Menu desplegable
- 1.DBH
- 2.DBH
- 3.DBH
- PROIEKTUAK
- MusikTuberra naiz
- Historiaklipa
- Abeslariak hodeian
- Fakebook
- Irudiak musikatzen
- Kantu-idazleak
- 10 kantu esanguratsu
- Erosten dugun musika
- Musika-tresnak 2.0
- Nire aste musikala
- Nire familiako musika
- Etxeko soinu-paisaia
- Jolas musikala
- Postala 3.0
- Oroitzapenezko postalak
- Amodioa musikan
- EMANALDIA 2018
- EMANALDIA 2017
- EMANALDIA 2016
2023/09/11
This is Opera
2022/01/19
Abesbatza baten onurak
"Los chicos del coro" filma ikusi ondoren, hauek dira koru batean abesten lantzen diren balioak...
2021/09/29
Kahoot
Tutorial honetan Kahoot-ak sortzen ikasiko duzue. Online aplikazio bat denez, kontua sortuko duzue Kahoot web orriko LOG IN atalean.
Zuen ikastetxeko Google kontua erabiliko duzue: xxx@laudioinstitutua.net
2021/02/02
Kantu-idazleak
Martxoaren 8an, "Emakumearen eguna" da eta gure musika klasetik omenaldia egingo diogu "idazle" oso bereziek (emakume kantautoreek edo kantariek) betidanik egin duten ahaleginari.
Kantautoreen abestiak entzutea eta haien letrei buruz hausnartzea etengabe ikastea da, horregatik identifikatzen gara haiekin eta asko gozatzen dugu haiek entzuten.
Proposamena euskal kantautore abestien letren zati txikiak edo esaldi esanguratsuak aukeratzean datza, aukeratu ditugunak edo ezagutzen dituzuenak izan daitezkeenak. Gogoeta eragiten diguten mezuak bilatzen ditugu, esanahi handiko mezuak, ikasten ditugun mezuak, bizitza-lezioak diren mezuak, gustuko ditugun esaldiak, identifikatzeko erabiltzen ditugun esaldiak, etab.
Interneten egile horren kanta baten letra bilatu, irakurri eta hautatu haren zati bat.
Zer egingo dugu esaldi eta mezuekin?
Diseinu libreko dokumentu edo irudi batean aurkeztuko ditugu, honako datu hauekin:
- Aukeratutako esaldia.
- Dagokion abestiaren izenburua.
- Kantautorea.
Bukatzeko, abesti idazle diren emakume zoragarri hauen zenbait abesti entzungo ditugu.
2021/02/01
Nire bizitzako 10 kanta esanguratsu
- Ikasteko abestirik onena
- Dantzarako abestirik onena
- Bidaiatzeko abestirik onena
- Abestirik alaiena
- Abestirik tristeena
- Abesteko abestirik onena
- Kanturik erromantikoena
- Lagunak gogorarazten dizkidan abestia
- Familia gogorarazten didan abestia
- Nire soinu-banda gogokoena
Oroitzapenezko txartelak eta kartelak
2021/01/14
MusikTuberra naiz
Musika-tresnen gaia jorratzeko bideoklip bat sortuko duzue. Horretarako, hainbat aplikazio eskuragarri dituzue baina gaur egun erabilgarrienetariko bat CANVA izan daiteke.
Hautatu gustuko duzun musika-tresna bat (orkestrakoa edo Euskal Musikan erabilia izan daiteke) eta horren inguruan bideo bat sortuko duzu.
Canvan eginez gero, "Video" hautatu eta eskatutako osagaiak gehitu:
Bideoaren osagaiak:
1. AZALA: Musika-tresnaren izena eta zure izen-abizena eta taldea.
2. Musika-tresnari buruzko 3 IRUDI (zaindu kalitatea)
3. Musika-tresnari buruzko BIDEOA: bideoan musika-tresna ikusi eta entzun behar da. Youtubeko bilatzailea Canvan kargatu daiteke ("Apps" ezkerreko menuan / Youtubeko ikonoa bilatu, sakatu eta bilatzailea gehituko da.)
4. Musika-tresnaren ZURE AURKEZPENAREN BIDEOA:
- Ikerketa lan egin beharko duzu eta prestatu gidoia ondoren irakurri ahal izateko.
- Minutu bateko bideo batean musika-tresnaren ezaugarriak, jatorria, bitxikeriak... azaldu beharko dituzu. Gidoia irakur dezakezu, baina ahozkotasuna eta azaltzeko era oso garrantzitsuak izango dira, beraz ONDO ENTSAIATU grabatu baino lehen.
- CANVAN bertan grabatu ahal duzu: Subidos [ezkerreko menuan] / Grabarme / Onartu kamararen eta mikrofonoaren erabilera. Behin grabatuta "Guardar y salir" sakatu eta bideoa zuen proiektuan kargatuko da.
Bideo osoaren iraupena: 1:30 minutu inguru
Entregatzeko prozedura: Canvatik zuzenean nirekin partekatu [Compartir / Eman baimena ikusle bezala "Ver"]
PROIEKTUAREN ADIBIDEA: "Ukelelea"
Ebaluazio-irizpideak
- Eskatutako osagai guztiak erabiltzea.
- Musika-tresnari buruzko aurkezpena zuzena eta era egokian aurkeztua izan da (ahozkotasuna: abiadura lasaia, argia...)
- Irudien eta bideoaren zuzentasuna zaintzea.
- IKT aplikazioen erabilera zuzena egitea.
- Diseinua zaintzea (koloreak, testua, transizioak...).
Animo artistak!!!!
2020/12/14
Gorputz perkusioa
Youtubeko hainbat kanalen bideoak gorputz perkusioan aritzeko:
PASS THE SOUND
MR. NOE
PERCURIOSITAT
2020/12/03
Odi Act
ODI ACT bildumaren musika-lanak perkusiozko musika tresnekin interpretatzeko:
Freylech / Lassus Trombone / Ragtime
https://nagos19.wixsite.com/goikolanda-music/odi-act---partiturak-6-maila
Gavota / Borodine / Prokofiev:
https://nagos19.wixsite.com/goikolanda-music/odi-act---partiturak-4-maila
Delalande / Bufones
https://nagos19.wixsite.com/goikolanda-music/musikogramak-2-maila
Escala / Volta / Polka Etter
https://nagos19.wixsite.com/goikolanda-music/odi-act---partiturak
Mozart
https://musiqueandoenelcole.wixsite.com/musica/marcha-turca-mozart
2020/11/12
Canva
Canva aplikazioa baliabide multimedia sortzeko erabili ahal dugu, bideoak, argazkiak, estekak... txertatu ditzakegu.
CANVA aplikazioan sartzeko
Canvan aritzeko oinarrizko jarraibideak:
1. Kontua sortu. Horretarako, klikatu SIGN UP (REGISTRAR) eta zure institutuko Gmail kontua erabili.
2. "Poster" aukera hautatu
3. Ezkerreko menuaren baliabideak aztertu:
- Plantillas (Templates): Posterreko egitura hautatzeko. Hutsik ere has zaitezkete eta ondoren osagaiak gehitu.
- Subir (Upload): ordenagailura deskargatutako irudiak igotzeko. SUBIR ARCHIVOS eta ondoren DISPOSITIVO hautatu ordenagailuko karpetan sartzeko.
- Elementos: Stickerrak eta beste apaingarriak gehitzeko.
- Texto (Text): Izenburua, azpititulua eta idazlana gehitzeko.
- ... Mas: Youtubeko bilatzailea gehitzeko, estekak gehitu ahal izateko...
Estekak (URL-ak) gehitzeko sakatu INSERTAR ikonoan eta ondoren itsatsi web orriaren URL-a (adibidez: http://www.euskonews.eus/zbk/536/gaiak-kutsadura-akustikoa/ar-0536020006E/) eta AGREGAR AL DISEÑO
- Izenburua, zure izen-abizena eta taldea
- Egindako idazlana kopiatu posterrean
- Kutsadura akustikoarekin lotutako BIDEO bat
- Kutsadura akustikoarekin edo idazlanaren gai batekin lotutako IRUDI bat
- Kutsadura akustikoarekin lotutako WEB ORRI bat (egunkari baten berria, gaiari buruzko testu edo ikerketa bat)


























