MuseScore partiturak editatzeko eta partekatzeko programa bat da. Dohainik deskargatu eta instalatu ahal dugu ordenagailuan. Sarrera honetan pausoz-pauso azaltzen zelan egiten partitura sinple bat.
1. Partitura diseinatu
Laguntzaile baten bidez partituraren ezaugarriak zehaztuko ditugu: Archivo/Nuevo. Izenburua eta konposagilea.
Partituraren egitura: pentagrama bakarrekoa, bikotea, taldeak... nahi ditugun ikurrekin eta musika-tresnekin.
Armadura: kantaren alterazio propioak (pentagramaren hasieran kokatzen direnak)
Konpas-neurria eta kopurua: goiko atalean diseinatu ahal dugu gure konpas-neurria (pultsu kopurua eta erreferentziazko irudia) eta behekoan kantaren konpas-kopurua.
2. Musika idatzi
N itxurazko aukera sakatu behar dugu notak sartu ahal izateko. Bi sistema daude: bata, goian agertzen diren irudiak aukeratuz eta pentagraman kokatuz. Bestea, arinagoa da. Horretarako zenbaki-tekladua erabiltzen da. Irudi bakoitzak bere zenbakia dauka. Sagua kokatu behar dugu pentagraman nahi dugun notaren altueran eta dagokion zenbakia sakatu. Automatikoki nota idatziko da.
Akordeak idazteko, lehenengo notaren gainean edo azpian prozedura bera errepikatu behar dugu.
Edozein momentutan entzun ahal dugu egindako lana.
Lana gordetzeko: Archivo / Guardar como. MuseScore formatuan edo PDF formatuan errezago inprimatzeko edo partekatzeko.
"Santa Ageda bezperako ospakizuna abiapuntutzat
hartuz —non jendea eta bertsolariak etxez etxe
joaten diren festa giroan, koplak kantatzen
makilek ezarritako erritmoan—, Maialen Lujanbio
bertsolariak genero idarkeriaren salaketa gordina
egiten du. Bertsoz bertso, indarkeria matxistaren
agerpen ezberdinak salatzen dira, bai eta hura
gainditzeko gure ezintasuna ere.
Kopla hauek aitzaki hartuta, hogei euskal artista
gaztek sortze-lan kolektibo bat zuzentzen dute
animazio teknika ezberdinak erabiliz" (Kimuak)
Santa Ageda eguna, beti bezpera duguna. Ohitura batzuei ez zaie inoiz iristen biharamuna.
Ezetza jaso zuen arrak, gizonak, jainko lurtarrak. Eta Ageda gure martiriari moztu zizkion bularrak.
Aterik ate kantari gatoz, makil eta ahots ozen gu. Etxe honetako nagusi jaunak etxeko andrea jotzen du.
Kolpe eta kolpe aldaba, hotsa mututuz ahal bada. Baserri honetako osaba zaharrak erabiltzen du alaba.
Kalean jator zeharo, etxean dena birao. Senar onaren labanak zeuzkan odol gorrizko bi aho.
Leihotik bota du haurra, kolpez hausten da intxaurra. Boterea ez da hainbeste aldatu hogei mendetatik gaurra.
Aurrera goaz dena aldatzen da, denbora pasa heinean. Dena aldatzen da aldatzen ez den oinarri baten gainean.
Beste zulo bat kiroldegian, aldagela ohi den gizondegian. Zulo bat berriz kiroldegian, aldagela bat den andrategian. Begi nini bat zulo erdian, iltze zorrotz baten punta begian.
Labana zorrotz aortan, garrasi min bat ahotan. Zuhaitzak gizon bihurtzen dira pasadizo itzal horretan.
Hona hemen Interneten eskura duzue informazio-iturri oso interesgarria. 16. mendetik 19.mendera arte dauden irudiak musikarekin lotuak: musika-tresnak, orkestrak, abeslariak, musika-interpretazioa... Kalitate handiko irudiak dira eta dohainik jaitsi ahal dituzue.