: Abestiaren bertsio bat, musika edota letra aldatuz markaren edo produktuaren mezura egokitzeko.


(ONCE Zozketa. Originala: Rocío Jurado, "Como una ola")
 Originala:


(Volskwagen Golf. John Lennon, "Instant Karma")

Musika orokorra: musika askea (dohainik, autore eskubide barik), "liburutegi" modukoa. Musikak ez dauka loturarik markarekin edo produktuarekin. Iragarkia girotzeko soilik erabiltzen da.

(Jaume Serra kava)

Iragarki baten musika aztertzen


Sakontzeko materialak eta ariketak

Musika klasikoa publizitatean Publizitaterako musikaren negozioa. Irakurtzeko artikulua
Aurkezpena 
Bideoquiz
Nola aztertu iragarki bat
Musika motak publizitatean