Emazeon-line aurkezpenak sortzeko aplikazio bat da, PowerPoint modukoak. Web orrian sartzeko esteka: Emaze. Lanak sortzeko eta gordetzeko kontu bat edo profila sortu beharko duzue. Institutuko Google kontua erabili. Emaze aplikazioaren azalpena:
1. Emaze web orriaren hasierako pantaila eta erregistratzeko prozedura:
2. Behin profila/kontua sortua CREATEsakatu:
3. Aurkezpen berri bat sortzeko, beste bi aukera dituzue:
a) Choose a template:Plantilla bat aukeratu, aldez aurretik diseinatua eta gaika sailkatuta (All categories).Aukeratu bat eta CHOOSE sakatu. Plantilla horietan osagai guztiak aldagaiak dira (kendu, mugitu, aldatu...).
b) Blank emaze:Diapositiba huts batean osagaiak banan-banan sartu.
Aukeratu nahi duzuen prozedura.
Aplikazioaren MENUAn aukera lagungarriak:
1. Aa (Text): Izenburuak, testuak... gehitzeko.
2. Image: Irudiak txertatzeko (ordenagailutik edo Internetetik)
3. Media: Bideoak txertatzeko.
4. Save: Lanan egindako aldaketak gordetzeko.
5. Share: Lana partekatzeko.
6. Play: Lan osoa ikusteko.
Lanaren jarraibideak
1. Azala:NIRE FAMILIAKO MUSIKA (Zuen izen/abizenak eta gelako taldea).
2. Familiakide bakoitzeko diapositiba bat ondorengo datuekin:
Familiakidea zein den: aita, ama, neba-arrebak, aitite-amonak... eta ZUK ere bai
Musika-taldearen edo abeslariaren izena
Informazioa
Argazkia
Bideoa.
3. Diseinuaren aldetik askatasun osoa duzue
Irudiak eta bideoak txertatzekoprozedura bera egin beharko duzue:
Entregatzeko prozedura:
- Sakatu SHARE
- Idatzi nire posta elektronikoa: leiregonz@laudioinstitutua.net
Martxoaren 8a ospatzeko, 2.DBHko talde batzuek (2.B, 2.D eta 2.F) erakusketa oso interesgarria prestatu zuten:
Emakumeak musikan historian zehar
Erakusketan ikusi eta ezagutu ahalko dituzue Historiaurretik gaur egun arte bizi izan diren hainbat emakume musikagile. Musika liburuek gehienetan ez dituzte aipatzen, arte horren protagonista "isilak" izan dira. Artista oso garrantzitsuak izan dira eta musikaren garapenerako, ezinbestekoak: abeslariak, konposagileak, tresna-joleak... Gaur egun ere, emakumeak funtsezkoak dira soinudun arterako baina ez daude guztiz agerian. Musika-estilo guztietan ikusi ahal ditugu (klasikoan, zinerako musikan, gaurko estiloetan...) eta jarduera anitzetan: abesten, konposatzen, musika ekoizten, jotzen, zuzentzen, irakasten...
Ahotsa da daukagun musika tresnarik garrantzitsuena, berarekin jaio garelako eta, askotan, guretzat ezezagunena da. Ezagutza faltagatik edo gure gizartean dauden ohiturengatik, oso "gaizki tratatzen dugu" gure ahotsa. Eta are okerrago, ez gara konturatzen erabilera desegoki batek sekuelak edo kalteak eragin ditzakeela berarengan betiko.
Ahotsa haize instrumentu bat da. Oso tresna berezia da, ez baitaude bi berdinak; izan ere, gutako bakoitzak ahots tinbre indibiduala dugu, errepikaezina. Inoiz galdetu al diozu zeure buruari zergatik den horrela? Non eta nola sortzen da gure ahotsa? Nola erabili eta zaindu dezakegu hobeto? Nola erabiltzen dute euren ahotsa kantariek? Zenbat ahots-mota daude? Mutila bazara, zer gertatuko zaio zure ahotsari nerabezaroan? Galdera interesgarri askori erantzungo diegu unitate honetan.
Unitatearen eskema:
A) Giza-ahotsaren sistema
Hasiko gara ahotsaren anatomia eta fisiologia ezagutzen. Nolakoa den gure musika-tresna jakinda, ziur aski hobeto erabiliko dugu.
Ahotsaren sorkuntzan hiru aparatuk batera parte hartzen dute: 1. Arnas-aparatua: Airea emateko gure musika-tresnari. Diafragma, birikak eta trakea atalik inportanteenak dira.
2. Fonazio-aparatua: Ahotsa sortzeko. Horretarako, laringea, glotisa eta ahots-kordak dira gure baliabideak.
3. Erresonazio aparatua: Ahotsa kanpoan entzuteko eta hobeto zabaltzeko dauden atalak dira, hau da, ERRESONATZAILEAK gure bozgorailu naturalak dira. Garezur eta aurpegiko sinuak, sudurra, ahoa, faringea eta toraxa.
B) Zelan sortzen da ahotsa? Fonazioa: giza-ahotsa laringean sortzen da, atal oso zehatz batean, glotisean. Biriketatik arnasketarekin batera irteten den airea (arnasbeheran), glotisean zehar pasatzen da eta ahots-kordak bibrarazten ditu.
Ahots-kordak bi menbrana oso delikatuak dira. Erlaxatuta daudenean (ezkerreko irudian), irekita daude eta airea, jakiak, edariak...pasatu ahal dira. Ixten direnean (eskuineko irudia), aireak ateratzeko bidean ahots-korden oztopoa topatzen du eta, ondorioz, korda horiek bibrarazten ditugiza-ahotsa sortzen. Mugimendu hori automatikoa da, ezin dugu kontrolatu.
Erresonazioa: Ahotsaren uhina bururaino heltzen denean, garezurran dauden hutsuneetan (ahoa, sudurra, sinuak...) sartzen da. Prozesu horrek uhina handitzen eta modifikatzen du eta guk kontrolatu ahal dugu kantu-teknika ikasten. Horri esker, gure ahotsaren bolumena eta tinbrearen ezaugarriak alda ditzakegu. Aldaketa horriahotsaren "kokapena" edo inpostazioa deitzen diogueta edoizein estiloko abeslariek zein aktoreek ikasten dute.
(National Geographic: "Giza makina sinesgaitza" dokumentala 19:00-27:00)
C) Ahots mintzatua vs. abestua Hitz egiten edo abesten dugunean gure ahost-aparatuaren erabilera guztiz desberdina da.
Ahots mintzatua:
- Aire kopuru gutxiago (goiko arnasketa) behar dugu eta arnasketa automatikoa da.
- Erresonazio-aparatua soilik erabiltzen da ahotsa inpostatzeko beharra dagoenenan (aktoreak, hizlariak...)
Ahots abestua:
- Aire kopuru handiagoa (arnasketa saihets-diafragmatikoa) behar dugu eta arnasketa bideratua da ahotsaren uhinari proiekzioa eta bolumena emateko.
- Erresonazio-aparatua guztiz erabiltzen da ahotsa kokatzeko, bokalak ondo emititzeko eta ahotsaren bolumena handitzeko (abeslari lirikoak, edozein estiloko abeslariak...)
D) Abesteko arnasketa motak
Goikoa: Birikien goikaldetik soilik betetzen dugu. Ez da egokia kanturako, gorputza blokeatzen dugulako eta hartzen dugun aire kopurua ez da nahikoa ondo abesteko. Era natural batean erabiltzen dugu bizirauteko eta ahots mintzatuan.
Saihets-diafragmatikoa:
Kanturako arnasketarik egokiena da.
Birikiak osorik betetzen ditugu. Horren ondorioz, diafragma jaisten da eta saihetsak zabaltzen dira.
Ikasi behar dugu zelan kontrolatzen diafragmaren indarra gure ahotsaren emisioa ona izateko (airea jarraian bota, indar berarekin denbora osoan...)
Nerabezarora heldu arte, mutilen eta nesken ahotsak oso antzekoak dira, orokorrean nahiko garaiak.Horregatik, ez dira banatzen generoaren arabera eta guztiak "zuria" izenarekin sailkatzen ditugu. Ahots-mota honetako taldeak "eskolania" du izena.
Ahots bereziak: Kontratenorea
Kotratenore ahotsa gizon-ahots mota da eta haien ahots mintzatua tenor edo baritono batena da. Teknika zehatza ikasi ondoren kontralto ahotsa sor dezake. Barrokomusika-garaiaren kantak abesten dituzte, batez ere.
Kontratenorea (Philippe Jarousky) eta Kontralto (Natalie Stutzmann)
Carlos Mena (Gasteiz, 1971-) eta Iñaki Alberdi (eskusoinua)
BITXIKERIAK: Munduko ahotsarik garaiena eta baxuena
Ahots-kopuruaren arabera: - Talde txikia: Bikote, hirukote, laukote, bostkote...
- Ganbara taldea: 10-20 abeslari
- Abesbatza/Korua: 21-60 abeslari
- Orfeoia: 60-80 ahots inguru
Ahots-motaren arabera a) Mistoa: Emakumeak (Soprano eta Alto) + Gizonak (Tenorea eta Baxua) b) Ahots grabeen taldea: Gizonak c) Ahots zurien taldea: Emakumeak edo Umeak
G) Ahotsaren aldaketa nerabezaroan
Nerabezaroan aldaketa hormonalak direla eta, daukaten eragina ahotsan ere nabaritzen da. Mutiletan azkoz gehiago neskeetan baino:
- Laringearen gorgoila hazten da eta ahots-kordak luzatzen eta loditzen dira.
- Ahotsaren tonua 8duna jaisten da orokorrean. Gerta daiteke mutil batzuei beste batzuei baino gehiago jaisten zaiola ahotsa. Horregatik, tenoreak, baritonoak edo baxuakizango ditugu.
Neskeetanaldaketa horiek "ahulegiak" izango dira. Horregatik, emakumezkoen ahots-moten artean desberdintasunak ez dira hain nabariak (soprano eta mezzosoprano) gizonezkoetan bezala. Egia esan, benetazko kontraltooso gutxi daude.
H) Ahots osasuntsua edukitzeko aholkuak
1.- Ez egin garrazi. Ahots-kordeetan gaixotasunak ekiditeko (noduloak, polipoak...) 2.- Saia zaitez beti sudurretik airea hartzen. Horrela, berotzen eta garbitzen da eta ez die hainbeste kalte egiten ahots-kordeei. 3.- Katarroarekin zaudenean, ez fortzatu ahotsa. Ahots-kordak minduta daude eta ez dugu kalde hori handitu behar. Ahots barik bazaude, erabateko isiltasuna eta edan likidoak.
1. Proiektuaren helburuak: - Musikaren historiako aro baten bideoklipa sortzea da. Aurkezpenean, diapositibak eta fondoko musika automatikoki eta jarraian agertzen eta entzuten dira. - Audacity programa ezagutzea eta erabiltzea soinu fitxategiak editatzeko. - Internetetik material multimedia egoki bilatzea kalitatezko aurkezpena sortzeko. 2. Jarraibideak: Proiektua bi fasetan egingo duzue: 1. atala: PowerPoint aurkezpena sortu - Erdi Aroko musikarekin lotutako irudiak bilatu Interneten eta deskargatu: konposagileen irudiak, aro horretako musika-tresnak, musika-partiturak, ikonografia (margolanak, eskulturak...) KONTUZ: irudi guztiek musikarekiko lotura izan behar dute. - Bilatu kalitate handiko irudiak ondoren diapositibak proiektatzean oso pixelatuta ez agertzearren (Zelan egin?: Google / Irudiak / Tresnak / Tamaina / Handia) - Aurkezpenaren egitura: 1. diapositiba AZALA izango da. Aroaren izena eta zuen izen-abizena eta taldea jarri beharko dituzue.
20 diapositiba (gutxienez): irudiak / izenburuak / fondoko musika Zaindu egitura: transizio anitzak erabili, argazkien egitura...
2. atala: Soinu-banda sortu
- Bigarren fase honetan, egindako aurkezpenari soinu-banda jarriko diozue Erdi Aroko musikarekin. - Bilatu Interneten Erdi Aroaren HIRU kanta desberdin. Gelako txostenean aro horretako estiloak eta generoak dituzue, konposagileen eta musika-lanen izenak... langugarriak izan daitezke kantak aukeratzeko. - Deskargatu kantak eta gorde ordenagailuan Mp3 formatuan. -Youtubetik mp3 formatuan musika jaisteko bi esteka:
- Audacity programa erabiliz hiru fitxategiekin soinu-banda sortuko duzue. Programa hori deskargatzeko eta erabiltzeko jarraibideak: http://laudiobhimusikabloga.blogspot.com.es/2015/10/audacity.html 3. atala: Txertatu soinu-banda PowerPointeko aurkezpenean Aurkezpenaren iraupena izan beharko da soinu-bandarena, hau da, 1:30 minutukoa. Hori egituratzeko bi gauza kontuan hartu beharko dituzue: - Diapositiba kopurua (azala barne) - Zenbat denbora dagoen diapositiba pantailan - Zenbat denbora irauten duen diapositiba aldaketak Jarraian azalduta duzue zelan txertatzen eta egituratzen den audio bat PowerPoint programaren 2010eko bertsioan. Duzuena zaharragoa edo berriagoa bada, prozedura oso antzekoa izango da.
a) Ireki aurkezpena eta kokatu lanaren azalean. Goiko Menuan: Txertatu-Audioa-Fitxategiko Audioa. Aukeratu gordeta duzuen zuen mp3 fitxategia.
b) Bozgoirailu baten ikonoa pantailan agertuko zaizue.
c) Ondoren, soinua zelan entzuten aurkezpenean egituratu beharko duzue. Horretarako, HIRU ezaugarrizehaztu beharko dituzue: c.1: Diapositibak automatikoki pasatzen dira. c.2: Aurkezpena hasten denean musika ere automatikoki hasten da. c.3: Aurkezpen osoan zehar musika entzuten da.
c.1.Menuan: Transizioa - Hurrengo diapositiba(eskuinaldean) zenbat segunduro aldatuko den aukeratu kronometroan("Ondoren" ondoan dago). Sakatu Gorde.
2. Gelditu erreprodukzioa - Honen ondoren: Hor idatzi behar duzue zuen aurkezpenaren diapositiba-kopurua. Horrek zehazten dudiapositiba guztiak pasatu arte musika ez dela geldituko. Sakatu Adoseta gero Gorde.
Badago!! Klikatu aurkezpena hasieratik konprobatzeko ea musika denbora osoan entzuten den, diapositibak automatikoki pasatzen diren eta aurkezpena eta musika aldi batera amaitzen diren.
LANA ENTREGATZEKO PROZEDURA Posta elektronikoz nire helbidera KONTUZ:FITXATEGI BIAK BIDALI: 1. PowerPoint-a musikarekin 2. Audacity-n sortutako Mp3 fitxategia OSO GARRANTZITSUA: Fitxategi guztietan zuen izena eta abizena agertu beharko dira, bestela, EZ DUT LANA ZUZENDUKO.
Jarduera interaktiboak dira, beraz, ikerlari baten lana egin beharko duzue misioa betetzeko. Denboraren makina batean bidaiatzen Erdi Aroko monasterio batera heldu zara. Hango enigma argitzeko lau hitz topatu beharko dituzu monasterioko lau gunetan: Elizako gela, klaustroa eta scriptoriuma, eta kanpoko tailerra. Hitzak lortzeko aro horri buruzko galdetegi batzuei ondo erantzun beharko diezu. Gaiak Antzinaroko musika eta Kantu Gregoriarra dira. Lau hitzak lortu ondoren, azken enigma bati erantzun zuzena eman beharko diozu.
Aro honetan, herrixka batera heldu zarete eta beste misio bat lortu beharko duzue gaztelu, taberna eta monasterio batean sartzen. Gaiak polifoniaren sorrera eta musika profanoa eta instrumentala izango dira.
Aurten animatu gara Euskal Herriko jai polit eta maitau hori berrezkuratzera. Primeran pasatu dugu eta espero dugu datorren ikasturtean irakasle eta ikasle askoz gehiago parte hartzea. Mila esker parte hartu duzuen guztiei!!
Urtarrilaren 26an Musika ikasgaiaren 1. txandako DBHko ikasleek ikasturte amaierako kontzertuan parte hartu dute. Lauhilabete osoan zehar lan itzela egin ondoren, hona hemen emaitza... Batzuentzat esperientzia berria izan da eta ohiko urduriak "sufritu" dituzte. Dena dela, guztiek maila ona erakutsi dute eta beste ikaskideen txalo handiak jaso dituzte. Mila esker parte hartu duzuen guztiei!
DBH 2C: "Every breath you take" (The Police)
DBH 2E: "He's a Pirate" (Karibeko Piratak filmaren soinu-banda)
DBH 2A eta Gela Egonkorra: "Santuen Martxa" (Egile ezezaguna. Jazz)
1. Zikloko Abesbatza. "Oye" (Jim Papoulis)
DBH 3Ako ikasle-taldea. "That's all folks" (Fuzeu Bilduma)