Canva aplikazioa baliabide multimedia sortzeko erabili ahal dugu, bideoak, argazkiak, estekak... txertatu ditzakegu.
CANVA aplikazioan sartzeko
Canvan aritzeko oinarrizko jarraibideak:
1. Kontua sortu. Horretarako, klikatu SIGN UP (REGISTRAR) eta zure institutuko Gmail kontua erabili.
2. "Poster" aukera hautatu
3. Ezkerreko menuaren baliabideak aztertu:
- Plantillas (Templates): Posterreko egitura hautatzeko. Hutsik ere has zaitezkete eta ondoren osagaiak gehitu.
- Subir (Upload): ordenagailura deskargatutako irudiak igotzeko. SUBIR ARCHIVOS eta ondoren DISPOSITIVO hautatu ordenagailuko karpetan sartzeko.
- Elementos: Stickerrak eta beste apaingarriak gehitzeko.
- Texto (Text): Izenburua, azpititulua eta idazlana gehitzeko.
- ... Mas: Youtubeko bilatzailea gehitzeko, estekak gehitu ahal izateko...
Estekak (URL-ak) gehitzeko sakatu INSERTAR ikonoan eta ondoren itsatsi web orriaren URL-a (adibidez: http://www.euskonews.eus/zbk/536/gaiak-kutsadura-akustikoa/ar-0536020006E/) eta AGREGAR AL DISEÑO
4. NIRE ETXEKO SOINU-PAISAIA proiektua:
- Izenburua, zure izen-abizena eta taldea
- Egindako idazlana kopiatu posterrean
- Kutsadura akustikoarekin lotutako BIDEO bat
- Kutsadura akustikoarekin edo idazlanaren gai batekin lotutako IRUDI bat
- Kutsadura akustikoarekin lotutako WEB ORRI bat (egunkari baten berria, gaiari buruzko testu edo ikerketa bat)
5. Zelan bidali lana?
Goikaldeko COMPARTIR (Share) aukeran sakatu eta ondoren idatzi nire posta elektronikoa (Musika txostenaren portadan duzue).
No hay comentarios :
Publicar un comentario