}

2020/05/09

WeVideo

Bideo edizioaren oinarrizko edukiak eta prozedurak

Bideo-edizioa oinarrizko proiektua bat egiteko WeVideo online aplikazioa oso erreza da.
Aplikazioan sartzeko sakatu hemen: WeVideo
  • Erregistratu behar duzue: institutuko Google kontua erabili.
  • Dohako bertsioa aukeratzeko sakatu EDUCATION ondoko arkatzean:

Behean hautatu "Try for 30 days free!"

Ondoren sakatu GOOGLE ikonoan eta zure kontuaren datuak sartu:


Zure postara KODIGO bat bidaliko dizute kontua aktibatzeko. Ireki korreo hori eta kopiatu/itsatsi kodigo hori lauki zurian eta SUBMIT.


Erregistroa behin eginda, 30 eguneko doako probako bertsioa duzue.

Zer erabil dezaket bideo bat sortzeko?

  • Irudiak
  • Bideoak (aldez aurretik eginak edo grabatuak Wevideoarekin)
  • Testuak 
  • Audioak (ahozko narrazioak, musika...)
  • Efektuak: marrazkiak, tranzisioak, animazioak...
Bideoa editatzeko aplikazioetan prozedura oso antzekoa da: denbora-lerroan osagaiak bata bestearen atzean jartzen dira, puzzle bat bezala. Goiko-eskuineko pantailan emaitza ikus daiteke eta ezkerrean dagoen hasierako menuan beste elementuak (testua, irudiak, bideoak, efektuak...) daude.
  • MY MEDIA: 
  1. IMPORT: irudiak, bideoak, audioak igotzeko
  2. RECORD: Zuzenean bideo bat grabatzeko
  3. NARRATE: Zuzenean narrazioa (audioa bakarrik) grabatzeko
  • TEXT: Azala, izenburuak, azpitituluak gehitzeko...
  • AUDIO: Soinu-banda gehitzeko eta editatzeko
  • TRANSITIONS: Osagaien arteko aldaketak egituratzeko 
  • BACKGROUND: Fondoak hautatzeko
  • IMPORT: nahi dituzun osagaiak igotzeko (irudiak, bideoak...). Aldez aurretik irudiak eta bideoak deskargatuta eta gordeta izan behar dituzu zure ekipoan. Ez badakizu zelan deskargatzen diren bideoak Youtubetik, hona hemen aplikazio erraz baten azalpena: Save from net 
  • Beheko denbora-lerroan kokatu behar dituzu (klikatu gainean eta irristatu nahi duzun lekura) nahi duzun ORDENEAN. Adibidez: Hasierako azala, argazkia, aurkezpena, argazkia, ahozko aurkezpena, bideoa... amaierako tituluak.

  • Osagai bat MOZTEKO klikatu gainean (ertza laranjaz jarriko da) eta lerro bertikal urdina mugitu nahi duzun lekura eta artaziak klikatu. 

  • Osagai bat MUGITZEKO klikatu gainean (ertza laranjaz jarriko da) eta sagua altxatu barik, mugitu ezkerrera edo eskuinera. Ertza gorriz jartzen bada mugimendu hori ez da onartzen. 
  • Osagai bat KENTZEKO: klikatu gainean (ertza laranjaz jarriko da) eta gainean zaborrontzi baten ikonoan klikatu.
  • GOGORATU: Egiten dituzun aldaketa guztiak GORDETZEKO (SAVE CHANGES)
  • Bideoa behin amaituta sakatu FINISH
  1. Jarri IZENBURUA
  2. Ez aldatu agertzen diren bideoaren ezaugarriak.
  3. Destinations: aukeratu GEZIA (bideoa ordenagailuan deskargatzeko) eta DRIVE ikonoak. Horrela, zuzenean zure Driveko karpetan gordeko da eta ondoren errazago deskargatu edo partekatu ahalko duzu.
  4. Sartu DRIVEN eta hortik nirekin partekatu (leiregonz@laudioinstitutua.net)









No hay comentarios :

Publicar un comentario