- Ikasteko abestirik onena
- Dantzarako abestirik onena
- Bidaiatzeko abestirik onena
- Abestirik alaiena
- Abestirik tristeena
- Abesteko abestirik onena
- Kanturik erromantikoena
- Lagunak gogorarazten dizkidan abestia
- Familia gogorarazten didan abestia
- Nire soinu-banda gogokoena
Menu desplegable
- 1.DBH
- 2.DBH
- 3.DBH
- PROIEKTUAK
- MusikTuberra naiz
- Historiaklipa
- Abeslariak hodeian
- Fakebook
- Irudiak musikatzen
- Kantu-idazleak
- 10 kantu esanguratsu
- Erosten dugun musika
- Musika-tresnak 2.0
- Nire aste musikala
- Nire familiako musika
- Etxeko soinu-paisaia
- Jolas musikala
- Postala 3.0
- Oroitzapenezko postalak
- Amodioa musikan
- EMANALDIA 2018
- EMANALDIA 2017
- EMANALDIA 2016
2021/02/01
Nire bizitzako 10 kanta esanguratsu
Oroitzapenezko txartelak eta kartelak
2021/01/14
MusikTuberra naiz
Musika-tresnen gaia jorratzeko bideoklip bat sortuko duzue. Horretarako, hainbat aplikazio eskuragarri dituzue baina gaur egun erabilgarrienetariko bat CANVA izan daiteke.
Hautatu gustuko duzun musika-tresna bat (orkestrakoa edo Euskal Musikan erabilia izan daiteke) eta horren inguruan bideo bat sortuko duzu.
Canvan eginez gero, "Video" hautatu eta eskatutako osagaiak gehitu:
Bideoaren osagaiak:
1. AZALA: Musika-tresnaren izena eta zure izen-abizena eta taldea.
2. Musika-tresnari buruzko 3 IRUDI (zaindu kalitatea)
3. Musika-tresnari buruzko BIDEOA: bideoan musika-tresna ikusi eta entzun behar da. Youtubeko bilatzailea Canvan kargatu daiteke ("Apps" ezkerreko menuan / Youtubeko ikonoa bilatu, sakatu eta bilatzailea gehituko da.)
4. Musika-tresnaren ZURE AURKEZPENAREN BIDEOA:
- Ikerketa lan egin beharko duzu eta prestatu gidoia ondoren irakurri ahal izateko.
- Minutu bateko bideo batean musika-tresnaren ezaugarriak, jatorria, bitxikeriak... azaldu beharko dituzu. Gidoia irakur dezakezu, baina ahozkotasuna eta azaltzeko era oso garrantzitsuak izango dira, beraz ONDO ENTSAIATU grabatu baino lehen.
- CANVAN bertan grabatu ahal duzu: Subidos [ezkerreko menuan] / Grabarme / Onartu kamararen eta mikrofonoaren erabilera. Behin grabatuta "Guardar y salir" sakatu eta bideoa zuen proiektuan kargatuko da.
Bideo osoaren iraupena: 1:30 minutu inguru
Entregatzeko prozedura: Canvatik zuzenean nirekin partekatu [Compartir / Eman baimena ikusle bezala "Ver"]
PROIEKTUAREN ADIBIDEA: "Ukelelea"
Ebaluazio-irizpideak
- Eskatutako osagai guztiak erabiltzea.
- Musika-tresnari buruzko aurkezpena zuzena eta era egokian aurkeztua izan da (ahozkotasuna: abiadura lasaia, argia...)
- Irudien eta bideoaren zuzentasuna zaintzea.
- IKT aplikazioen erabilera zuzena egitea.
- Diseinua zaintzea (koloreak, testua, transizioak...).
Animo artistak!!!!
2020/12/14
Gorputz perkusioa
Youtubeko hainbat kanalen bideoak gorputz perkusioan aritzeko:
PASS THE SOUND
MR. NOE
PERCURIOSITAT
2020/12/03
Odi Act
ODI ACT bildumaren musika-lanak perkusiozko musika tresnekin interpretatzeko:
Freylech / Lassus Trombone / Ragtime
https://nagos19.wixsite.com/goikolanda-music/odi-act---partiturak-6-maila
Gavota / Borodine / Prokofiev:
https://nagos19.wixsite.com/goikolanda-music/odi-act---partiturak-4-maila
Delalande / Bufones
https://nagos19.wixsite.com/goikolanda-music/musikogramak-2-maila
Escala / Volta / Polka Etter
https://nagos19.wixsite.com/goikolanda-music/odi-act---partiturak
Mozart
https://musiqueandoenelcole.wixsite.com/musica/marcha-turca-mozart
2020/11/12
Canva
Canva aplikazioa baliabide multimedia sortzeko erabili ahal dugu, bideoak, argazkiak, estekak... txertatu ditzakegu.
CANVA aplikazioan sartzeko
Canvan aritzeko oinarrizko jarraibideak:
1. Kontua sortu. Horretarako, klikatu SIGN UP (REGISTRAR) eta zure institutuko Gmail kontua erabili.
2. "Poster" aukera hautatu
3. Ezkerreko menuaren baliabideak aztertu:
- Plantillas (Templates): Posterreko egitura hautatzeko. Hutsik ere has zaitezkete eta ondoren osagaiak gehitu.
- Subir (Upload): ordenagailura deskargatutako irudiak igotzeko. SUBIR ARCHIVOS eta ondoren DISPOSITIVO hautatu ordenagailuko karpetan sartzeko.
- Elementos: Stickerrak eta beste apaingarriak gehitzeko.
- Texto (Text): Izenburua, azpititulua eta idazlana gehitzeko.
- ... Mas: Youtubeko bilatzailea gehitzeko, estekak gehitu ahal izateko...
Estekak (URL-ak) gehitzeko sakatu INSERTAR ikonoan eta ondoren itsatsi web orriaren URL-a (adibidez: http://www.euskonews.eus/zbk/536/gaiak-kutsadura-akustikoa/ar-0536020006E/) eta AGREGAR AL DISEÑO
- Izenburua, zure izen-abizena eta taldea
- Egindako idazlana kopiatu posterrean
- Kutsadura akustikoarekin lotutako BIDEO bat
- Kutsadura akustikoarekin edo idazlanaren gai batekin lotutako IRUDI bat
- Kutsadura akustikoarekin lotutako WEB ORRI bat (egunkari baten berria, gaiari buruzko testu edo ikerketa bat)
2020/05/09
WeVideo
- Erregistratu behar duzue: institutuko Google kontua erabili.
- Dohako bertsioa aukeratzeko sakatu EDUCATION ondoko arkatzean:
Zure postara KODIGO bat bidaliko dizute kontua aktibatzeko. Ireki korreo hori eta kopiatu/itsatsi kodigo hori lauki zurian eta SUBMIT.
- Irudiak
- Bideoak (aldez aurretik eginak edo grabatuak Wevideoarekin)
- Testuak
- Audioak (ahozko narrazioak, musika...)
- Efektuak: marrazkiak, tranzisioak, animazioak...
- MY MEDIA:
- IMPORT: irudiak, bideoak, audioak igotzeko
- RECORD: Zuzenean bideo bat grabatzeko
- NARRATE: Zuzenean narrazioa (audioa bakarrik) grabatzeko
- TEXT: Azala, izenburuak, azpitituluak gehitzeko...
- AUDIO: Soinu-banda gehitzeko eta editatzeko
- TRANSITIONS: Osagaien arteko aldaketak egituratzeko
- BACKGROUND: Fondoak hautatzeko
- IMPORT: nahi dituzun osagaiak igotzeko (irudiak, bideoak...). Aldez aurretik irudiak eta bideoak deskargatuta eta gordeta izan behar dituzu zure ekipoan. Ez badakizu zelan deskargatzen diren bideoak Youtubetik, hona hemen aplikazio erraz baten azalpena: Save from net
- Beheko denbora-lerroan kokatu behar dituzu (klikatu gainean eta irristatu nahi duzun lekura) nahi duzun ORDENEAN. Adibidez: Hasierako azala, argazkia, aurkezpena, argazkia, ahozko aurkezpena, bideoa... amaierako tituluak.
- Osagai bat MOZTEKO klikatu gainean (ertza laranjaz jarriko da) eta lerro bertikal urdina mugitu nahi duzun lekura eta artaziak klikatu.
- Osagai bat MUGITZEKO klikatu gainean (ertza laranjaz jarriko da) eta sagua altxatu barik, mugitu ezkerrera edo eskuinera. Ertza gorriz jartzen bada mugimendu hori ez da onartzen.
- Osagai bat KENTZEKO: klikatu gainean (ertza laranjaz jarriko da) eta gainean zaborrontzi baten ikonoan klikatu.
- GOGORATU: Egiten dituzun aldaketa guztiak GORDETZEKO (SAVE CHANGES)
- Bideoa behin amaituta sakatu FINISH
- Jarri IZENBURUA
- Ez aldatu agertzen diren bideoaren ezaugarriak.
- Destinations: aukeratu GEZIA (bideoa ordenagailuan deskargatzeko) eta DRIVE ikonoak. Horrela, zuzenean zure Driveko karpetan gordeko da eta ondoren errazago deskargatu edo partekatu ahalko duzu.
- Sartu DRIVEN eta hortik nirekin partekatu (leiregonz@laudioinstitutua.net)
Youtubeko bideoak deskargatu
- Bilatu nahi duzun bideoa.
- Goiko URL-an "youtube" hitzaren aurrean idatzi "ss" eta sakatu ENTER
- Save from net orria zabalduko da:
2020/03/21
Abeslariak hodeian
Baldintza da haien ahotsak mota berekoak izatea klasean landu dugun sailkapenaren barruan: sopranoa, mezzosopranoa, altua, tenorra, baritonoa eta baxua.
Emaitzaren adibide bat izango zen:
Jarraibideak:
- Aukeratu ahots-mota bat: sopranoa, mezzosopranoa, altua, tenorra, baritonoa edo baxua.
- Bilatu interneten 20 abeslari (gutxienez, gehiago nahi badituzue, aurrera!).
- Idatzi haien abizenak edo haien izen ospetsua (adibidez, Beyonce edo Adele) Word edo GoogleDocs dokumentu batean, zerrenda bat sortzen.
- 20 abeslari horietatik gutxienez 5 izan behar dira euskaldunak.
- Gogoratu edozein estiloko abeslariak izan daitezkeela (opera, rock, pop, folk...).
a) Abeslarien abizenen zerrenda testu-koadroan kopiatzen duzue.
b) Sakatu Generate eta hitz-hodeia sortuko da.
c) Letra-mota, koloreak, antolamendua, letra-tamaina … alda ditzakezue. Izan kreatiboak!
d) Aplikazio honekin lan egiteko ez duzue erregistratu behar, baina deskargatzeko zuen posta elektronikoa beharrezkoa izango da.
Horretarako sakatu Save, idatzi izenburua (Title) (derrigorrez: zuen izena eta abizena) eta behekaldean idatzi zuen institutuko posta elektronikoa (xxxxx@laudioinstitutua.net).
e) Sakatu berriro Save eta ireki zuen posta elektronikoa. Han topatuko duzue zuen lanaren URLa aktibatzeko. Sakatu lehenengo linka.
Animo artistak!!!
2020/01/30
Amodioa Musikan
Bilatzen ditugu... Amodioari buruz hitz egiten duten kantek, Amodioa musikaren bidez adierazita.





























