1. Atazaren helburuak
- Sarean dauden baliabideak erabiltzen ikastea informazio zuzena eta egokia lortzeko.
- Gaur egungo teknologia berriak lehenaldira eramatea, irudimena erabiliz.
- Musikaren historiako konposagileak eta haien testuingurua hobeto ezagutzea.
- Ataza banaka egin beharko da.
- Aukeratu irakasleak proposatutako aro artistikoaren konposagile bat.
- Bilatu konposagile horren daturik aipagarrienak profila betetzeko:
- Jaiotze data eta lekua
- Familiakideak
- Harekin lotutako argazkiak (profila eta fondoa betetzeko). Argazkiak deskargatu beharko dituzu geroago profilara igotzeko.
- Bere garaiko beste konposagileak ("lagunak" edukitzeko)
- Bizitzaren gertakizunik aipagarrienak ("post" berriak idazteko)
- Ez badugu aurkitu nahi genuen informazioa, bilaketaren irizpideak aldatu eta jaso dugun informazioa ez bada nahikoa, bilaketa zabalagoa egin
- Egile-eskubideak eta produktuen erabilerarako lizentzia-motak kontuan hartu behar ditugu eta iturriak aipatu behar dira (egiletza adierazteko eta ea informazio-iturria fidagarria den ala ez aztertzeko)
- Adi egon Fake News-ekin. Informazio-iturri desberdinak kontsultatu eta aztertu datuen arteko desberditasunak, sinesgarriak diren ala ez, informazioa eguneratuta dagoen ala ez...
Zer idatzi postetan? Benetazko datuetan oinarrituta konposagilearen laguneei berriak eman behar dizkiezue: lan baten estrenaldia, kontzertuak, argitalpenak, lanpostu berria, gertakizun pertsonalak (ezkontza, seme-alaben jaiotza...).
Bideoak edo argazkiak ere txerta ditzakezue berriarekin batera.
Imajina ezazue konposagile hori benetan bizirik dagoela eta bere garaian sare sozialak ere existitzen zirela... Beraz, sinesgarria izan behar da. Zaindu datuen zuzentasuna!
OHAR GARRANTZITSUA!!! Postak gordetzean agertuko zaizue URL urdina, hau da, lanaren helbidea. Inon gordeko ez denez, gogoratu Word edo Drive Docs dokumentu batean gordetzeko. Bestela lana galduko da eta ezingo duzue berriro sartu edo aldaketak egin.
- Datu zuzenak eta egokiak (anakronismo eza, irudi zuzenak...) azaltzen ditu.
- Ortografia egokia.
- Diseinuaren atalak betetzen ditu.
- Post landuak eta sinesgarriak sortu ditu.
- Entregatutako dokumentuan informazio-iturriak era egokian aipatzen dira.
1. Hasierako pantaila:




















