Menu desplegable
- 1.DBH
- 2.DBH
- 3.DBH
- PROIEKTUAK
- MusikTuberra naiz
- Historiaklipa
- Abeslariak hodeian
- Fakebook
- Irudiak musikatzen
- Kantu-idazleak
- 10 kantu esanguratsu
- Erosten dugun musika
- Musika-tresnak 2.0
- Nire aste musikala
- Nire familiako musika
- Etxeko soinu-paisaia
- Jolas musikala
- Postala 3.0
- Oroitzapenezko postalak
- Amodioa musikan
- EMANALDIA 2018
- EMANALDIA 2017
- EMANALDIA 2016
2016/05/17
2016/05/12
Musika-tresnak 2.0 (Smore)
Gaia: Munduko musika-tresnak. Aukeratu beharko duzue beste kulturako musika-tresna bat postala egin musika-tresna horretako informazioa aurkeztuz. Ez da gure orkestrako musika-tresna bat izan behar.
Smore aplikazioa erabiltzeko jarraibideak: esteka SMORE
Institutuko kontua erabili behar duzue: xxxx@laudioinstitutua.net
Ondoren, START A NEW FLYER sakatu eta START FROM BLANK lanaren osagaiak gure erara egituratzeko.
Lanaren diseinua egituratzeko, eskuineko menuan aukera anitzak dituzue.
Posterrean jar daitezkeen osagaiak:
- TEXT: Atal baterako izenburua eta informazioa.
- PICTURE: Argazki handi bat edo argazki bilduma.
- EVENT: Ekitaldi baterako informazioa (lekua, data...)
- AUDIO: entzunaldi baten esteka (URLa)
- EMBED LINK: web orri bateko, Youtubeko edo Vimeoko estekak
- FORM: Google galdetegia
- TITLE: Beste izenburu bat
- GALLERY: Argazki bilduma izenburuekin eta informazioarekin
- BIO: Pertsona baten datuak (helbidea, profilak...)
- VIDEO: Youtube edo Vimeoko bideoak
- BUTTON: Botoi interaktiboa (izena eta esteka batera)
Diseinua aldatzeko, osagaiak mugikorrak dira. Klikatu horren gainean eta mugitu.
Informazioa automatikoki gordetzen da!
Lanaren atalak:
- Musika-tresnaren izena
- Herrialdea
- Sailkapen orokorra
- Historia
- Ezaugarriak
- Argazkiak (3 gutxienez)
- Bideoak (2 gutxienez)
Eredua
Bidaltzeko prozedura: Kopiatu goiko URLa eta bidali nire posta helbidera.
Ebaluazio irizpideak
- Musika-tresnari buruzko informazioa egokia eta zuzena da.
- Ortografia zuzena da.
- Diseinu landua eta mota anitzeko materialak aurkezten ditu.
- Izena, abizena eta taldea idatzita dago.
2016/04/27
Musika hedabideetan
- Helburuak: musikaren eta irudien arteko harremanak aztertzea, musikaren funtzioak zineman eta publizitatean desberdintzea eta informazio-iturriak autonomiaz erabiltzea.
- Prozedura: Bi ikerketa lan egin beharko dira.
Aukeratu zuen gustoko pelikula baten atala (hasierako izenburuak, akziozko eszena, koreografia edo abesti bat...) eta bilatu zati hori Interneten (Youtuben ziur aski topatuko duzuela). Ez baduzu aurkitzen zatia zehazki, idatzi pelikularen zein minututik zein minutura arte irauten duen eszenak.
1. Testuingurua
- Pelikularen izenburua, zuzendaria, urtea, herrialdea, generoa.
- Musikaren konposagilea/k. Musikagile horrek parte hartu duen beste filmak.
- Beste datu aipagarririk? (gertakizunak grabazioan...)
2. Musika zelan agertzen den eszenan: diegetikoa edota inzidentala. Argudiatu.
3. Musikaren funtzioak eta sinbolismoak (deskribatu musikaren eta istoriaren arteko lotura)
- Pertsonaiaren nortasunaren deskripzioa da (leitmotiv).
- Mugimenduak edo soinuak indartzen ditu.
- Uneak edo eszenak lotzen ditu (flashback, denbora luzean gertatutako egoerak...)
- Narratiboa: testuingurua ematen dio eszenari (lekua, aroa...)
4. Balorazio pertsonala:
- Gustuko ditugun osagaien kalitatea baloratu.
- Eszenaren osagairik bitxienak.
- Iritziek azalpena egoki ixten dute
2. PROIEKTUA: MUSIKA PUBLIZITATEAN
DRIVEn aurkezpeneko zure diapositiban ondorengo datuak eta iragarkiaren analisia idatziko dituzu:
Hurrengo web orrietan iragarkien musikari buruzko datuak topa ditzakezue:
https://cancionesdetelevision.com/
http://www.lascancionesdelatv.es/
3. Balorazio pertsonala:
2016/04/13
Musika-hizkuntza
Hemen dituzue unitatearen kontzeptu-mapak:
Hemen uzten dizkizuet online jolas batzuk musika-hizkuntzaren edukiak lantzeko eta hobetzeko:
SOL-en ikurrako noten birpasa 2
Musika-irakurketa praktikatu (Sol eta Fa ikurrak. Notak tekladu batean jotzeko)
Musika-irakurketa 2 (Sol eta Fa ikurrak. Notak ozen esateko)
Notak, irudiak eta konpas-neurriak (Ezagutzeko, lotzeko ariketak...)
Konpas-neurriak 2
Eragiketa matematikoak musika-irudiekin
Hizkuntza-musikala birpasatzeko
Harmonia: Tarteak, eskalak eta akordeak
2. Eskala
Partitura bat osatzen duten notak pintore baten paletaren koloreak bezalakoak dira. Musikariek nahi dituzten notak aukeratu ditzakete eta horrela eskala osatu. Horregatik, eskala asko daude: diatonikoa, kromatikoa, pentatonikoa....
Musika guztiak soinu-sistema antolatu batean oinarritzen dira. Soinu horiek eskalatan ordenatuta ageri dira eta eskalak tono nagusitik (tonika) hasten dira. Ziur asko, noizbait entzun izango duzu, “obra hau Sol M-en dago” edo “Mi m-eko kortzertua da”. Erreferentzia horiek tonalitateak dira, eta “kolore musikalak” dira. Tonu batez (eskalaren 12 notako bat) eta modu batez osatuta daude (maiorra edo minorra)
Modua: eskala bateko tonuen eta tonuerdien banaketaren araberakoa da eskalaren modua. Gaur egun bi modu bakarrik erabiltzen ditugu: maiorra eta minorra. Eskala maiorren eredua DO eskala da, eta minorrena, berriz, LA eskala
DO M(aiorra)
La m(inorra)
5. Alterazioak
Alterazio propioak (armadura): obraren hasieran kokatzen dira (batetik zazpira izan daitezke, bemolak edo sostenituak). Tonalitatea adierazten dute eta adierazitako notetan eragina dute kanta osoan zehar.
Alterazio behin-behikekoak: une zehatzetan erabiltzen dira nota bat modifikatzeko. Haien eragina konpasak amaitu arte irauten du.
6. Akordeak
Eskalan berberan, gradu garrantzitsuagoak daude, beste batzuen gainetik gailentzen direnak. Nagusienak hauek dira:
- I. gradua: Tonika deitzen zaio eta ardatz tonala da. Melodiak nota horren inguruan biltzen dira normalean, hor aurkitzen baitute geldialdia edo atsedenaldia. Gainera, izena ematen dio eskalari eta amaiera seinalatzen du beti.
- V. gradua: Dominantea deitzen zaio eta lerro melodikoa gidatzen du.
- IV. gradua: Dominanteordea, dominantearen azpitik dago eta aniztasun harmonikoa sortzeko erabiltzen da. IV. graduaren funtzioa ere betetzen duten graduak badira: II.a eta VI.a
MATERIAL GEHIGARRIA:
2016/03/22
Nire etxeko soinu-paisaia
2016/03/21
Emaze
Web orrian sartzeko esteka: Emaze.
Lanak sortzeko eta gordetzeko kontu bat edo profila sortu beharko duzue. Institutuko Google kontua erabili.
Emaze aplikazioaren azalpena:
1. Emaze web orriaren hasierako pantaila eta erregistratzeko prozedura:
2. Behin profila/kontua sortua CREATE sakatu:











