}

2016/04/13

Harmonia: Tarteak, eskalak eta akordeak

1. Tarteak


2. Eskala

Partitura bat osatzen duten notak pintore baten paletaren koloreak bezalakoak dira. Musikariek nahi dituzten notak aukeratu ditzakete eta horrela eskala osatu. Horregatik, eskala asko daude: diatonikoa, kromatikoa, pentatonikoa.... 


3. Tonalitatea eta modalitatea


Musika guztiak soinu-sistema antolatu batean oinarritzen dira. Soinu horiek eskalatan ordenatuta ageri dira eta eskalak tono nagusitik (tonika) hasten dira. Ziur asko, noizbait entzun izango duzu, “obra hau Sol M-en dago” edo “Mi m-eko kortzertua da”. Erreferentzia horiek tonalitateak dira, eta “kolore musikalak” dira. Tonu batez (eskalaren 12 notako bat) eta modu batez osatuta daude (maiorra edo minorra)


Modua: eskala bateko tonuen eta tonuerdien banaketaren araberakoa da eskalaren modua. Gaur egun bi modu bakarrik erabiltzen ditugu: maiorra eta minorra. Eskala maiorren eredua DO eskala da, eta minorrena, berriz, LA eskala


DO M(aiorra)



La m(inorra)



4. Tonua eta tonuerdia

    Eskala "tenperatuan" (12 notatan banatuta dago eta 12ak distantzia berean daude, hau da, pianoaren tekladuan ikusten duguna) elkarren segidako bi noten arteko distantziarik handiena da TONUA. Tekladu batean erraz bereiz ditzakegu bi tekla zurien artean beltza badago, hor tonua dugu. 
TONUERDIA distantziarik txikiena da, eta tonu baten erdia da. Tonuerdia Mi-Fa noten eta Si-Do noten artean dago



5. Alterazioak



Alterazio propioak (armadura): obraren hasieran kokatzen dira (batetik zazpira izan daitezke, bemolak edo sostenituak). Tonalitatea adierazten dute eta adierazitako notetan eragina dute kanta osoan zehar.

Alterazio behin-behikekoak: une zehatzetan erabiltzen dira nota bat modifikatzeko. Haien eragina konpasak amaitu arte irauten du. 


6. Akordeak


7. Gradu tonalak

Gradu esaten diegu eskala baten noten ordenari, eta zenbaki erromatarrak izendatzen zaizkie tonalitate edo eskala baten barruan identifikatzeko. Akordea esaten diogu aldi berean entzuten ditugun bi nota edo gehiagok osatutako multzoari. Hiru notek osatua dagoenean, triada esaten zaio.

Eskalan berberan, gradu garrantzitsuagoak daude, beste batzuen gainetik gailentzen direnak. Nagusienak hauek dira:

  • I. gradua: Tonika deitzen zaio eta ardatz tonala da. Melodiak nota horren inguruan biltzen dira normalean, hor aurkitzen baitute geldialdia edo atsedenaldia. Gainera, izena ematen dio eskalari eta amaiera seinalatzen du beti.
  • V. gradua: Dominantea deitzen zaio eta lerro melodikoa gidatzen du.
  • IV. gradua: Dominanteordea, dominantearen azpitik dago eta aniztasun harmonikoa sortzeko erabiltzen da. IV. graduaren funtzioa ere betetzen duten graduak badira: II.a eta VI.a

Hiru gradu horiek kanta baten "eskeleto harmonikoa" osaten dute, esaldiak, atalak, kadentziak...
Hurrengo kantaren graduen analisia egingo dugu. Lau akorde desberdin agertzen dira: Fa-Do-Re-Sib. Kantaren amaieran zein den Tonika (I) jakin dezakegu. Kasu honetan FA akordea da. Beraz, beste akordeen posizioa FA akordearekiko badira: DO (V), RE (VI) eta Sib (IV). Kanta honen egitura harmonikoan hiru gradu tonaletan oinarritzen da.
___________________________________________
8. Kadentziak


Ariketa: Kadentziak identifikatu

On-line jolasak Harmoniaren edukiak lantzeko: Tarteak

MATERIAL GEHIGARRIA:

Zelan konposatu doinu bat? Harmonia eta akordeak (Jaime Altozano)


Tarteak lantzea zinemako musikari esker


The Music Theory Song


Why these Chords?






2016/03/22

Nire etxeko soinu-paisaia

    Gure musika ikasturtean soinuari buruzko edukiak lantzen hasi garenez, gure lehenengo proiektua gai honi buruzkoa izango da. Eduki horien artean gai oso garrantzitsu bat jorratu dugu, kutsadura akustikoa. 
    
Poster multimedia bat sortuko duzue zuen etxeko soinu-giroa edo "paisaia" nolakoa den deskribatzeko. Ondoren, aztertuko duzue ea etxean kutsadura akustikoa jasaten duzuen ala ez eta zein proposamenak plazaratuko zenituzkete arazo hori murrizteko edo konpontzeko. 

Proiektuko jarraibideak:

1. Zer egin behar da? Idatzi 10 lerroko idazlana musika-txostenean dagoen gunean. Zaindu hiztegia eta ortografia, emaitzan kontuan hartuko ditudalako.

2. Idazlanean zer idatzi?
Deskribatu zeintzuk diren etxe barruan eta etxetik kanpo entzuten dituzun soinuak edo zaratak. Informazio horrekin ahalik eta idazketa zehatzena egingo duzue, eta inguruan dituzuen ohiko soinuak deskribatu beharko dituzue. Soinu horietako asko arazorik gabe deskriba ditzakezue, baina gomendatzen dizuet denbora eman dezazuela entzuten, leihora, balkoira edo kalera irten zaitezten eta zuen inguruaren soinua entzun dezazuen, sukaldean eseri pixka bat bazkaltzeko edo afaltzeko orduan, eguneroko bizitzako soinu guztiak arretaz entzuteko, entzun nola aldatzen diren soinuak egunaren eta asteko egunaren arabera, etab. 
Aztertu eguneko momentu desberdinetan: goizez, arratsaldez eta gauez, lanegunetan eta asteburuetan. Amaitzeko, baloratu ea zure eguneroko bizitzan kutsadura akustikoa sortzen edo jasaten duzun eta konponbideak proposatu.

Poster multimedia egiteko jarraibideak: CANVA aplikazioa

Online aplikazio honen bidez poster bat sortuko duzue hurrengo osagaiekin:
- Zuzandutako idazlana
- Material multimedia: kutsadura akustikoarekin lotutako bideo bat, prentsako artikulu bat eta soinuarekin lotutako argazki bat. Material guztiek soinuaren gaiarekin lotuta egon behar dira.
 
Hona hemen aplikazioan sartzeko esteka: CANVA

CANVA aplikazioa erabiltzeko eta lana bidaltzeko jarraibideak: Canva tutoriala 

Animo artistak!




2016/03/21

Emaze

Emaze on-line aurkezpenak sortzeko aplikazio bat da, PowerPoint modukoak. 
Web orrian sartzeko esteka: Emaze 
Lanak sortzeko eta gordetzeko kontu bat edo profila sortu beharko duzue. Institutuko Google kontua erabili.

Emaze aplikazioaren azalpena:

1. Emaze web orriaren hasierako pantaila eta erregistratzeko prozedura:







2. Behin profila/kontua sortua CREATE sakatu:


3. Aurkezpen berri bat sortzeko, beste bi aukera dituzue:
a) Choose a template: Plantilla bat aukeratualdez aurretik diseinatua eta gaika sailkatuta (All categories). Aukeratu bat eta CHOOSE sakatu. Plantilla horietan osagai guztiak aldagaiak dira (kendu, mugitu, aldatu...).
b) Blank emaze: Diapositiba huts batean osagaiak banan-banan sartu
Aukeratu nahi duzuen prozedura.


Aplikazioaren MENUAn aukera lagungarriak:
1. Aa (Text): Izenburuak, testuak... gehitzeko.
2. Image: Irudiak txertatzeko (ordenagailutik edo Internetetik)
3. Media: Bideoak txertatzeko.
4. Save: Lanan egindako aldaketak gordetzeko.
5. Share: Lana partekatzeko.
6. Play: Lan osoa ikusteko.


Lanaren jarraibideak

1. Azala: NIRE FAMILIAKO MUSIKA (Zuen izen/abizenak eta gelako taldea).

2. Familiakide bakoitzeko diapositiba bat ondorengo datuekin:  
Familiakidea zein den: aita, ama, neba-arrebak, aitite-amonak... eta ZUK ere bai
Musika-taldearen edo abeslariaren izena
Informazioa
Argazkia
Bideoa

3. Diseinuaren aldetik askatasun osoa duzue


Irudiak eta bideoak txertatzeko prozedura bera egin beharko duzue:

Entregatzeko prozedura: 
- Sakatu SHARE
- Idatzi nire posta elektronikoa: leiregonz@laudioinstitutua.net
- Sakatu SEND





2016/03/07

Emakumeak musikan

Martxoaren 8a ospatzeko, 2.DBHko talde batzuek (2.B, 2.D eta 2.F) erakusketa oso interesgarria prestatu zuten: 

Emakumeak musikan historian zehar 

Erakusketan ikusi eta ezagutu ahalko dituzue Historiaurretik gaur egun arte bizi izan diren hainbat emakume musikagile. Musika liburuek gehienetan ez dituzte aipatzen, arte horren protagonista "isilak" izan dira. Artista oso garrantzitsuak izan dira eta musikaren garapenerako, ezinbestekoak: abeslariak, konposagileak, tresna-joleak... 
Gaur egun ere, emakumeak funtsezkoak dira soinudun arterako baina ez daude guztiz agerian. Musika-estilo guztietan ikusi ahal ditugu (klasikoan, zinerako musikan, gaurko estiloetan...) eta jarduera anitzetan: abesten, konposatzen, musika ekoizten, jotzen, zuzentzen, irakasten...


2016/02/22

Giza-ahotsa

Giza-ahotsa

     Ahotsa da daukagun musika tresnarik garrantzitsuena, berarekin jaio garelako eta, askotan, guretzat ezezagunena da. Ezagutza faltagatik edo gure gizartean dauden ohiturengatik, oso "gaizki tratatzen dugu" gure ahotsa. Eta are okerrago, ez gara konturatzen erabilera desegoki batek sekuelak edo kalteak eragin ditzakeela berarengan betiko.

      Ahotsa haize instrumentu bat da. Oso tresna berezia da, ez baitaude bi berdinak; izan ere, gutako bakoitzak ahots tinbre indibiduala dugu, errepikaezina. Inoiz galdetu al diozu zeure buruari zergatik den horrela? Non eta nola sortzen da gure ahotsa? Nola erabili eta zaindu dezakegu hobeto? Nola erabiltzen dute euren ahotsa kantariek? Zenbat ahots-mota daude? Mutila bazara, zer gertatuko zaio zure ahotsari nerabezaroan? Galdera interesgarri askori erantzungo diegu unitate honetan.

Unitatearen eskema:
     
A) Giza-ahotsaren sistema

Hasiko gara ahotsaren anatomia eta fisiologia ezagutzenNolakoa den gure musika-tresna jakinda, ziur aski hobeto erabiliko dugu

Ahotsaren sorkuntzan hiru aparatuk batera parte hartzen dute:

1. Arnas-aparatua: Airea emateko gure musika-tresnari. Diafragma, birikak eta trakea atalik inportanteenak dira.

2. Fonazio-aparatua: Ahotsa sortzeko. Horretarako, laringea, glotisa eta ahots-kordak dira gure baliabideak.

Bideo-bitxikeria: Giza-ahotsa eskanerrean

3. Erresonazio aparatua: Ahotsa kanpoan entzuteko eta hobeto zabaltzeko dauden atalak dira, hau da, ERRESONATZAILEAK gure bozgorailu naturalak dira. Garezur eta aurpegiko sinuak, sudurra, ahoa, faringea eta toraxa. 


B) Zelan sortzen da ahotsa?
     
Fonazioa: giza-ahotsa laringean sortzen da, atal oso zehatz batean, glotisean. Biriketatik arnasketarekin batera irteten den airea (arnasbeheran), glotisean zehar pasatzen da eta ahots-kordak bibrarazten ditu. 

    Ahots-kordak bi menbrana oso delikatuak dira. Erlaxatuta daudenean (ezkerreko irudian), irekita daude eta airea, jakiak, edariak... pasatu ahal dira. Ixten direnean (eskuineko irudia), aireak ateratzeko bidean ahots-korden oztopoa topatzen du eta, ondorioz, korda horiek bibrarazten ditu giza-ahotsa sortzen. Mugimendu hori automatikoa da, ezin dugu kontrolatu.
   
Erresonazioa: Ahotsaren uhina bururaino heltzen denean, garezurran dauden hutsuneetan (ahoa, sudurra, sinuak...) sartzen da. Prozesu horrek uhina handitzen eta modifikatzen du eta guk kontrolatu ahal dugu kantu-teknika ikasten. Horri esker, gure ahotsaren bolumena eta tinbrearen ezaugarriak alda ditzakegu. Aldaketa horri ahotsaren "kokapena" edo inpostazioa deitzen diogu eta edoizein estiloko abeslariek zein aktoreek ikasten dute. 


(National Geographic: "Giza makina sinesgaitza" dokumentala 19:00-27:00)

C) Ahots mintzatua vs. abestua

Hitz egiten edo abesten dugunean gure ahost-aparatuaren erabilera guztiz desberdina da.
   
Ahots mintzatua
- Aire kopuru gutxiago (goiko arnasketa) behar dugu eta arnasketa automatikoa da.
- Erresonazio-aparatua soilik erabiltzen da ahotsa inpostatzeko beharra dagoenenan (aktoreak, hizlariak...)

Ahots abestua:
- Aire kopuru handiagoa (arnasketa saihets-diafragmatikoa) behar dugu eta arnasketa bideratua da ahotsaren uhinari proiekzioa eta bolumena emateko.
- Erresonazio-aparatua guztiz erabiltzen da ahotsa kokatzeko, bokalak ondo emititzeko eta ahotsaren bolumena handitzeko (abeslari lirikoak, edozein estiloko abeslariak...)

D) Abesteko arnasketa motak

Goikoa: Birikien goikaldetik soilik betetzen dugu. Ez da egokia kanturako, gorputza blokeatzen dugulako eta hartzen dugun aire kopurua ez da nahikoa ondo abesteko. Era natural batean erabiltzen dugu bizirauteko eta ahots mintzatuan.

Saihets-diafragmatikoa: 
  • Kanturako arnasketarik egokiena da. 
  • Birikiak osorik betetzen ditugu. Horren ondorioz, diafragma jaisten da eta saihetsak zabaltzen dira. 
  • Ikasi behar dugu zelan kontrolatzen diafragmaren indarra gure ahotsaren emisioa ona izateko (airea jarraian bota, indar berarekin denbora osoan...)
Bideoak
Arnasketa diafragmatikoa 
Arnasketa on baten garrantzia

E) Giza-ahots abestuen sailkapena

Modu erraz batean existitzen diren ahots-motak sailkatzeko, hiru kontzeptu kontuan hartu behar ditugu:
  • Generoa: Emakumea edo gizona. Umeak (neskak zein mutilak) beste talde batean sartzen ditugu.
  • Tonua: Garaia, ertaina edo baxua.
  • Tinbrea: Lirikoa, dramatikoa, metalikoa, distiratsua, iluna...
Emakumezkoen ahotsak

Garaia: Sopranoa (Diana Damrau)



Ertaina: Mezzosopranoa (Cecilia Bartoli)


Baxua: Kontraltoa edo Altoa


Gizonezkoen ahotsak
Garaia: Tenorea (Luciano Pavarotti)

Ertaina: Baritonoa (Dietrich Fischer-Dieskau)

Baxua: Baxua (Kurt Moll)


Umeen ahotsa: Ahots "zuria" 

     Nerabezarora heldu arte, mutilen eta nesken ahotsak oso antzekoak dira, orokorrean nahiko garaiak. Horregatik, ez dira banatzen generoaren arabera eta guztiak "zuria" izenarekin sailkatzen ditugu. Ahots-mota honetako taldeak "eskolania" du izena.



Ahots bereziak: Kontratenorea

         Kotratenore ahotsa gizon-ahots mota da eta haien ahots mintzatua tenor edo baritono batena da. Teknika zehatza ikasi ondoren kontralto ahotsa sor dezake. 
Barroko musika-garaiaren kantak abesten dituzte, batez ere.

Kontratenorea (Philippe Jarousky) eta Kontralto (Natalie Stutzmann)

Carlos Mena (Gasteiz, 1971-) eta Iñaki Alberdi (eskusoinua)



BITXIKERIAK: Munduko ahotsarik garaiena eta baxuena




Blob opera esperimentua

F) Ahots-eraketak / taldeak

Ahots-kopuruaren arabera:

- Talde txikiaBikote, hirukote, laukote, bostkote...

- Ganbara taldea: 10-20 abeslari



- Abesbatza/Korua: 21-60 abeslari

- Orfeoia: 60-80 ahots inguru

Ahots-motaren arabera

a) Mistoa: Emakumeak (Soprano eta Alto) + Gizonak (Tenorea eta Baxua)
b) Ahots grabeen taldea: Gizonak
c) Ahots zurien taldea: Emakumeak edo Umeak

G) Ahotsaren aldaketa nerabezaroan

Nerabezaroan aldaketa hormonalak direla eta, daukaten eragina ahotsan ere nabaritzen da. Mutiletan azkoz gehiago neskeetan baino:
- Laringearen gorgoila hazten da eta ahots-kordak luzatzen eta loditzen dira.
- Ahotsaren tonua 8duna jaisten da orokorrean. Gerta daiteke mutil batzuei beste batzuei baino gehiago jaisten zaiola ahotsa. Horregatik, tenoreak, baritonoak edo baxuak izango ditugu. 
Neskeetan aldaketa horiek "ahulegiak" izango dira. Horregatik, emakumezkoen ahots-moten artean desberdintasunak ez dira hain nabariak (soprano eta mezzosoprano) gizonezkoetan bezala. Egia esan, benetazko kontralto oso gutxi daude.  



H) Ahots osasuntsua edukitzeko aholkuak

1.- Ez egin garrazi. Ahots-kordeetan gaixotasunak ekiditeko (noduloak, polipoak...)

2.- Saia zaitez beti sudurretik airea hartzen. Horrela, berotzen eta garbitzen da eta ez die hainbeste kalte egiten ahots-kordeei.

3.- Katarroarekin zaudenean, ez fortzatu ahotsa. Ahots-kordak minduta daude eta ez dugu kalde hori handitu behar. Ahots barik bazaude, erabateko isiltasuna eta edan likidoak. 

Gogoratu gure ahotsa betiko daukagun bakarra dela, etengabe erabiltzen dugula eta bizitza osoan osasuntsu iraundu behar zaigula. Zelan izango zen zuen bizitza ahots barik? Zaindu ezazue!! 

SAKONTZEKO MATERIALAK:

http://grups.blanquerna.url.edu/m26/veu/
http://www.edu365.cat/eso/muds/musica/veu/index.htm